Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Aktibatu edizioa saltatu
Aktibatu edizioa
  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.
  • Sortu denbora-lerroa saltatu
    Sortu denbora-lerroa
  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu H5P eta egin klik Gehitu botoian.
  • H5P gehitzen inprimakian klik egin Zabaldu guztia estekan.
  • Izendatu ariketa (Denbora-lerroa, esaterako) eta idatzi ikaslearentzako argibide batzuk deskribapenean.
  • Ireki Editorea zerrenda zabalgarria, klikatu Timeline gainean eta Itxaron modulua kargatu arte.
  • Leihotxo batek argibideak ingelesez eskainiko dizkizu. Ikus itzazu nahi baduzu. Bestela, klikatu Exit botoian.
  • Headline eremuan denbora-lerroaren izenburua idatziko duzu.
  • Nahi izanez gero, Background image eremua aprobetxa dezakezu denbora-lerroaren atzealdean egongo den irudi bat igotzeko.
  • Date atalean hasiera- (Start date) eta amaiera-datak (End date) idatziko dituzu
  • Bertako Headline eremuan datetarako izenburua jarriko duzu eta Body text eremuan testu motz bat denbora-lerroari buruzko adierazpenarekin.
  • Horren azpian elementuak (Item) gehitzen joango zara. Item bakoitzak (pertsonaia batek esaterako) hasiera- (Start date) eta amaiera-datak (End date) dauzka. Headline eremuan izena (pertsonaiarena, adibidez) idatziko duzu eta Body text eremuan, azalpena (biografia, esaterako).
  • Itemaren barruan  Asset zerrenda zabalgarria irekiz gero, irudi bat gehi dezakezu. Bi posibilitate daude: Thumbnail (irudi txikia) igotzea edota Media txertatzea (Youtube-ko bideoa, Soundcloud, Flickr edo Interneten daukazun irudi baten URLa). Irudiaren kasuan, posibilitate erraz bat Google Drive-ra igo, publiko egin eta URLa eremu honetan kopiatzea da.
  • Item beri bat gehitzeko sakatu Add item botoia eta errepika ezazu deskribatutako prozedura.
  • Nahi izanez gero, garaiak (Eras) ere gehi ditzakezu. Garaiak denbora-lerroaren azpian dauden koloretako marrak dira.
  • Klikatu Gorde eta erakutsi botoian eta aztertu ariketa nola geratu den. Zerbait ez bada ondo atera, beti joan zaitezke jardueraren ezarpenak aldatzera.
  • Zailtasunak badituzu, Ereduak atalean dagoen denbora-lerroak lagunduko dizu prozedura ulertzen.
    1. Gamifikazioa
    2. 4.2 Sortu denbora-lerroa

    4.2 Sortu denbora-lerroa

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan

    H5P moduluaz denbora-lerroa prestatuko dugu. Normalean denbora-lerroak erabiltzen dira garai historiko batean artistak, zientzialariak, pertsonaiak edo gertaera historikoak kokatzeko, baina beste zeregin batzuetarako ere baliagarriak izan daitezke, hala nola, laborategiko esperimentu baten prozedura, proiektu baten faseak edo taldeko lan bat burutzeko urratsak grafikoki errepresentatzeko.

    Denbora-lerroaren abantailak bereziki itxura grafikoaren erakargarritasun eta eraginkortasuna dira. Irudiak eta eskemak lerro interaktibo batean kokatzeak ikasleek ulertu eta gogoratzea errazten du.

    Ereduak atalean modulu honekin egindako denbora-lerro bat ikus dezakezu. Lanean hasi aurretik, pentsa ezazu zeri buruzko denbora-lerroa eta zertarako erabiliko duzun. Bildu irudiak, datak edo beharko dituzun datu guztiak. Oso erraza dela konturatuko zara.

    Eskuinaldean praktikako zure ikastaroan denbora-lerroa eraikitzeko argibide guztiak dauzkazu. Bideo honek ere urrats garrantzitsuenak modu grafikoan ulertzen lagunduko dizu:

      

    https://www.youtube.com/watch?v=9hS3KGprzkM
     

    Laguntza gehiago behar baduzu, jo ezazu Ikasgela forora.


    Denbora-lerro baten pantaila-argazkia

    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua