Moodle-ren mezularitza-sistema bi pertsonen arteko elkarrizketak mantentzeko komunikazio-tresna da. Foroko elkarrizketak guztiek ikus ditzakete. Egunkaria bakarrizketa da, hausnarketa, ikasleak eta irakasleak bakarrik irakur dezaketena. Mezua, aldiz, igorleak eta hartzaileak ikusten dute.

Erabil ezazu foroa zure zalantza edo ekarpena ikaskide guztientzat baliagarria izan daitekeela uste duzunean, egunkaria zure hezkuntza-prozesuaz hausnartzeko eta mezularitza-sistema ikaskide batekin edo irakaslearekin modu pribatuan komunikatzeko.

Mezu bat bidaltzeko urrats hauek eman beharko dituzu:

1/ Joan orriaren goialdeko eskuinaldean zure argazkitxoaren ondoan dagoen gezian klikatzera. Zerrenda zabalgarria irekiko da. Aukeratu Mezuak esteka.


2/ Pantailan jaso eta bidali dituzun mezuak ikusiko dituzu. Ezkerraldean honez gero komunikatu zareneko kontaktuak egongo dira.


3/ Behean ezkerraldeko Kontaktuak botoian klikatuz, Ikastaroko kideak bilatu ahal izango dituzu eta horiekin komunikatu.


Hona hemen mezularitza-sistemara joateko esteka zuzena.

Azken aldaketa: asteartea, 2018(e)ko otsailaren 13(e)an, 00:27(e)tan