Zure proiektua bukatutakoan, etorkizunean erabiltzeko gorde nahi baduzu, segurtasun-kopia egiteko prozedura ondo etorriko zaizu. Urrats guztiak eman ondoren fitxategi konprimatua zure ordenagailura jaitsi ahal izango duzu. Hala ere, berreskuratu nahi duzuneko plataformak baldintza zehatz batzuk bete behar ditu. Dokumentu honetan bildu ditut. Erakuts iezaiozu dokumentua zure plataforma kudeatzen duen arduradunari.

Kontuan izan karta-jokoak ez duela segurtasun-kopiarik onartzen.

Hona hemen eman beharreko urratsak:

1. Ikastaroaren goialdeko gurpiltxoaren ondoko gezian klik eginez ireki zerrenda zabalgarria eta aukeratu "segurtasun-kopia" botoian.



2. Pantaila berrian, pausuz pausu, segurtasun-kopian gorde beharreko guztiak baieztatu beharko dituzu.



3. Segurtasun-kopia eginda dagoenean, zure ordenagailura jaitsiko duzu.



4. Zure Moodle plataformak dokumentuan zehaztutako baldintzak betetzen baditu, ikastaroa berreskuratzeko, ireki berriro zerrenda zabalgarria (lehen urratsean adierazi den bezala), hautatu "berreskuratu" aukera eta jarraitu argibideak.


OHAR GARRANTZITSUA!!!

OSO ERRAZA DA, BAINA KONTUZ IBILI! LAUGARREN URRATSA ZURE PLATAFORMAN EMAN BEHAR DUZU. UEUKO MOODLE PLATAFORMAN EGITEN BADUZU, JARDUERA ETA BALIABIDE GUZTIAK BERRESKURATUTAKOAN BIKOIZTUTA AZALDUKO DIRA-ETA!

Azken aldaketa: astelehena, 2018(e)ko martxoaren 12(e)an, 19:36(e)tan