Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Sortu ariketa saltatu
Sortu ariketa
  • Exekutatu Fling the teacher aplikazioa.
  • Lehen pantailan hiru ikono handi dauden ezkerrekoak, izarra daukanak, sagua pasatzean Create a new game mezua erakusten du. Klikatu bertan.
  • Game title eremuan ariketaren izena idatziko duzu.
  • Nahi baduzu, idatzi zure izena Author(s) eremuan. Bestela, zuriz utz dezakezu.
  • Klikatu Continue botoian.
  • Hurrengo pantailan idatzi galderaren enuntziatua Question eremuan, erantzun zuzena Correct answer eremuan eta gutxienez erantzun oker bat Incorrect answer(s) eremuetan. Eman hiru erantzun oker beste hiru eremuetan. Aurrekoan bezala Author(s) eremua zuriz utzi edo zure izena idatz dezakezu.
  • Amaitutakoan behealdean eskuinera begira dagoen gezi gorrian klikatu behar duzu hurrengo galdera pasatzeko.
  • Errepikatu prozesua 15 galdera osatu arte.
  • 15. galdera prest daukazunean, gezi gorrian klikatu ordez, eskuineko botoian (Game setup) klikatuko duzu.
  • Hurrengo pantailan emaiozu izena ariketari (Game title), idatzi izena nahi baduzu (Author), aukeratu No Generatu separate list of questions laukitxoan eta klikatu ezkerraldeko SCORM options estekaren gainean SCORM-compliant .zip file will be produced agertu arte.
  • Klikatu behealdean eskuineko ikonoan (Generate game).
  • Aukeratu izen eta leku bat fitxategia gordetzeko. Ondo gorde, fitxategi hori aurrerago Moodle-ra igo beharko duzu-eta.
Aktibatu edizioa saltatu
Aktibatu edizioa
  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.
  • Gehitu SCORM paketea Moodle-n saltatu
    Gehitu SCORM paketea Moodle-n
  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu SCORM paketea eta egin klik Gehitu botoian.
  • SCORM paketea gehitzen inprimakian klikatu Zabaldu guztia estekan.
  • Idatzi zure jardueraren izena eta deskribapena.
  • Hartu eta eraman sortutako zip fitxategia (SCORM paketea) Eduki-paketea eremura.
  • Aukeratu 10 gehienezko kalifikazioan.
  • Beste ezarpenak ez ditugu ukituko.
  • Klikatu Gorde eta erakutsi botoian.
  • Ariketa probatzeko Sartu botoian klikatu beharko duzu.
    1. Gamifikazioa
    2. 3.2 Sortu "Bota irakaslea" motako jolasa

    3.2 Sortu "Bota irakaslea" motako jolasa

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan

    Ariketa honetan doako bi aplikaziorekin SCORM paketeak sortu eta Moodle-n txertatuko ditugu. Bi aplikazio instalatzeko fitxategiak hemen aurkituko dituzu: Fling the teacher (Bota irakaslea) eta Teacher invaders (Irakasle inbasoreak). Lehenik Fling the teacher erabiliz, ariketa bat sortu eta Moodle-n txertatuko dugu.

    Ariketaren deskribapena

    Fling the teacher ariketan ikasleak bere irakaslearen itxura aukeratu ondoren (ilearen kolorea, betaurrekoak, bizarra, hortzak...), 15 galdera erantzun beharko ditu. Galderak asmatu ahala katapulta bat eraikitzen joango da. 15 galderak asmatuz gero, irakaslea kupela batean sartu eta katapultaz jaitsi ahal izango du. Galderak asmatzeko 3 komodinen laguntza izango du (Ask iradokizun bat izateko, Vote "publikoaren" botoak ikusteko eta -2 bi aukera kentzeko). Gogoratu aberatsaren jolasean komodin-sistema bera ikusi genuela.

    Ereduak atalean jarduera ikaslearen ikuspegitik proba dezakezu.

    Moodle-n autoebaluazio-ariketa gisa txertatzen baduzu, ziur naiz ikasle guztiak behin eta berriro saiatuko direla irakaslea bota arte. Zergatik ote? irribarrea

    Instalatu aplikazioa eta kontuan izan ariketa diseinatzen hasi aurretik 15 galdera eduki behar dituzula. Moodle-n txertatu ondoren, emaitzak kalifikazio-liburuan azalduko dira eta agerraldien informazioa izango duzu.

    OHAR GARRANTZITSUA: Jarduera honek derrigorrezko eskatzen du zure ordenagailuan Shockwave Flash eta zure nabigatzailean Adobe Flash Player instalatuta eta gaituta egotea.

    Betiko moduan eskuinaldean argibideak dauzkazu. Bideo honetan ere prozedura ikus dezakezu:

    watch

    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua