Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Aktibatu edizioa saltatu
Aktibatu edizioa

  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.

  • Sortu galdeketabentura saltatu
    Sortu galdeketabentura

  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu Galdeketabentura eta egin klik Gehitu botoian.
  • Aurrez aurreko galdetegia gehitzen inprimakian klikatu Zabaldu guztia estekan.
  • Idatzi zure jardueraren izena eta deskribapena.
  • Ireki Galdeketa-kategoria zerrenda zabalgarria.
  • Aukeratu aukera anitzeko zure galderen kategoria.
  • Klikatu Gorde eta erakutsi botoian.

  • Kontuz! saltatu
    Kontuz!

  • Galdeketabentura erabiltzeko, hobe da erantzunak motzak izatea. Erantzunetan hitz bakar bana, gehienez bina, erabiltzea aholkatzen dut.
  • Gogoratu galderaren testua edota erantzunak webgune edo testu-prozesatzaile batetik (Writer, Word...) kopiatu eta itsasten badituzu, itxura-arazoak gerta daitezkeela, batez ere Aberatsa jolasarekin. Kopiatutako kode ezkutuak garbitzeko, testua galderan itsatsi ondoren, klikatu </> botoian, kendu etiketa guztiak (testua ez den guztia), klikatu berriz </> botoian eta eman formatua testuari beharrezkoa balitz.
    1. Gamifikazioa
    2. 2.3 Sortu galdeketabentura

    2.3 Sortu galdeketabentura

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan

    Galdeketabentura modulu ezestandarrak aukera anitzeko galderak berrerabiltzeko modu ludiko erakargarria da. Ideia oso sinplea da:

    • Galderaren erantzun posibleak goitik datozen espazio-ontzi erasotzaileak dira, poliki jaisten direnak.
    • Ikasleak erantzun zuzena tirokatu beharko du. Bere espazio-ontzia mugituko du geziak erabiliz. "Etsaiak" tirokatzeko zuriune-barra sakatu beharko du.

    Aukera okerra tirokatuz gero, espazio-ontziak tiroa bueltatuko du. Asmatuz gero, hurrengo galdera erakutsiko da.

    Ulertuko duzunez, puntuazioak ez du garrantzi handirik; izan ere, ikasle batzuek ausaz asma dezakete beren espazio-ontzia oso azkar maneiatzen badute. Horregatik, modulu hau autoebaluaziorako erabiltzea aholkatzen dizut. Gainera, emaitzak ez dira kalifikazio-liburuan gordetzen. Moodle-ko foroetan erabiltzaile batzuek eskatu dute moduluan ranking-a azaltzeko puntuazio onenekin. Funtzio ona izango litzateke. Espero dezagun laster garatzea.

    Betiko moduan, eskuinaldeko argibideak jarraiturik praktikako zure ikastaroan galdeketabenturarekin jolasa antolatu ahal izango duzu.

    Modulua aldez aurretik probatzeko, "Ereduak" atalean adibide bat aurkituko duzu.


    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua