Proiektua
Testuingurua
Mintegi bereko irakasle-taldea zarete. Zuen ikastetxeko ikasgela birtuala erakargarriago egitea erabaki duzue eta horrela saiakera egingo duzue orain. Moodle-ren tresnak erabiltzen trebatzeaz gain, mintegiko partaide guztien artean ikastaro bat sortzea pentsatu duzue, elkarlanean.
Horretarako, lehenik eta behin hainbat erabaki hartu beharko dituzue (zertarako izango den ikastaroa, zer adineko ikasleentzat, zer landuko duzuen...) eta, gero, ikastaroa bera sortuko duzue.
Produktua / zeregina
- Ikastaro bat sortu behar duzue, diseinu didaktikoa eta teknikoa eginez.
- Horretarako praktikak egiteko ikastaro batean matrikulatuko zaituztegu eta irakasle-rola izango duzue bertan (gainerako partaideek ikusi ahal izango dute zuen lana eta horretarako ikasle-rola emango diegu)
Mintegiak / taldeak / ikastaroak
Taldeak osatutakoan hemen partaideak eta ikastaroetako estekak azalduko ditugu.Ikastaroaren ezaugarriak
Moldea: Aurrez aurrekoa (online ikastaroa presentzialaren osagarri gisa erabiliko duzue)
Euskarria
-
Praktiketako ikastaro guztietan Proiektua izeneko gaia edo atala duzue. Bertan garatu behar duzue zuen proiektua.
-
Ikastaroaren lehenbiziko atalak zuetako bakoitzaren praktikak egiteko izango dira. Gai edo atal bakoitzak dagokion ikastaro-kidearen izena izango du.
Planteamendua
Lehenik eta behin, testuinguru bat definitu behar duzue, hau da, ikastaroa diseinatu ahal izateko egoera definitu behar duzu, besteak beste, datu hauek asmatuz:
-
Ikasleen profila: adina, hezkuntza-etapa...
Ondoren ikastaroaren diseinua egin beharko duzue aurrekoa kontuan hartuta. Jarduera hauek beharko ditu:
Prozedura
- Praktikako ikastaro bakoitzaren hasieran foro bat duzue talde-lanean aritu ahal izateko. Bertan lanaren inguruan eztabaidatu eta zereginak adostu beharko dituzue. Gainera, lanak bana daitezke bertan, zalantzak argitu....
-
Denera, proiektua egiteak 7 orduko lana ekarri beharko lizueke.
-
Berrerabil itzazue praktiketan egindako ikas-materialak, egoki iritziz gero.
- Kontuan izan ikastaroan zehar emandako argibide eta aholkuak (erantzun motzak galdeketabenturan, hitzen arteko hutsuneak nola gaitu hainbat jolasetan, kode ezkutuak...)
- Itxura zaintzea komenigarria da. Erabili iruditzen zaizkizuen elementu grafiko eta etiketak.