Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Aktibatu edizioa saltatu
Aktibatu edizioa

  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.

  • Sortu galdetegia saltatu
    Sortu galdetegia

  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu Galdetegia eta egin klik Gehitu botoian.
  • Galdetegia gehitzen inprimakian klikatu Zabaldu guztia estekan.
  • Idatzi zure jardueraren izena eta deskribapena.
  • Beste ezarpenak mantenduko dituzu.
  • Klikatu behealdeko "Gorde eta erakutsi" botoian.

  • Gehitu galderak galdetegiari saltatu
    Gehitu galderak galdetegiari
    • Klikatu Galdetegia editatu botoian.
    • Behealdean eskuinean aukeratu Nahastu laukitxoa galderak ikasleei ordena ezberdinetan agertzeko.
    • Klikatu Gehitu estekaren ondoko gezian zerrenda zabalgarria irekitzeko.
    • Aukeratu zerrenda zabalgarriko Galdera bankutik.
    • Ireki leiho berriaren goialdeko Aukeratu kategoria bat zerrenda zabalgarria.
    • Aukeratu galdera ezestandarrak dituen zure kategoria.
    • Behealdean zure galderak ikusten dituzunean, banaka-banaka aukera ditzakezu galdera bakoitzaren ezker aldeko laukitxoaren bidez edo guztiak batera "T" ondoko laukitxoaz.
    • Galderak hautatutakoan, klikatu behealdeko Gehitu aukeratutako galderak galdetegian botoian.
    • Nahi baduzu, prozedura bera jarrai dezakezu galdetegian aukera anitzeko galdera batzuk gehitzeko. Egin probak, sortu beste galdera-motaren bat, esperimentatu... Ondo pasa!
    Aurreikusi galdetegia saltatu
    Aurreikusi galdetegia
    • Bueltatu galdetegira (galderak gehitzeko edizio-orrian baldin bazaude, goialdeko breadcrumbs edo ogi-apurrak erabil ditzakezu, hau da, Galdetegia editatu estekaren ondoan dagoen zure galdetegiaren izenean klikatu beharko duzu.
    • Klikatu eskuin aldeko gurpiltxoaren ondoko gezian klikatutakoan irekiko den zerrenda zabalgarriko Aurreikusi aukeran eta zure galdetegiarekin jolastu ahal izango duzu.
    • Zerbait zure gustuko ez bada, aurreko pantailara itzuli eta eskuin aldeko gurpiltxoaren ondoko gezian klikatutakoan irekiko den zerrenda zabalgarriak ezarpenak aldatzeko eta galdetegia editatzeko aukerak berriro emango dizkizu.
    1. Gamifikazioa
    2. 2.6 Sortu askotariko galdetegia

    2.6 Sortu askotariko galdetegia

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan

    Zailena egin duzu. Galdera-bankuan bi kategoria dauzkazu eta horietan aukera anitzeko galderak eta galdera ezestandarrak sortu dituzu. Orain galderak galdetegi batean txertatzeko unea iritsi da.

    Eskuin aldeko argibideek lagunduko dizute galdetegia eratzen.

    Oharra: Ikastaro honen helburua ez da galdetegiak nola sortzen diren erakustea. Moodle-ren oinarrizko ezagutza daukazunez, seguru asko galdetegiekin aritu zara. Hala ere, eskuin aldeko argibideak ez badira aski eta galdetegiaren ezarpenak kudeatzeko edo beste ezertarako laguntza behar baduzu, idatzi Ikasgela foroan eta zure zalantzak argitzen saiatuko naiz. Gainera, baliteke ikastaro-kideek laguntza ematen animatzea ere. Ez ahaztu komunikazio-tresnetan, hots, foroetan eta egunkarian aritzea zure kalifikazioan islatuko dela.

    Dokumentazioa kontsultatu nahi baduzu, hemen dauzkazu esteka batzuk:

    • Ingelesez dagoena eguneratuena da, jakina: Quiz settings
    • Euskarazkoa zaharkituta izan arren, lagungarria izan dakizuke: Moodle eskuliburua (4.8.3 atala 201 orritik aurrera)
    • Gaztelaniazko dokumentaziora jo nahi baduzu, hona hemen: Configuraciones del examen
    • Frantsesez badakizu, hona ere jo dezakezu: Paramètres du test


    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua