Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Sortu ariketa saltatu
Sortu ariketa
  • Exekutatu Teacher invaders aplikazioa.
  • Lehen pantailan hiru ikono handi dauden ezkerrekoak, izarra daukanak, sagua pasatzean Create a new game mezua erakusten du. Klikatu bertan.
  • Game title eremuan ariketaren izena idatziko duzu.
  • Nahi baduzu, idatzi zure izena Author(s) eremuan. Bestela, zuriz utz dezakezu.
  • Klikatu Continue botoian.
  • Hurrengo pantailan idatzi galderaren enuntziatua Question or definition eremuan eta erantzuna Word / Phrase eremuan (gehienez 26 karaktere).
  • Amaitutakoan behealdean eskuinera begira dagoen gezi gorrian klikatu behar duzu hurrengo galdera pasatzeko.
  • Errepikatu prozesua hamar bat galdera osatu arte.
  • 10. galdera prest daukazunean, gezi gorrian klikatu ordez, eskuineko botoian (Game setup) klikatuko duzu.
  • Hurrengo pantailan emaiozu izena ariketari (Game title), idatzi izena nahi baduzu (Author), aukeratu No Generatu separate list of questions laukitxoan eta klikatu ezkerraldeko SCORM options estekaren gainean SCORM-compliant .zip file will be produced agertu arte.
  • Klikatu behealdean eskuineko ikonoan (Generate game).
  • Aukeratu izen eta leku bat fitxategia gordetzeko. Ondo gorde, fitxategi hori aurrerago Moodle-ra igo beharko duzu-eta.
  • Aktibatu edizioa saltatu
    Aktibatu edizioa
  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.
  • Gehitu SCORM paketea Moodle-n saltatu
    Gehitu SCORM paketea Moodle-n
  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu SCORM paketea eta egin klik Gehitu botoian.
  • SCORM paketea gehitzen inprimakian klikatu Zabaldu guztia estekan.
  • Idatzi zure jardueraren izena eta deskribapena.
  • Hartu eta eraman sortutako zip fitxategia (SCORM paketea) Eduki-paketea eremura.
  • Aukeratu 10 gehienezko kalifikazioan.
  • Beste ezarpenak ez ditugu ukituko.
  • Klikatu Gorde eta erakutsi botoian.
  • Ariketa probatzeko Sartu botoian klikatu beharko duzu.

    1. Gamifikazioa
    2. 3.3 Sortu "Irakasle inbasoreak" motako jolasa

    3.3 Sortu "Irakasle inbasoreak" motako jolasa

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan

    Teacher invaders (Irakasle inbasoreak) SCORM paketeak sortzeko aplikazioa da.

    Antzekoa denez, Fling the teacher erabili ondoren, ariketa hau oso erraza gertatuko zaizu.

    Ariketaren deskribapena

    Ariketa honetan irakasleak munstroak dira. Pantailaren goialdetik jaisten dira tiroak jaurtiz. Ikasleak, berriz, espazio-ontzi bat gidatzen du. Lau babesleku dauka irakasleen tiroak ekiditeko, baina irakasleak tirokatzeko bere burua arriskatu behar du. Noizean behin galdera bat erantzun beharko du. Asmatzen ez badu irakasle inbasoreak azkarrago jaitsiko dira. Asmatzen badu, denbora gehiago irabaziko du.

    Helburua, noski, ahalik eta irakasle gehien tirokatzea da. Gainera, lau irakasle-kategoria dago. Puntu gehien ematen dutenak zuzendariak dira, eta puntu gutxien ematen dutenak, laborategiko arduradunak.

    Ereduak atalean jarduera ikaslearen ikuspegitik proba dezakezu.

    Ikasleen sadismoa aprobetxatzeko beste ariketa bat begi-keinua

    OHAR GARRANTZITSUA: Jarduera honek derrigorrezko eskatzen du zure ordenagailuan Shockwave Flash eta zure nabigatzailean Adobe Flash Player instalatuta eta gaituta egotea.

    Eskuinaldean ariketa sortu eta Moodle-n txertatzeko argibideak dauzkazu. Egia esan, Moodle-n txertatzeko modua aurreko ariketako prozedura bera da.

    Nahiago baduzu, bideo honetan ariketa egiteko prozedura ere azaltzen da:

    watch

    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua