Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Aktibatu edizioa saltatu
Aktibatu edizioa

  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.

  • Kontuz! saltatu
    Kontuz!
    • Aberatsaren jolasari ere 50x15 deritzo, "saria" eskuratzeko 15 galdera asmatu behar baitira. Hori dela-eta, galdera-bankuko zure izenaren azpiko aukera anitzeko galderen kategorian 5 galdera gehitu beharko dituzu. 2.1 ikas-jarduerara jo dezakezu galderak nola sortzen diren gogoratzeko.
    • Aberatsa erabiltzeko, hobe da erantzunak motzak izatea. Erantzunetan hitz bakar bana, gehienez bina, erabiltzea aholkatzen dut.
    • Gogoratu galderaren testua edota erantzunak webgune edo testu-prozesatzaile batetik (Writer, Word...) kopiatu eta itsasten badituzu, itxura-arazoak gerta daitezkeela, batez ere Aberatsa jolasarekin. Kopiatutako kode ezkutuak garbitzeko, testua galderan itsatsi ondoren, klikatu </> botoian, kendu etiketa guztiak (testua ez den guztia), klikatu berriz </> botoian eta eman formatua testuari beharrezkoa balitz.
    Sortu aberatsaren jolasa saltatu
    Sortu aberatsaren jolasa

  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu Jolasa - Aberatsa eta egin klik Gehitu botoian.
  • Jolasa gehitzen inprimakian klik egin Zabaldu guztia estekan.
  • Izendatu jolasa (lehenetsitako Jolasa izenburua utz dezakezu).
  • Ireki Galdera-kategoria bat aukeratu zerrenda zabalgarria.
  • Hautatu aukera anitzeko zure galderetako kategoria.
  • Lehenetsitako beste aukera guztiak mantenduko dituzu.
  • Klikatu Gorde eta erakutsi botoian.

    1. Gamifikazioa
    2. 2.4 Sortu aberatsaren jolasa

    2.4 Sortu aberatsaren jolasa

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan

    Aberatsaren jolasa telebistako saio batean oinarritzen da "50x15" edo "¿Quieres ser millonario?" izenburuekin ospetsua egin zena.

    Galdetegi arruntarekin konparatuta, modulu honek bi desberdintasun dauzka:

    • Aukera anitzeko galderak saioaren interfazearekin erakusten zaizkio.
    • Ikasleak hiru komodin dauzka (deia, publikoaren laguntza eta %50a).

    Deia erabiliz gero, "lagunak aholkatzen duen erantzuna" erakusten da. Publikoaren  laguntza eskatuz gero, "publikoak iradokitzen dituen erantzunen estatistikak" agertzen dira, eta %50eko komodina erabiliz gero, bi erantzun oker desagertzen dira.

    Azareak emaitzan eragina izan dezakeela kontuan hartuz, galdeketabenturaren kasuan bezala, emaitzak ez du garrantzi handirik. Moduluaren helburua berrikuspen ludikoa da.

    Eskuineko argibideei jarraituz, praktikako zure ikastaroan aberatsaren jolasa berehala antolatuko duzu.

    Modulua aldez aurretik probatzeko, "Ereduak" atalean adibide bat aurkituko duzu.


    Jolasaren interfazea


    "50x15 ¿Quieres ser millonario?" telebista-programaren irudi bat

    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua