Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Sortu kategoria berri bat galdera-bankuan saltatu
Sortu kategoria berri bat galdera-bankuan

  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Klikatu zerrenda zabalgarriaren bukaerako Gehiago estekan.
  • Klikatu leiho berriaren behealdeko Galdera-bankuko Kategoriak atalean.
  • Sartu zure izeneko kategoriara eta klikatu Gehitu kategoria beheko botoian.
  • Ireki Goragoko kategoria zerrenda zabalgarria eta aukeratu sortu berri duzun kategoria.
  • Idatzi Galdera ezestandarrak Izena atalean.

  • Sortu "hartu eta eraman irudira" moduko galdera bat saltatu
    Sortu "hartu eta eraman irudira" moduko galdera bat

  • Klikatu goiko ezker aldeko Galderak erlaitzean.
  • Ireki Aukeratu kategoria bat zerrenda zabalgarria.
  • Aukeratu sortu duzun azken kategoria.
  • Klikatu Sortu beste galdera bat... botoian.
  • Aukeratu Hartu eta eraman irudira leiho berriko GALDERAK atalean eta klikatu beheko Gehitu botoian.
  • Leiho berrian klikatu Zabaldu guztia estekan, aukera guztiak ikusi ahal izateko.
  • Idatzi izena eta galderaren deskribapena, ikasleak zer egin behar duen jakin dezan.
  • Hartu erabili nahi duzun irudia eta eraman Atzeko planoaren irudia eremura (Aukeratu fitxategi bat menuaren bidez ere egin dezakezu).
  • Eramateko elementua 1 atalean aldatu mota (Eramateko testua) eta utzi Taldea 1 dagoen bezala. Nahi baduzu, irudiak ere hartu eta eraman daitezke eta elementuak taldekatu daitezke (esaterako, gorputz bat atzeko planoan egonda hartu eta eraman beharreko elementuak 3 taldetan bana litezke: buruari, soin-enborrari eta soin-adarrei dagozkienak, alegia.)
  • Mugarik gabea aukeratuz gero, elementua behin baino gehiagotan hartu eta eraman ahal izango da (adibidez, bi begi edo bi eskuetara).
  • Behar dituzun elementu guztiak sortu eta gero, jo ezazu beherago dagoen Eramateko tokiak eremura.
  • Bertan, elementu bakoitza dagokion lekuarekin lotu behar duzu. Horretarako, Eramateko elementua zerrenda zabalgarria ireki eta banaka aukeratu beharko dituzu.
  • Hori eginda daukazunean, joan Atzeko planoaren irudira berriro. Irudiaren azpian elementu guztiak ikusiko dituzu. Koka itzazu irudian eta gorde aldaketak.
  • Galderaren ondoan dagoen lupa-ikonoan  klikatuz galdera probatuko duzu. Zerbait aldatu behar baduzu, galderaren ondoko gurpiltxoaren ikonoa  erabiliko duzu.

  • Sortu "Kprime" galdera bat saltatu
    Sortu "Kprime" galdera bat

  • Klikatu goiko ezker aldeko Galderak erlaitzean.
  • Ireki Aukeratu kategoria bat zerrenda zabalgarria.
  • Aukeratu sortu duzun azken kategoria.
  • Klikatu Sortu beste galdera bat... botoian.
  • Aukeratu Kprime leiho berriko GALDERAK atalean eta klikatu beheko Gehitu botoian.
  • Leiho berrian klikatu Zabaldu guztia estekan, aukera guztiak ikusi ahal izateko.
  • Idatzi izena eta galderaren deskribapena, ikasleak zer egin behar duen jakin dezan.
  • Puntuazio-metodoan hiru aukera daude:
    • Kprime: Ikasleak puntu bat lortuko du erantzun guztiak zuzenak badira, puntu erdia erantzun bat okerra eta besteak zuzenak badira, eta punturik ez beste kasu guztietan.
    • Kprime1/0: Ikasleak puntu bat izango du erantzun guztiak zuzenak badira, eta punturik ez beste kasu guztietan. Kprime eta Kprime1/0 puntuatzeko moduak juxtu lau erantzun posible duten galderekin soilik erabil daitezke.
    • Puntuazio proportzionala: Ikasleak asmatutako erantzun bakoitzaren puntuazio proportzionala jasotzen ditu.
  • Onartu erantzun bat baino gehiago baieztapeneko? eremuan aukeratu beharko duzu:
    • Demagun obrak (bertikalean) idazleei (horizontalean) esleitu nahi dizkiezula. Orduan eremua ez duzu aukeratuko obra bakoitzari egile bat baitagokio.
    • Orain demagun idazleei (bertikalean) obrak (horizontalean) esleitu nahi dizkiezula. Orduan eremua aukeratu beharko duzu idazle bakoitzari obra bat baino gehiago eslei dakiolako.
  • Matrizearen zutabe- eta errenkada-kopurua handitzeko + ikonoak erabili beharko dituzu.
  • Bete eremu guztiak (libre uzten dituzunak ez dira agertuko) eta gorde aldaketak.
  • Galderaren ondoan dagoen lupa-ikonoan  klikatuz galdera probatuko duzu. Zerbait aldatu behar baduzu, galderaren ondoko gurpiltxoaren ikonoa  erabiliko duzu.
  • Sortu "Hutsuneak bete" moduko galdera saltatu
    Sortu "Hutsuneak bete" moduko galdera

  • Klikatu goiko ezker aldeko Galderak erlaitzean.
  • Ireki Aukeratu kategoria bat zerrenda zabalgarria.
  • Aukeratu sortu duzun azken kategoria.
  • Klikatu Sortu beste galdera bat... botoian.
  • Aukeratu Hutsuneak bete leiho berriko GALDERAK atalean eta klikatu beheko Gehitu botoian.
  • Leiho berrian klikatu Zabaldu guztia estekan, aukera guztiak ikusi ahal izateko.
  • Kokatu hutsuneetan azaldu beharreko hitzak edo adierazpenak karaktere hauen artean [ ].
  • Idatzi izena eta galderaren deskribapena, ikasleak zer egin behar duen jakin dezan.
  • Distraitzekoak eremuan erantzun zuzenetatik distraitzeko hitz okerrak gehi ditzakezu. Hitzak komez banatuta daude. Bakarrik "hartu eta eraman" eta "zabaltzen den zerrenda" motetan aplika daiteke. Mota horiek berehala azalduko ditugu.
  • Aukera gehiago atalean Mugatzeko karakterea dagoen bezala utziko dugu, hau da, [ ]. Mugatzeko karaktereak hutsuneei dagozkien hitzak markatzeko erabiliko ditugu. Matematika edo programazio informatikoa zure gaiak badira, baliteke karaktere hori aldatu nahi izatea.
  • Erakutsi erantzunak eremuan, Hartu eta eraman aukerak hutsuneetara eramateko hitz-zerrenda bat erakusten du. Hutsuneak bete aukerak hutsuneak erakusten ditu hitzak erakutsi gabe. Zabaltzen den zerrendak eremu bakoitzari dagokion hitz zuzenen (eta agian okerren) zerrenda bera erakusten du.
  • Tamaina finkoko hutsunea aukera markatuko dugu. Horrela, hutsunea ez da izango erantzuna asmatzeko pista. Adibidez, hutsuneak [bat] eta [bederatzi] balira, hutsune handiena "bederatzi" erantzunari dagokiola argi eta garbi geratuko litzateke.
  • Beste ezarpenak ez ditugu ukituko. Kuxkuxeatu nahi baduzu, pistak eta feedback konbinatuak erabil daitezkeela ikusiko duzu.
  • Gorde aldaketak.
  • Galderaren ondoan dagoen lupa-ikonoan  klikatuz galdera probatuko duzu. Zerbait aldatu behar baduzu, galderaren ondoko gurpiltxoaren ikonoa  erabiliko duzu.
    1. Gamifikazioa
    2. 2.5 Sortu galdera ezestandarrak

    2.5 Sortu galdera ezestandarrak

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan
    Irakasle askok beren galdetegietan aukera anitzeko galderak erabiltzen dituzte, besterik ez. Hori behin eta berriro errepikatuz gero, ikasleentzat oso aspergarria izan daiteke.

    Moodle-k galdera-mota estandar asko eskaintzen ditu: Aukera anitzekoak erantzun zuzen bakarrarekin, aukera anitzekoak erantzun zuzen bat baino gehiagorekin, Egia/Gezurra, bikoteak lotu, entsegua, txertatua (cloze), kalkulatua... Horiekin bakarrik galdetegi atseginagoak sor ditzakegu. Gainera, irudiak, soinu-fitxategiak, animazioak edo bideoak ere gehi ditzakegu, denbora-epea ezarri, orrialdeak nola banatuko diren erabaki, emaitzaren araberako mezuak prestatu edo lotura baldintzatua sortu beste jarduera batekin (adibidez, 10 puntutik 7 lortu arte ezingo da hurrengo jarduera egin).

    Ezarpen horiek guztiek galdetegia tresna boteretsu bezain interesgarria bihurtzen dute. Hala ere, aurkezpenean azaldu den bezala, galdera ezestandar asko instala ditzakegu, horietako batzuk oso bereziak (musika, kimika, programazio,matematikakoak...)

    Hemen, eredu-gisa, hiru galdera-motarekin egingo ditugu praktikak:

    • Hartu eta eraman irudira: Irudi batean testuak kokatzeko galdera (esaterako, hiriburuak mapa batean, organoen izenak anatomian...)
      Ariketa hau egin aurretik, galderan erabiliko duzun irudia bilatu beharko duzu.
    • Kprime: Matrize-moduko galdera. Hainbat elementu matrize baten barruan kokatzeko galdera (esaterako, obrak egileekin lotu, gertaerak une historikotan kokatu...)
      Ariketa hau egin aurretik galdera nola antolatuko duzun ondo pentsatu beharko duzu.
    • Hutsuneak bete: Berez Moodle-k badauka funtzio hau betetzen duen cloze galdera estandarra, baina galdera-mota honek, askoz errazago kudeatzeaz gain, beste aukera interesgarri batzuk ematen ditu.
      Ariketa hau egin aurretik planteamendua aztertu beharko duzu: hutsuneak betetzeko testua aukeratu edo taula modukoa prestatu edo...

    Eskuin aldeko argibideei jarraituz era horietako galderak prestatuko dituzu.

    Hartu eta eraman irudira

     Matrizea

     

    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua