Gai honetan definizioetan oinarritutako hainbat posibilitate aztertuko dugu.

Lehenik, glosategi-modulua erabiliko dugu definizio-bilduma sortzeko. Bilduma oinarria izango da jolas-moduluaren bidez hainbat jolasen sorrera automatizatzeko: gurutzegramak, hitz-zopak, sudokuak, urkatua edo sugeak eta eskailerak.

Ondoren, karta-jokoa izeneko modulua (flashcard) berrikuspen-tresna boteretsu bezain atsegina dela ikusiko dugu. Berrikusteko bi modu aztertuko ditugu, hots, modu askea eta leitner.

Kontuan izan saio guztiek lehen saio honen egitura bera izango dutela:

  • Aurkezpena: Saioaren azalpen orokorra.
  • Ikas-jarduerak: Zure taldearen ikastaroan daukazun gaiaren barruan egin beharreko jardueren deskribapena eta horiek garatzeko argibideak.
  • Ereduak: Egin behar dituzun jardueren ereduak, lanaren emaitzak nolakoa izan behar duen ulertzen lagunduko dizutenak.


Zalantzarik edo ekarpenik izanez gero, hainbat bide daukazu:

  • Zure zalantzak ikastaro-kide guztientzat interesgarria izan daitezke. Horregatik, bide zuzenena Ikasgela foroa erabiltzea da. Mezuaren kopia partaideon emailetara iritsiko da. Lehenbailehen erantzuten saiatuko naiz.
  • Zalantza edo iruzkina irakasleari pertsonalki azaldu nahi badiozu, erabil ezazu barne-mezularitza.
  • Nire egunkaria tresna egokia da ikasten ari zarenaz hausnartzeko (zer ikasi duzun, zailtasunak, kezkak...)
  • Kontu-kontari foroa komunikazio informalerako gunea duzu. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena ez izan arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu.

*Oharra: Gogoratu foroetan eta egunkarian parte hartzea azken ebaluazioan kontuan izango dela eta, gehienez, 2 puntuz balioetsiko dela.

Azken aldaketa: asteartea, 2018(e)ko otsailaren 13(e)an, 17:10(e)tan