Albisteak 2016-17

Elburgon bisita

Aurreko larunbatean, apirilaren 8an, Arabako Elburgo herrian izan ginen bertako FLLko taldearekin, TechnoClub Elburgorekin, informazioa trukatzen. Denboraldian zehar landutako proiektuen berri eman ondoren, beren aurkezpenak entzun genituen, bai eta FLL Junior taldeak egindako proiektuena ere. Tarteka, galderak eta xehetasunak azaldu genituen. Horrez gain, datorren denboraldian landu beharko dugun erronka kontuan izanik, inguruko uraren erabilera, tratamendua eta sistema ezberdinak ikusteko aukera izan genuen. Azkenik, herrian bertan bazkaldu genuen.

Oso egun luzea eta gogorra eduki izanagatik ere, oso ondo pasatu dugu! Mila esker, TechnoClub Elburgo, zuen harrera adeitsuarengatik. Esperientzia paregabea izan da.

Elburgo Junior

Teknologia eta informatika klaseak

Azken egun hauetan, gure taldeko zenbait partaidek informatika, robotika eta teknologiako klaseak eman dituzte gure ikastolan bertan. Klaseen helburua aurtengo FLLko denboraldian ikasi eta landutako edukiak ezagutaraztea da. Adibidez, talde batek robotaren inguruan gauzatzen ditu beren klaseak; nola eraiki oinarrizko egiturak LEGO robotentzat, nola programatu robota, etab. Beste talde batek arduinoekin lanean dihardu. Txartelaren ezaugarri eta kontzeptu garrantzitsuenak azaldu ondoren, semaforo bat eraikitzea litzateke helburua. Azkenik, hirugarren taldeak scratch bidezko programazioa lantzen du Android gailuentzat aplikazio bat diseinatzeko. 

Klaseak oso ondo doaz, eta gure ikastolako kideak asko ikasten ari dira.

Explicando

Robot

APP

Gure robota aurkezten

Asteazken honetan, martxoak 29, gure robotaren ezaugarri eta xehetasunak azaldu dizkiegu Batxiller 2ko fisikako ikasleei. Egitura mekanikoaz, osagaien atxikipenaz eta engranaje zein osagaien funtzionamenduaz gain,  robota nola programatzen den azaldu diegu, bai eta aurtengo misioen inguruko bideo labur bat erakutsi ere. 

Batxiller 2ko ikasleak oso gustura ibili dira, eta beren ikasteko grina une oro azaldu digute. Mila esker!

Explicando

Nuestro robot

Diseinu Mekanikoaren 2. Saria

Robotari dagokion Diseinu Mekanikoaren 2. Saria eskuratu dugu! Gaurko eguna oso gogorra izan da, baina lan handia egin ondoren, sari batekin bueltatuko gara etxera. Hain zuzen ere, sari horrek gure robotaren atazen, egitura orokorraren eta elementuen antolakuntzaren bikaintasuna saritzen du. 

Hasteko, robotaren sailkapenean 5. gelditu gara, 203 punturekin. Oso harro gaude lortutako postuarekin, misioak bikain egin baititu. Egunak aurrera zerraien heinean, proiektu zientifikoa eta baloreen proiektua aurkeztu ditugu. Epaileak oso gustura gelditu dira azalpenekin, bai eta taldekideok gogoz eta sakonki azaldutako galderekin ere. Azkenik, proiektu teknikoari dagozkion azalpenak eman ditugu. Hemen ere epaileen zoriona lortu dugu.

Beraz, oso gustura bueltatuko gara etxera. Ikaragarri ondo pasatu dugu Logroñon eta espero dugu hurrengo urtean ere gure lanak aurrera eramatea. Eskerrik asko lagundu diguzuen guztiei! Orain, lanera.

