Joan eduki nagusira zuzenean
  • Hasiera
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Hasiera
Eguru
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Aktibatu edizioa saltatu
Aktibatu edizioa

  • Joan praktikako zure ikastarora.
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.

  • Sortu karta-jokoa saltatu
    Sortu karta-jokoa

  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu Karta-jokoa eta egin klik Gehitu botoian.
  • Karta-jokoa gehitzen inprimakian klik egin Zabaldu guztia estekan.
  • Izendatu karta-jokoa.
  • Deskribapenean ikasleentzako argibideak emango dituzu.
  • Jolastu aukeran Leitner eta jolas askea aukeratuko duzu.
  • Galdera eta erantzuneko media-motan testua jarriko duzu.
  • Multzoak atalean 2 jarriko duzu.
  • Gorde eta erakutsi.
  • Sortu kartak saltatu
    Sortu kartak
    • Aukeratu Editatu kartak erlaitza.
    • Klik egin Gehitu hiru galdera berri estekan.
    • Zabaldu Karta 1 aukera gezian klik eginez.
    • Ezkerreko laukian definizioa eta eskuinekoan terminoa idatziko duzu. Nahi izanez gero, glosategiko definizioak berrerabil ditzakezu.
    • Hiru kartekin bukatutakoan sortu beste hiru eta jarraitu horrela nahi duzun karta-kopurua izan arte.
    KONTUZ! saltatu
    KONTUZ!

    Jarduera prestatu ondoren, kartek lehenik terminoa eta gero definizioa erakusten dutela ikusten baduzu, hots, alderantziz baldin badaude, ez egin ariketa osoa berriro, prozedura honekin konponduko duzue-eta:

    1. Joan taldeko praktikako ikastarora.
    2. Aktibatu edizioa. Honez gero, hori nola egiten den jakingo duzue.
    3. Karta-jokoaren eskuinaldean dagoen "Editatu" ondoko gezian klik eginez zerrenda zabalgarri bat irekiko da. Aukeratu "Editatu ezarpenak".
    4. "Orokorra" izeneko ezarpenen lehen atalaren bukaeran "Erakutsi gehiago..." esteka ikusiko duzue. Klik egin ezazue.
    5. Erakutsiko diren ezarpen berrien artean "Trukatu erantzunak eta galderak" izenekoa ikusiko duzue. Aukeratu "Bai".
    6. Orriaren behealdean klikatu "Gorde eta erakutsi" botoian.

    1. Gamifikazioa
    2. 1.7 Sortu karta-jokoa

    1.7 Sortu karta-jokoa

    Osaketaren baldintzak
    Irekitze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 3(e)an, 22:00(e)tan
    Entregatze-data: asteazkena, 2018(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 22:00(e)tan

    Praktikako zure ikastaroan karta-jokoa sortuko duzu. Karta-jokoa beste modulu ezestandarra da, jolas-modulutik ezberdina.

    Karta-jokoan ikasleari hainbat definizio erakusten zaio. Definizioan (kartan) klik eginez, terminoa azaltzen da. Hortaz, berrikuspen-jolasa da.

    Karta-jokoa bi eratara erabil daiteke:

    • Joko askea: Kartak banaka berrikusiko dira guztiekin amaitu arte
    • Leitner jokoa: Kartak multzotan banatuko dira. Bi multzo baldin badaude, eskuinekoan honez gero berrikusitakoak egongo dira eta ezkerrekoan ikasleak oraindik berrikusi ez dituenak. Ikasleak berak, dagokion botoian klikatuz, adierazi beharko du erantzuna zekien ala ez. Baiezkoan karta hurrengo multzora joango da. Bestela, multzo berean geratuko da. Multzo gehiago ezarriz gero, helburua karta guztiak ezkerreko multzotik eskuinera pasatzea izango da.

    Mekanika hobeto ulertzeko gai honetako Ereduak ataleko karta-jokoarekin probak egin eta kuxkuxeatu dezakezu.

    Zure karta-jokoa sortzeko jarraitu eskuineko argibideei. Oso erraza da!


    Eguru

    "Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina." Umberto Eco

    Gure zerbitzuak

    • Ikastolaren webgunea
    • Kudeaketa akademikoa
    • Portfolio elektronikoa
    • Bisita birtual gidatua
    • Buletin elektronikoa

    Sare Sozialak

    • Facebook
    • Twitter
    • Instagram
    • Linkedin

    Harremana

    Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

    Telefonoa: +34 943 316 066

    Posta elektronikoa: jezeiza@axular.eus

    © 2025 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Eskubide guztiak gordeak | Webmaster Juan Ezeiza

    Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
    Eskuratu aplikazio mugikorra
    Politikak
    Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
    Moodlek garatua