0.4 Jarduera: Gamifikazioaren definizioa eta motak
Osaketaren baldintzak
Jarduera honetan gamifikazioa zertan datzan eta zer motak dauden aztertuko dugu.
Gamifikazioaren definizioa
Gamifikazioa ingeleseko game (jolas) hitzetik dator. Berez, hartzailearen jarreran aldaketa eragiteko jokoekin zerikusirik ez duten jardueretan jokoen teknikak erabiltzea izango litzateke.
Aldatu nahi den jarrera askotarikoa izan daiteke, hala nola, komunikazioa, parte-hartzea, gogobetetasuna, dedikatutako denbora, sormena, pertseberantzia, jateko ohitura osasungarriagoak, ikasteko grina, arreta, kontzentrazioa, marka baten ikuspegia, produktu edo zerbitzu bat erosteko gogoa...