Ikastaroaren gida

Gunea: Axular Lizeoaren Ikasgela Birtuala
Ikastaroa: Moodle-ren gamifikazioa
Liburua: Ikastaroaren gida
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: igandea, 2024(e)ko maiatzaren 19(e)an, 03:43(e)tan

1. Sarrera

MagritteMoodle ikasgela birtualak sortzeko web plataforma hedatuena izan arren, irakasle askok soilik eduki-biltegi moduan erabiltzen dute. Moodle-ren potentzial handiena bere jarduera-moduluetan dago, horietako asko ezestandarrak izanik.

Ikastaroaren helburu nagusia, Moodle-ren oinarrizko erabileratik haratago joanda, ikasleak motibatzeko hainbat tresna erabilerraz ezagutu eta praktikan jartzea da. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaileek taldeka beren jarduera-esparruko ikasgaiak eraikiko dituzte. Ikastaro horien ardatza gamifikazioa eta ikasleen motibazioa izango da. Ikastaroa zeharo praktikoa izango da.

Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta, horretarako, nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

2. Helburuak

-Moodle plataformaren ezagueran sakontzea

-Moodle-ren potentzial motibagarriaz hausnartu eta praktikan jartzea

-Jarduera atseginak sortu eta Moodle-ren barruan eskaintzea

-Norberaren lanerako erabilgarria izango den molde birtuala sortzea

-Arlo bat molde birtualean landu

3. Metodologia

Ikastaroa online izango da.

Ikastaro guztiz praktikoa izango da. Moodle-ren moduluen erabilera aztertu ahala, parte hartzaileek praktikak egingo dituzte, on line ikastaro bat osatzeko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.

Ikasleek beraiek taldeka diseinatutako ikastaroak eraiki beharko dituzte, ikasitakoa oinarri gisa hartuz eta beren ikasleekin aplikatzeko helburua izanez.

Aipatzekoa da lehenengo saioa presentziala izango dela. Lehenengo saio horretan, Moodle-ren gamifikazioaren ereduak erakusteaz gain, ikastaroaren oinarriak eta nondik norako nagusiak azalduko dira. Hortik aurrera, ikastaroa on line izango da.


4. Proiektua


Gure kasuan hauxe da proiektua:

  • Taldeka ikastaro bat sortu beharko dute partaideek.

  • Ikasleak ematen duten ikasgaiaren/mailaren  arabera taldekatuko dira eta elkarlanean arituko dira.

  • Proiektuak ondorengo baliabideak izango ditu:

        • Glosategi batean oinarrituriko 2 jolas (nahiago direnak)
        • Karta-joko 1
        • Aurrez aurreko galdetegi 1
        • Galdeketabentura 1
        • 5 galdera motako 10 galderako galdetegi 1
        • Hot Potatoes motako ariketa 1 (nahiago dena)
        • SCORM pakete ludiko 1 (Fling the teacher edo Teacher invaders)
        • Bideo interaktibo 1
        • Denbora-lerro 1
  • Proiektua egin ahal izateko, 7 orduko lana aurreikusten da.

5. Praktikak


Praktikak egiteko hainbat ikastaro sortuko ditugu. Prest daudenean hemen azalduko dira.

Ikastaro horietako partaideek irakasle-rola dute, praktikak eta azken produktua egin ahal izateko. Dena den, oso interesgarria da beste taldeetakoek zer egiten duten ikustea eta horregatik beste ikastaroetan ikasle-rola dute.


6. Ebaluazioa

Ikastaroaren ebaluazioa hiru modutan egingo dugu:

Autoebaluazioa

Ikastaroaren helburuak definitu eta "gai naiz" moldera ekarri ditugu. Autoebaluaziorako galdetegian, beraz, ondorengoak lortzea nahi dugu:

  1. Lortu beharreko gaitasun guztien berri izatea

  2. Edozein unetan irizpide ezagun eta ulergarrien bidez nork bere aurrerapena ebaluatu ahal izatea

  3. Ikastaroa bukatuta, ikas-prozesuarekin aurrera egiteko bitartekoak eskuratzea.

Atal honek 0-1 puntuko ibiltartea izango du kalifikazio-liburuan eta ikastaro-bukaeran nork bere buruaren ebaluazioa egin ondoren gehituko da.

