H5P modulu ezestandarrak https://h5p.org/ webguneko eduki interaktiboak Moodle-n gehi dezake plataformatik irten gabe.

H5P kode irekikoa, doakoa, HTML5 eta moldagarria da, hots, gailu mota guztietara egokitzen da (ordenagailu, tableta, smartphone, etab.)

H5Pko materialak erraz partekatu eta berrerabil daitezke. Aitzitik, ez da komenigarria jarduera hauek ebaluazio ofizialetan erabiltzea, programatzen dakien ikasle batek emaitzak ikus bailitzake ikasi behar izanik gabe, nabigatzailean orriaren iturburu-kodeari begiratuz.

H5Pn jarduera-mota asko presta daitezke: bideo interaktiboak, denbora lerroak, aurkezpenak, oroimen-jolasak... 38 eduki-mota arte. Egia esan, gehienak Moodle-n beste moduluren bidez gara daitezke, baina H5P jardueren itxura grafikoa oso erakargarria izaten da.

Ikastaro honetan bi jarduera erakargarri bezain emankor probatuko ditugu: bideo interaktiboa eta denbora-lerroa. Horiek sortzeko prozedura ikasi eta gero, erraza izango zaizu beste jarduera-motak probatzea. Adibidez, lehen saio presentzialean ikusi genituen aurkezpenak (1 eta 2) H5Prekin prestatu nituen. Bideo interaktiboan erabiliko dituzun hainbat tresna (galderak, oharrak, irudiak...) aurkezpenetan ere txerta ditzakezu. Denbora eta gogoa izanez gero, praktikako zure ikastaroan horiekin kuxkuxeatu dezakezu.  begi-keinua

Denbora-lerroa    Bideo interaktiboa

Azken aldaketa: larunbata, 2018(e)ko martxoaren 17(e)an, 21:33(e)tan