Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Aktibatu edizioa saltatu
Aktibatu edizioa
  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.
  • Sortu bideo interaktiboa saltatu
    Sortu bideo interaktiboa
  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu Eduki interaktiboa eta egin klik Gehitu botoian.
  • Eduki interaktiboa gehitzen inprimakian klik egin Zabaldu guztia estekan.
  • Izendatu ariketa (Bideo interaktiboa, esaterako) eta idatzi ikaslearentzako argibide batzuk deskribapenean.
  • Ireki Editorea zerrenda zabalgarria eta klikatu Interactive Video gainean.
  • Itxaron modulua kargatu arte.
  • Leihotxo batek argibideak ingelesez eskainiko dizkizu. Ikus itzazu nahi baduzu. Bestela, klikatu Exit botoian.
  • Add a video atalean gurutzea erdian daukan laukia ikusiko duzu. Egin klik bertan.
  • Irekiko den leihotxoan bi aukera dauzkazu: Upload video file eta Paste Youtube link or other video source URL. Zure zerbitzaria gehiegi ez kargatzeko onena kanpoko bideoa erabiltzea da. Kopiatu eta itsatsi Youtube-ko bideo baten URLa eta klik egin Insert botoian.
  • Klikatu bigarren fitxan (Step 2 Add interactions). Argibideak eskaintzen dituen leihotxo bat agertzen bada, klikatu Exit.
  • Segundo batzuen ondoren, bideoa eta tresna-barra kargatuko dira.
  • Jarri martxan bideoa eta pausatu lehen galdera egin nahi duzun unean. Horretarako denbora-barra ere erabil dezakezu. 
  • Bideoaren gaineko tresna-barran aukera asko daude. Galderetan zentratuko gara, hots, lau botoi hauetan.
  • Ezkerretik hasita, lau botoi horietako lehenak bideoan erantzun zuzena bakarra duen aukera anitzeko galdera bat txertatzeko balio du: bigarrenak, erantzun zuzen bat baino gehiago onartzen duen aukera anitzeko galdera; hirugarrenak, Egia/Gezurra motako galdera, eta laugarrenak, hutsuneak betetzeko galdera. Lehenengo galdera-motatik hasiko gara.
  • Klik egin lehen botoian (sagua pasatzean Single choice set testua ikusiko duzu). Leihotxo bat irekiko da.
  • Display time testuaren azpian denbora azaltzeko bi lauki daude, galdera noiztik noiz arte erakutsiko den adierazteko. Ezkerreko laukitxoko denbora eskuinekoan kopiatu eta Pause video laukitxoa aukeratzeko aholkatzen dizut. Horrela, bideoa gelditu eta galdea erantzundakoan une beretik abiatuko da.
  • Joan beherago desplazamendu-barra erabiliz List of questions punturaino. Bertan galdera bat edo gehiago sor ditzakezu. Horretarako, Question laukian galdera eta Alternative laukietan erantzunak idatziko dituzu. Lehen Alternative erantzun zuzena da. Erantzun oker gehiago gehitu nahi izanez gero, erabili Add answer botoia. Bigarren galdera erabili nahi ez baduzu, ezabatu X ikonoaren bidez. Amaitutakoan leihotxoaren goialdeko Done botoian klikatu beharko duzu.
  • Errepikatu prozedura bideoaren beste une batzuetan eta, nahi izanez gero, beste galdera-motekin.
  • Summary task hirugarren fitxa ez da derrigorrezkoa. Berez, amaitzeko jarduera gehitzeko posibilitatea ematen du. Gauza bera galdera arrunt baten bidez egin daitekeenez, ez dugu Summary task erabiliko.
  • Klikatu Gorde eta erakutsi botoian eta aztertu ariketa nola geratu den. Zerbait ez bada ondo atera, beti joan zaitezke jardueraren ezarpenak aldatzera.
    1. Gamifikazioa
    2. 4.1 Sortu bideo interaktiboa

    4.1 Sortu bideo interaktiboa

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan

    Bideo interaktiboa jardueraren helburua zera da, bideo bat Moodle-ra igo edo Youtube-ko bideo bat erabili eta galderak eta iruzkinak bertan txertatu. Horrela, ikaslea bideoa ikusten ari denean, une jakin batzuetan bideoa gelditu eta galderak edo iruzkinak gehitu ahal izango dituzu. Erantzun ondoren, bideoak martxan jarraituko du. Bukaeran emaitza kalifikazio-liburuan ikusiko duzu.

    Ohi denez, eskuinaldean praktikako zure ikastaroan jarduera gehitzeko argibide guztiak dauzkazu, baina aldez aurretik bideo bat aurkitu beharko duzu. Errazena, eta arinena, https://www.youtube.com webgunean begiratzea izango da. Bideo bat Internetetik jaisteko download helper nabigatzailearen hedapena aukera ona da.

    Bideoa edo Youtube-ko esteka daukazunean, pentsa ezazu zer galdetu eta bideoaren denbora-lerroan noiz galdetu eta hasi jarduera prestatzen. Ideiak bilatzeko emaiozu begiratua Ereduak ataleko bideo interaktiboari.

    Idatzitako argibideen osagarri gisa, hona hemen urrats garrantzitsuenak erakusten dituen bideo bat:

     

    https://www.youtube.com/watch?v=tvsKSBf5dsQ

    Laguntza gehiago behar baduzu, jo ezazu Ikasgela forora.


    Bideo interaktiboaren pantaila-argazkia

    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua