Karta-jokoa
Karta-jokoan ikasleari hainbat definizio erakusten zaio. Definizioan (kartan) klik eginez, terminoa azaltzen da. Ikasleak berak azaldu behar du definizioari zegokion terminoa ezagutzen zuen ala ez. Hortaz, berrikuspen-jolasa da.
Karta-jokoa bi eratara erabil daiteke:
- Joko askea: Kartak banaka berrikusiko dira guztiekin amaitu arte
- Leitner jokoa: Kartak multzotan banatuko dira. Ezkerreko multzotik abiatuz, kartak berrikusi ahala eskuineko multzora pasako dira. Bi multzo baldin badaude, eskuinekoan honez gero berrikusitakoak egongo dira eta ezkerrekoan ikasleak oraindik berrikusi ez dituenak. Multzo gehiago ezarriz gero, helburua karta guztiak ezkerreko multzotik eskuinera pasatzea izango da.