Bilduma: Hydro Dynamics Bloga

Hydro Dynamics Bloga

Euskara.::.Castellano

Nor gara?

Overclock Axular(r)en profil-argazkia

FLL  lehiaketan parte hartzen duen  10 kideko taldea gara.

Lortutako sariak honako hauek izan dira:

  • Proiektu zientifiko onena (FLL Euskadi, 2009-10)
  • Talde lan onena (FLL Espainia, 2009-10)
  • Denontzako diseinua (FLL Euskadi, 2010-11)
  • Proiektu zientifiko onena (FLL Espainia, 2010-11)
  • Euskadiko 2. talderik onena (FLL Euskadi, 2011-12)
  • Talde lan onena (FLL Espainia, 2011-12)
  • 1. sari absolutua (FLL Italia 2011-12)
  • Euskadiko 3. talderik onena (FLL Euskadi, 2012-13)
  • Espainiako proiektu zientifikoaren aurkezpen onena (FLL Espainia, 2012-13)
  • Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2013-14)
  • Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2014-15)
  • Robotaren portaeraren saria (FLL Euskadi, 2015-16)
  • 1. sari absolutua (FLL Euskadi, 2015-16)
  • 2. sari absolutua (Gran Final FLL España 2015-16)
  • Estrategia eta berrikuntzaren 2. saria (FLL OEC 2015-16)
  • 3. sari absolutua (FLL Euskadi, 2016-17)
  • 2. saria diseinu mekanikoari (Gran Final FLL España, 2016-17)

Hiru aldiz ere sailkatu gara Open European Championship delako final-txapelketarako:

  • 2010 - Istambul  (Turkia) Open European Championship
  • 2011 - Delft (Holanda) Open European Championship
  • 2012- Riva de Garda (Italia) 1. sari absolutua (FLL)
  • 2016- Tenerife (Espainia) Open European Championship

Zientzia azoka edo Teknoskopioan:

  • 2011 - Zientzia ikerketa saria
  • 2012 - Zientzia eta teknologia saria

FECYTek antolatutako Madrilgo Finde Científico-an:

  • 2015 - Lehen saria

Overclock Axularren babesle ofizialak

FLL Euskadiren babesle ofizialak

Argazki-albuma

(Zehaztapenak)

Albisteak 2017-18 RSS

LH-ko ikasleen ekarpena

Aurreko astean, gure proiektuarentzat behar genituen zenbait irudi eduki ahal izateko, marrazketa-lehiaketa bat aurrera eraman genuen LH-ko ikasleen artean. Gaia hagitz sinplea izan zen: ur-kontsumo arduratsuarekin erlazionaturiko marrazki bat sortzea. Partaideen lanak jaso ondoren, egokienak ziren lau aukeratu genituen. Hona hemen gure proiektuan erabiliko ditugun marrazki irabazleak:

  

 Argazkia1.png

 Argazkia2.png

 

Argazkia3.png 

Argazkia4.png

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Eneko Perezen bisita

Urtearen hasieran, urtarrilaren 2an, IK4-IKERLAN -en lan egiten duen eta Overclock taldeko ikasle ohia den Eneko Perez etorri zitzaigun bisitan. Urtero bezala gure proiektuaren nondik norakoak azalgu genizkion eta Enekok bere iritzia eman zigun. Horrelako proiektuak gauzatu dituenez, oso baliagarria izan zitzaigun bere laguntza eta iradokizunak. Horrelako beste bisita baten zain gelditzen gara.

 DSCN0523_opt.jpg

Eskerrik asko!

Inkesta

Aurten FLL-k uraren kudeaketari buruzko erronka bat proposatu digum, horretarako, gure ingurukoen uraren erabilpen arduratsua aztertzen ari gara. Inkesta hau ahalik eta zehatzen betetzea eskertuko genizueke. Ikerketa bukatutakoan emaitzak jakinaraziko dizkizuegu. Aldez aurretik, eskerrak emanez, agurtzen zaituztegu.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSemVLzOxo3Q2m-_aOzY9UBFzB40TdzeaSj37E9bQ-0fhAuN4g/viewform 

EXPORETRETE kampaña Boulevarden

  EXPORETRETE

Aurreko ostegunean, azaroak 29-an, Boulevardeko kampaña bat ikustera joan ginen. Bertan, komunen funtzionamendu egokia izateko zer egin azaldu ziguten. Leire izeneko arduradun batek, komunetik bota daitezkeen gauzak hoditeria ez trabatzeko, eta komuneko urak non bukatu daitezkeen azaldu zigun.

Mila esker guztiagatik.

 

 

 

Añarbekoekin Solasean

Añarbe.png

Atzo, azaroak 28, Añarbeko gerentearekin hizketan egon ginen, Joxianekin. Berak uraren garbiketa eta kuadeketari buruz pare bat gauza esan zizkigun. Produktu kimikoekin zikina dagoen ura nola garbitu esan zigun, beraiek erabiltzen duten metodoarekin. Nola funtzionatzen duten esan zigun eta uraren potabilizazioaren prozesua pausoz pauso azaldu zigun. Gure proiektuarekin asko lagundu digute. Mila esker! 

Añarbe_opt.jpg.1

(Zehaztapenak)

Lizentzia

Creative Commons Lizentzia Overclock Axular Taldeko bloga Creative Commons Eratorritako Lanik Gabeko Lizentzia 3.0 Unported lizentziapean dago.

Overclock Axular blogean lizentzia honetatik haraindiko baimenak aurki daitezke.

 

(Zehaztapenak)

Logo eLKARTU

Overclock Axular Taldeko Belaunaldien Arteko Plataforma

(Zehaztapenak)