Joan eduki nagusira zuzenean
Webgune honetan nabigatzen jarraituz gero, hurrengo politikei onespena ematen diezu:
  • Cookieen politika
Jarraitu
x
Axular Lizeoaren Ikasgela Birtuala
  • Hasiera
  • Egutegia
  • Gure ikastola
    Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
  • Gehiago
Gonbidatu gisa ari zara
Sartu
Axular Lizeoaren Ikasgela Birtuala
Hasiera Egutegia Gure ikastola Tolestu Zabaldu
Azken ordukoak Hezkuntza-proiektuak #Geroa2030 Orientazioa Jangelako menuak Nor gara? Harremana
Zabaldu guztia Tolestu guztia

Blokeak

Aktibatu edizioa saltatu

Aktibatu edizioa

  • Joan praktikako zure ikastarora (Oraindik ez badakizu zein den praktikako zure ikastaroa begiratu hemen).
  • Klikatu goialdean eskuinaldeko gurpiltxoaren ondoko gezitxoan.
  • Aukeratu Aktibatu edizioa zerrenda zabalgarrian.
Sortu glosategia saltatu

Sortu glosategia

  • Joan zure izena duen koadrora.
  • Egin klik Gehitu jarduera edo baliabidea estekan.
  • Irekiko den leihoan aukeratu Glosategia eta egin klik Gehitu botoian.
  • Glosategia gehitzen inprimakian klik egin Zabaldu guztia estekan.
  • Izendatu glosategia (Jolasetarako glosategia, esaterako).
  • Glosategi-mota: Bigarren mailako glosategia.
  • Aldez aurretik onartua ezarpenean Bai aukeratuko dugu. Ez jarriko genuke definizioak ikasleek egin eta irakasleak onartu beharko balitu.
  • Beste ezarpenak ez ditugu ukituko.
  • Behealdean Gorde eta erakutsi aukeratuko dugu.
Sortu definizioak glosategian saltatu

Sortu definizioak glosategian

  • Egin klik Gehitu sarrera botoian.
  • Irekiko den leiho berrian idatzi definitu beharreko kontzeptua Kontzeptua eremuan.
  • Idatzi definizioa Definizioa eremuan.
  • Errepikatu prozedura definizio guztiekin.
  1. Gamifikazioa
  2. 1. saioa: Definizioekin jolasean
  3. 1.1 Sortu jolasetarako glosategia

1.1 Sortu jolasetarako glosategia

Osaketaren baldintzak
Irekitze-data: asteartea, 2018(e)ko urtarrilaren 2(e)an, 22:00(e)tan
Entregatze-data: asteartea, 2018(e)ko urtarrilaren 9(e)an, 22:00(e)tan

Ariketa honetan glosategi bat sortuko dugu. Glosategia definizio-bilduma da.

Moodle-n bi glosategi mota daude:

-Lehen mailakoa ikastaroko glosategi nagusia da. Bertan, ikastaroko beste glosategi guztien definizioak bil daitezke. Ikastaroan lehen mailako glosategi bakarra egon daiteke. Hala ere, glosategi nagusia egotea ez da derrigorrezkoa.
-Bigarren mailako glosategiak beste guztiak dira. Gure kasuan, bigarren mailako glosategia sortuko dugu.

Glosategia jolasak antolatzeko erabiliko dugunez, ezaugarri hauek izan beharko ditu:

  • Definitutako kontzeptuak ezingo dira definizioan errepikatu. Bestela, asmatzeak ez du meriturik izango eta jolasaren helburua galduko da.
  • Artikuluarekin zuhur jokatu beharko dugu. Kasu guztietan kentzea aholkatzen dut. Jarri nahi baduzu, kontsekuente izan eta beti jarri beharko zenuke. Adibidez, "etxe" kontzeptua definitzen baduzu, jolasak ez du "etxea" egokitzat joko. Hori ikasleei oso argi utzi behar zaie.
  • Jolasak gurutzegramak, hitz-zopak, urkatuak... direnez, ezinbestekoa ez bada ere, hobe da marratxoa daramaten hitz konposatuak edo adierazpideak ez erabiltzea, behintzat ariketa probatu eta trikimailua hartu arte.
Ariketa honetan glosategia sortu eta gutxienez 10 kontzeptu definitzeko eskatuko dizut. Zure gaiarekin zerikusia duten kontzeptuak badira, geroago proiektuan berrerabili ahal izango dituzu.
Zure ikasleekin aritzen zarenean, glosategia bi eratara erabil dezakezu:

  • Zeuk sortutako definizioen bilduma gisa.
  • Zeuk hitz zerrenda emanez eta zure ikasleei eskatuz kontzeptuak beraiek defini ditzaten. Horrek definizioei nota ematea eta egokiak direnak bakarrik onartzea ahalbidetuko dizu. Ondo definitzen jakitea ez da erraza izaten eta agian zure ikasleekin trebetasun hori lantzea komeni zaizu.

Eredu gisa Moodle-ri buruzko glosategi hau daukazu.




"Ordenagailua ez da pertsona ezjakinei laguntzen dien gailu adimenduna, baizik eta pertsona adimentsuen eskuetan baino funtzionatzen ez duen gailu ezjakina."

Umberto Eco

Estekak

    Ikastolaren webguneaLege-oharraPribatutasun-politikaCookien politika

Harremana

Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - Arostegi kalea, 10 - 20009 Donostia

Telefonoa : +34 943 316 066

Email : info@axular.eus

Jarrai gaitzazu

© Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea - 2025

Gonbidatu gisa ari zara (Sartu)
Politikak
Eskuratu aplikazio mugikorra
Nor garen  |   Lege oharra  |   Harremana
Moodlek garatua