Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Aktibatu edizioa saltatu
Aktibatu edizioa

  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.

  • Sortu aurrez aurreko galdetegia saltatu
    Sortu aurrez aurreko galdetegia

  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu Aurrez aurreko galdetegia eta egin klik Gehitu botoian.
  • Aurrez aurreko galdetegia gehitzen inprimakian klikatu Zabaldu guztia estekan.
  • Idatzi zure jardueraren izena eta deskribapena.
  • Beste ezarpenak mantenduko dituzu (geroxeago galdera bakoitzarekin aldatu ahal izango dituzu).
  • Klikatu behealdeko "Gorde eta erakutsi" botoian.

  • Gehitu galderak galdetegiari saltatu
    Gehitu galderak galdetegiari
    • Aukeratu Editatu galdetegia erlaitza.
    • Ireki Aukeratu kategoria bat zerrenda zabalgarria.
    • Aukeratu zure izenaren azpiko kategoria.
    • Galdera guztiak behealdean erakutsiko dira.
    • Galderak banaka gehitu behar dira. Horretarako, galdera bakoitzaren ezker aldeko gurutzetxoan klik egin behar da.
    • Irekiko den inprimakian lehenetsitako aukerak mantenduko ditugu (30 segundo erantzuteko, saiakera bakarra eta puntuazioa.
    • Klikatu Gehitu galdera botoian.
    • Jokatu berdin galdera guztiekin.
    Jarri martxan galdetegia saltatu
    Jarri martxan galdetegia

    Hau online ikastaroa izanda, ezingo dugu galdetegia probatu. Hala ere, hauxe da irakasleak galdetegia ikasgela aurrean martxan jartzeko prozedura:

    • Ireki aurrez aurreko galdetegia.
    • Ikusi galdetegia erlaitzean emaiozu izena saioari (1.A gela edo lehen saiakera, esaterako).
    • Klikatu Saioa hasi botoian.
    • Eman denbora ikasleei saiora sartzeko.
    • Ikasle guztiak barruan daudenean, irakasleak galderak banaka erakusten joango da. Errazagoa da egitea, adieraztea baino begi-keinua
    1. Gamifikazioa
    2. 2.2. Sortu aurrez aurreko galdetegia

    2.2. Sortu aurrez aurreko galdetegia

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan

    Aurrez aurreko galdetegia modulu ezestandarra da. Ohiko galdetegiak ez bezala, aurrez aurreko galdetegia ez dago guztiz automatizatuta. Irakasleak gidatu egiten du.

    Mekanika oso xumea da:

    • Irakasleak gelako proiektorea erabili behar du. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua izango du. Hortaz, informatika-gelan egiteko moduko galdetegia da, edo ikasgelan ordenagailu eramangarriekin (sakelako telefonoez ere egin daitekeen arren).
    • Irakasleak galdera bat erakutsi eta denbora emango die ikasleei erantzun dezaten. Ondoren, erantzunen estatistika pantailan ikusi eta komentatu ahal izango da.
    • Prozedura galdera guztiekin errepikatuko da.

    Ohiko galdetegiarekin erkatuz, aurrez aurreko galdetegiak irakasleari aukera ematen dio gelaren egoeraren diagnostikoa egiteko, ikasleen gaizki-ulertuak unean zuzentzeko, gai bat taldean elkarrekin errepasatzeko... Posibilitateak anitzak dira.

    Ikasleen aurrean anonimatua gorde daitekeen arren, irakasleentzako estatistiketan ikasle guztien emaitzak erakusten dira.

    Eskuin aldeko argibideei jarraituz, sortu berri dituzun aukera anitzeko galderetatik abiatuz berehala prestatuko duzu aurrez aurreko galdetegia.

    Oharrak:

    • Aurrez aurreko galdetegian Moodle-ko galdera-mota guztiak erabil daitezke, estandar nahiz ezestandarrak. Hala ere, estatistikak ikasgelari erakusteko emaitza onenak lortzen dira aukera anitzeko galderak erabiliz.
    • Zoritxarrez, Ereduak ataleko aurrez aurreko galdetegia ezin duzu ikasle gisa probatu. Benetako proba egiteko neuk saioa ireki eta ikastaro-kide guztiok batera egin beharko zenukete eta, ulertuko duzunez, hori online egitea zaila da. Jarduera hau zure ikasleekin eta zure gelan probatu beharko duzu. Primeran dabil. Sinets iezadazu!  begi-keinua


    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua