Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Sortu gurutzegrama saltatu
Sortu gurutzegrama
  • Exekutatu JCross aplikazioa.
  • Idatzi jarduerarako izenburu bat Title laukian, adibidez Gurutzegrama.
  • Ireki Manage Grid menua eta aukeratu Automatic Grid-Maker.
  • Irekiko den leihoan idatzi zure gurutzegramaren hitzak, bakoitza lerro batean eta banatzeko zeinurik gabe.
  • Nahi izanez gero, lauki-sarearen tamaina alda dezakezu. Gehienez 20 laukitakoa lehenetsita dago.
  • Klikatu Make the Grid botoian.
  • Programak gurutzegrama sortuko du. HItzen bat ezin bada lauki-sarean sartu, programak saiatzen jarraituko du zuk Stop now botoia sakatu arte.
  • Amaitutakoan sakatu Add clues botoia hitzen definizioak sartzeko.
  • Definizio guztiak sartu ondoren, aukeratu Option menuko Configure output.
  • Leiho berrian argibideak eta ezarpen guztiak euskaraz azaldu ahal izango dituzu.
  • Titles/Instructions fitxan ariketari azpititulu eta argibideak eman ahal izango dizkiozu.
  • Prompts/Feedback fitxan euskaratu Across (Horizontalak), Down (Bertikalak), Correct! Well done (Oso ondo!), Some of your answers are incorrect (Zure erantzun batzuk ez dira zuzenak. Lauki okerrak ezabatu dira.), Correct letter added (Letra zuzena gehitu da), eta Your score is: (Hau da zure emaitza: ).
  • Buttons fitxan euskaratu Check (Baieztatu), Enter (Sartu), Ok (Ondo) eta Hint (Pista). Bakarrik Include Hint button aukeratu behar duzu.
  • Nahi izanez gero, Appearance fitxan ariketaren itxura aldatu eta Timer fitxan ariketa egiteko denbora zehaz dezakezu.
  • Sakatu Ok botoia.
  • Klikatu File menuko Save as estekan eta gorde ariketa zure ekipoan.
Sortu bikoteak lotzeko ariketa saltatu
Sortu bikoteak lotzeko ariketa
  • Exekutatu JMatch aplikazioa.
  • Idatzi bi zutabeetan ariketan lotu beharrekoak. Adibidez, ezkerraldean egileak eta eskuinaldeak obrak, edo ezkerraldean herriak eta eskuinaldean hiriburuak...
  • Amaitutakoan, aukeratu Option menuko Configure output.
  • Leiho berrian argibideak eta ezarpen guztiak euskaraz azaldu ahal izango dituzu.
  • Titles/Instructions fitxan ariketari azpititulu eta argibideak eman ahal izango dizkiozu.
  • Prompts/Feedback fitxan utzi Correct indicator eta Incorrect indicator dauden bezala eta euskaratu Your score is: (Hau da zure emaitza: ) Guess correct (Oso ondo!) eta Guess incorrect (Saiatu berriro, mesedez. Erantzun okerrak ezabatu dira.)
  • Buttons fitxan euskaratu Check (Konprobatu), Next (Hurrengoa), Ok (Ondo) eta Delete (Ezabatu). Desmarkatu laukitxo guztiak.
  • Nahi izanez gero, Appearance eta fitxan ariketaren itxura aldatu eta Timer fitxan ariketa egiteko denbora zehaz dezakezu.
  • Sakatu Ok botoia.
  • Klikatu File menuko Save as estekan eta gorde ariketa zure ekipoan.
Aktibatu edizioa saltatu
Aktibatu edizioa
  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.
  • Gehitu jarduerak praktikako zure ikastaroan saltatu
    Gehitu jarduerak praktikako zure ikastaroan
  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu HotPot eta egin klik Gehitu botoian.
  • HotPot gehitzen inprimakian klikatu Zabaldu guztia estekan.
  • Izena eremuan idatzi ariketari jarri nahi diozun izena (gurutzegrama, lotu bikoteak edo nahi duzuna).
  • Hartu eta eraman ariketaren fitxategia Jatorrizko fitxategia eremuko laukira.
  • Erakutsi eremuan Onena jarriko dugu, salbuespen hauekin: Bikoteak lotzeko ariketa oroimena lantzeko txartel-jolasa bihurtzeko JMemori xml aukeratu beharko duzu, eta JMix probatu nahi baduzu, JMix HP6 xml egokiena izaten da. Edonola ere, eremu honetako aldaketek ariketaren itxuran duten eragina azter ditzakezu. Hot Potatoes jarduera bat gehitutakoan ondo ikusten ez bada, probatu hemengo ezarpenak funtzionamendu egokia lortu arte.
  • Klikatu behealdeko Gorde eta erakutsi botoia eta aztertu arikeraten itxura.
    1. Gamifikazioa
    2. 3.1 Sortu Hot Potatoes motako ariketak

