Trash Trek Bloga

Trash Trek Bloga

Euskara.::.Castellano

Nor gara?

Overclock Axular(r)en profil-argazkia

FLL  lehiaketan parte hartzen duen  10 kideko taldea gara.

Lortutako sariak honako hauek izan dira:

  • Proiektu zientifiko onena (FLL Euskadi, 2009-10)
  • Talde lan onena (FLL Espainia, 2009-10)
  • Denontzako diseinua (FLL Euskadi, 2010-11)
  • Proiektu zientifiko onena (FLL Espainia, 2010-11)
  • Euskadiko 2. talderik onena (FLL Euskadi, 2011-12)
  • Talde lan onena (FLL Espainia, 2011-12)
  • 1. sari absolutua (FLL Italia 2011-12)
  • Euskadiko 3. talderik onena (FLL Euskadi, 2012-13)
  • Espainiako proiektu zientifikoaren aurkezpen onena (FLL Espainia, 2012-13)
  • Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2013-14)
  • Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2014-15)
  • Robotaren portaeraren saria (FLL Euskadi, 2015-16)
  • 1. sari absolutua (FLL Euskadi, 2015-16)
  • 2. sari absolutua (Gran Final FLL España 2015-16)
  • Estrategia eta berrikuntzaren 2. saria (FLL OEC 2015-16)

Hiru aldiz ere sailkatu gara Open European Championship delako final-txapelketarako:

  • 2010 - Istambul  (Turkia) Open European Championship
  • 2011 - Delft (Holanda) Open European Championship
  • 2012- Riva de Garda (Italia) 1. sari absolutua (FLL)
  • 2016- Tenerife (Espainia) Open European Championship

Zientzia azoka edo Teknoskopioan:

  • 2011 - Zientzia ikerketa saria
  • 2012 - Zientzia eta teknologia saria

FECYTek antolatutako Madrilgo Finde Científico-an:

  • 2015 - Lehen saria

Overclock Axularren babesle ofizialak

FLL Euskadiren babesle ofizialak

Argazki-albuma

(Zehaztapenak)

Albisteak 2015-16 RSS

Strategy & Innovation 2. saria!

Estrategia eta berrikuntzaren 2. saria lortu dugu! Azkeneko egun hau aurkezpenak stand-ean egiten igaro dugu, eta epaileen oniritzia jaso dugu kasu guztietan. Trash Trek denboraldia amaitu dugu honekin, baina lana egiten jarraituko dugu. Oso pozik gaude egindako lanarekin, eta sariaz disfrutatzeko momentua iritsi zaigu. Pena bat bukatu dela, oso ondo egon baikara. 

Tenerife bloga: FLL OEC 1. eta 2. egunak

Zein ondo ari garen! Gure robotak 702 puntu lortu ditu 1. txandan, eta bihar oraindik beste bat daukagu. Aurkezpenak ere bikain atera zaizkigu, eta oso ondo ari gara stand-ean lanean. Beste taldeak ere ederki dabiltza, proiektu oso onak baitituzte, eta robotean oso emaitza onak lortzen ari baitira. Mundu guztiko jendea ezagutzen ari gara, eta benetan miresgarria dela ekitaldi hau.

  

Tenerife bloga: FLL OEC prestatzen

Azken entseguak bukatu, eta Tenerifeko Recinto Ferial-era abiatu gara gure stand-a muntatu eta antolatzera. Lehenengo taldeak dagoeneko iritsi dira, eta geroz eta giro hobea dago inguruan. Bihartik aurrera, 3 egun gogor izango ditugu, baina ziur gaude esperientzia paregabea izango dela. 

 

 

 

 

Tenerife bloga: 1. egunak

Iritsi gara Tenerifera! Zer giro ona dagoen! FLL OEC 2016 txapelketan parte hartu behar badugu ere, lehenengo bi egun hauek Tenerife ikusteko eta lasai egoteko erabili ditugu. Santa Cruz ezagutu, Teideko astronomia-behatokia bisitatu, Las Teresitas hondartzan ibili, ... Lanean hasi aurretik hiri hori ezagutzeko aukera paregabeaz disfrutatu dugu. Bihartik aurrera, LANERA!  

 

Tenerifera Goaz!

Dena prest dugu jada Tenerifen ospatzen den Open European   Championship-ean parte hartzeko. Igande honetan bertan lurreratuko dugu irlan eta ingurutik bisitatxo batzuk egin ondoren, asteartetik aurrera  torneorako prestatzen hasiko gara. Bertan parte hartzen duten talde guztioi zorte on eta ondo pasa zuen opa dizuegu. Bertan ikusiko dugu elkar!

tenerife.jpg

(Zehaztapenak)

Lizentzia

Creative Commons Lizentzia Overclock Axular Taldeko bloga Creative Commons Eratorritako Lanik Gabeko Lizentzia 3.0 Unported lizentziapean dago.

Overclock Axular blogean lizentzia honetatik haraindiko baimenak aurki daitezke.

 

(Zehaztapenak)

Logo eLKARTU

Overclock Axular Taldeko Belaunaldien Arteko Plataforma

(Zehaztapenak)