Irakasleen ebaluazioa

Ebaluazio-molde honek 2 atal nagusi ditu:

  • Partaidetza. Atal hau 0tik 2ra puntuatuko dugu eta bertan, batez ere, jarduera-foroetan egindako lana baloratuko dugu, baita sarrerako lanketa-jarduera ere.

  • Lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren saioak. Atal honek 0tik 4ra puntuatuko dugu. Saio bakoitzean egindako jarduera bakoitza 0tik 5erako puntuazioa du eta saio bakoitza, denera, 0tik 1era egongo da puntuatuta.

Atal honek, denera, 0-6 puntuko ibiltartea izango du kalifikazio-liburuan.  Saio bakoitza amaitutakoan gehituko da horri dagokion kalifikazioa eta partaidetza eta autoebaluazio atalekoak ikastaroa amaitu aurreko egunean. 

Azken produktua

Talde-lanean arituko zarete ikastaro bat sortu nahian. Azken produktu horrek 0tik 3ra puntuatuko da.

Ikastaroa gainditzea

Ikastaroa gainditzeko beharrezkoa izango da:

  • Partaidetza atalean gutxienez puntu 1 lortzea

  • Guztira 7ko puntuazioa lortzea

7. Iraupena eta aldiak


25 eskola-ordu, honela banatuta:

  • Ikastaroa bera: 18 ordu

  • Proiektua: 7

1. Ikastaroa

Hasierako saio presentziala

  • 2 ordu: 2018ko otsailak 21

Saio birtualak (16 ordu)

  • Lehen saioa: otsailaren 22tik 27ra

  • Bigarren saioa: otsailaren 28tik martxoaren 6ra

  • Hirugarren saioa: martxoaren 7tik 13ra

  • Laugarren saioa: azaroaren 14tik 19era

  • Ebaluazioa eta balorazioa: martxoaren 20tik 21era

2. Proiektua

  • Azken produktua izenekoan zehazten da proiektua egin ahal izateko prozedura.

  • 7 orduko lana aurreikusten da horretarako talde-lanean arituta.

8. Komunikazio-tresnak


Hona hemen ikastaroan zehar erabiliko ditugun komunikazio-tresna nagusiak:

  • Ohar-taula: Foro hau tutoreek baino ez dute erabiliko. Funtzio nagusia ikastaroan zehar burutu beharreko jardueren berri ematea izango da. Horregatik, bereziki gomendatzen dizuegu mezu hauek arretaz irakurtzea.

  • Ikasgela: Foro hau ikastaroan zehar hainbat lan egiteko da: jarduera batzuk burutzeaz gain, galderak eta kezkak plazaratzeko gunea da.

  • Kontu-kontari: Foro hau guztion arteko hartu-eman informaletarako da. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena izan ez arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu.

  • Nire egunkaria: Tresna hau autoebaluazioa egiteko erabiliko dugu. Saioz-saio gehituko duzue bertan saio horretan ikasitakoa, ikasi ez duzuena, izan dituzuen zailtasunak, sortu zaizkizuen kezkak... Horretaz gain, zuen egoeraren eta sentipen berri ere eman dezakezue bertan irakasleekin konpartitzeko. Hausnarketarako bide izan nahi du tresna honek eta zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri.

  • Mezularitza: Tresna honek binakako komunikazioa ahalbidetzen du (irakaslearekin edo beste ikaskide batekin). Zure kezka edo galdera pertsonala baldin bada, foroan baino mezularitza erabili behar duzu.