2º premio

2º premio 2

Entseguak eta lana, baina erlaxatzeko denbora ere bai

Lan eta lan gabiltza, gure proiektuen azkeneko entseguak egiten, xehetasun guztiak elkarrekin lotzen eta biharko egun garrantzitsu horren inguruan esan beharrekoak azaltzen. Urduritasuna agerian da; ulertzekoa da, Espainiako finala izanik aurrean duguna. Hala ere, taldekideok oso gustura gaude, eta gure lan handiaren emaitzak ezagutarazteko gogoak ditugu. Ziur gaude hagitz ongi joango dela txapelketan.

Espainiako finalean parte hartuko duten beste taldeek asko deskantsatu dezaten espero dugu. Bihar arte!

2º premio 2

Logroñora bidaia!

Azkenean iritsi da eguna! Lan handia egin ondoren, Logroñora goaz FLL-k ospatzen duen Espainiako finalean gure proiektua eta eraiki dugun robota aurkeztea. Aurten 50 talde inguruk hartuko dute parte; beraz, beti bezala gogor egin beharko dugu lan ahalik eta emaitza hoberenak lor ditzagun. Nolanahi ere, Logroñon gaudela saiatuko gara etekina ateratzen hiriari. Oso leku lasaia da, eta jarduera gehigarriak egiteko aukera ugari izango ditugu. Hasi da gure bidaia!

Talde guztiei zorte ona opa dizuegu. Zinez espero dugu esperientzia liluragarria izatea bertakoa eta proiektu eta robot ikaragarriak ikusteko aukera izatea. 

2º premio 2

2º premio 2

PBL DAY Orona Ideon

Atzo, martxoak 9, Orona Ideon Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen PBL DAY-aren bigarren edizioan parte hartu genuen. Aurreko urtean bezala, gure aurtengo proiektu zientifikoa, teknikoa eta talde laneko aurkezpenak ezagutarazi genituen, bertako hainbat irakasle eta ikasleri. Aurkezpena bukatu ostean, beste proiektuak ikusi genituen. Horien artean, gure taldekide ohia den Santi Carneiroren eta bere taldearen lana ikusi genuen. 

 

PBL DAY.png

PBL DAY2.jpg

Overclock Espainiako finalera!

Bikain aritu ginen larunbatean jokatu zen First Lego League Euskadi lehiaketaren zortzigarren edizioan. Hain zuzen ere, hirugarren sailkatu ginen. Horrenbestez, martxoaren 18an Logroñon jokatuko den Estatu mailako finalean izango gara Bilboko Begoñazpi ikastolako bi taldeekin. Denbora gutxi geratzen da Espainiako finalerako, eta gauzak moldatzen hasi behar gara jada. Zalantzarik gabe, Espainiako finalean ahal dugun guztia emango dugu! Aupa Overclock!

Hainbat hedabidetan argitaratuak izan dira larunbateko gure partehartzea:

axular_xoptimizadax-kkkF-U211739344352V2-575x323@Diario Vasco.jpg

 

 

 

Trorneorako prest!

Oso gutxi geratzen da Zamudiorako, hemen urdiritasuna geroz eta nabariagoa da. Aurten 8 urtez Overlclock taldeak Euskal Herriko txapelketan parte hartuko du. Aurkezpenak prestatzen ari gara indar eta gogo handiz, dena gurpil gainean doa. Espero dugu iazko zorte ona errepiekatzea, baina batez ere, urtero bezala ondo pasatzera eta esperientzia paregabea izatera goaz. Larunbatean, gurekin batera parte hartuko duten talde guztiei, zorte ona opa dizuegu!

 

rsz_1img_0898.jpg

Gure aplikazioa!

Aurtengo gure proiektu zientifikoa burutzeko arduinori esker soinu-maila neurtuko duen aplikazioa programatu dugu. Adeitasun osoz, animatzen zaituztegu hura jaistea eta, horrela, zarata kontrolpean izango duzue. Besterik gabe, hona hemen qr kodea. 

Donostiako Udala