Gai honetan galdera-bankuari eta galdetegi klasikoari zukua aterako diegu.

Bi estrategia erabiliko ditugu:

-Galdera-bankuko erantzun zuzen bakarra onartzen duten aukera anitzeko galderez hiru modulu ezestandar elikatuko ditugu: aurrez aurreko galdetegia, galdeketabentura eta aberatsaren jolasa. Modulu horiek galderen berrerabilpen ludikoa ahalbidetuko digute.

-Moodle-ren instalazio estandarrak 12 galdera-mota dauzka. Horiez gain, beste 68 galdera-mota ezestandar instala daitezke. Batzuk gaiekin lotuta daude (matematika, kimika, musika, programazioa...) Beste batzuek irudiekin lan egitea, galdera-erantzunen matrizeak sortu edo funtzio arruntak interfaze sinpleekin kudeatzea errazten dute. Adibide-gisa, galdera ezestandar gutxi batzuk erabiliko ditugu eta askotariko galdetegi bat sortuko dugu.

Horrela, galdera-multzo bera aprobetxatuz, gure ikasleekin saio emankorra aurrera eraman dezakegu:

  • Aurrez aurreko galdetegiaren bidez, gai bat berrikusiko dugu. Horretarako, irakasleak proiektorearen laguntzaz galdera bat aurkeztu eta ikasleek 30 segundo izango dute erantzuteko. Horren ondoren, erantzunen emaitza estatistikoak pantailan daudela, irakasleak akatsak zuzendu, zalantzak argitu eta taldearen egoera hobeto ezagutzeko aukera izango du.
  • Galdera guztiekin prozedura bera eraman ondoren, ikasleek galdeketabentura moduluaren bidez galdera berberak berrikusiko dituzte. Kasu honetan erantzunak espazio-ontzi erasotzaileak izango dira. Ikasleek erantzun zuzenak tirokatu beharko dituzte.
  • Berrikusketarekin amaitzeko, ikasleei galderak berriro aurkeztuko dizkiegu, kasu honetan aberatsaren jolasarekin. Orain, ikasleek erantzunak barneratu dituztela erakutsi beharko dute. Horretarako, hiru komodin izango dira laguntza bakarra, hots, lagunari deia, %50a eta publikoarena, telebistako programa ezagun batean bezala.

Berrikusteko modu originala, ezta?

 

Azken aldaketa: osteguna, 2018(e)ko otsailaren 8(e)an, 19:41(e)tan