    3.1 Sortu Hot Potatoes motako ariketak

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan

    Agian Hot Potatoes erabili duzu edo erabiltzen ari zara. Kasu horretan, Moodle-n ariketak nola txertatzen diren eta emaitzak Moodle-tik atera gabe nola kontrolatzen diren ikasiko duzu.

    Inoiz erabili ez baduzu, jakizu antzeko ariketak sor ditzakegula Moodle-ren tresnekin. Hala ere, aplikazio klasikoa denez eta ariketek duten itxura erakargarria denez, ezagutu eta probatzea merezi duelakoan nago.

    Hot Potatoes egile-tresna da. Kanadako Victoria Unibertsitatearen (UVIC) Giza Zientzietako Zentroak garatu zuen. 5 jarduera-mota sortzea ahalbidetzen du:

    • Gurutzegrama (JCross): Jolas-moduluarekin gauza bera egin dugun arren, Hot Potatoes-enak dotoreagoak dira. Praktikatzeko bat sortuko dugu. Konparatu biak eta erabaki zeuk zure ikasleekin zein erabili nahi duzun (edo erabili biak, aniztasuna polita da-eta).
    • Bikoteak lotu (JMatch): Seguru asko badakizu Moodle-k bikoteak lotzeko moduko galdera ere badaukala. Hot Potatoes-en abantaila zera da, ezarpenak ukituta, ezkutuan dauden karten moduan jolas daiteke. Karten gainean klik eginez edukia ikusiko dugu, baina bikotea bilatzeko gogoratu beharko dugu. Betiko oroimen-jolasa da.
    • Hutsuneak bete (JCloze): Aurreko saioan hutsuneak betetzeko galderarekin egin dugunaren antzeko jarduera.
    • Letrak, hitzak edo testu-zatiak ordenatu (JMix): Honekin perpausak ordenatu, zerrendak hierarkizatu, egileak edo gertaera historikoak kronologikoki jarri... eta abar luze bat egin dezakegu.
    • Galdetegia (JQuiz): Jarduera honek lau galdera-mota ditu. Txukuna da. Hala ere, oso urruti geratzen da Moodle-ren posibilitate eta potentziatik.

    Saio honetako Ereduak atalean ariketa batzuk daude proba ditzazun. Eskuin aldeko argibideei jarraituz, adibide-gisa, gurutzegramak eta bikoteak lotzeko ariketak egiten ikasiko duzu. Argibide horiez gain, zure lana errazteko, behealdean  bideo batzuk aurkituko dituzu.

    Ariketa honetan eskatzen dizudana Hot Potatoes tresnaren bidez bi jarduera sortu (gurutzegrama eta bikoteak lotu) eta praktikako zure ikastaroan txertatzea. Behealdeko bideo batean ordenatzeko jarduera ere erakusten da. Nahi izanez gero, praktikako zure ikastaroan jarduera hori txerta dezakezu gurutzegrama edo bikoteak lotzeko jardueraren ordez.

    Baina, has gaitezen hasieratik. Lehenik aplikazioa hemendik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatu beharko duzu.

    GURUTZEGRAMA

     

    https://www.youtube.com/watch?v=Pkxz8fu6ZGI
     

    BIKOTEAK LOTZEKO ARIKETA

     

    https://www.youtube.com/watch?v=wjBDlGAUKic
     

    ORDENATZEKO ARIKETA

     

    https://www.youtube.com/watch?v=1T0dEZjEejc
     

    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua