Indarrean dauden politiken zerrenda
Izena | Mota | Erabiltzaile-onespena |
---|---|---|
Pribatutasun-politika | Pribatutasun politika | Autentifikatutako erabiltzaileak |
Cookieen politika | Beste politika bat | Erabiltzaile guztiak |
Laburpena
Zure datu pertsonalen tratamendua AXULAR LIZEOA IKASTOLAk egingo du.
Helburuak pedagogikoak izango dira eta ez komertzialak.
Politika osoa
PRIBATUTASUN POLITIKA
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, AXULAR LIZEOA IKASTOLA-k honako informazio hau ematen du kontsultak egin edo informazio eskatzen duten pertsonen inguruko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
- Arduradunaren nortasuna: AXULAR LIZEOA IKASTOLA
- IFZ: F20046579
- Posta helbidea: Arostegi Kalea, 10, 20009 Donostia, Gipuzkoa
- Tel: 943 31 60 66
- Helbide elektronikoa: idazkaritza@axular.eus
- Datuak Babesteko Ordezkaria: idazkaritza@axular.eus
Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:
- Jarduera didaktikoen emaitzak jaso eta aztertzeko
- Ikasketa-denbora eta -ibilbideak ebaluatzeko
- Jasotako kontsulta eta informazio eskaera kudeatu eta erantzuteko
Zenbat denboran mantentzen ditugu zure datu pertsonalak?
Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran mantenduko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.
Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?
Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.
Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.
Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean.
Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.
Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?
AXULAR LIZEOA IKASTOLA-ra zuzendutako aurrez aipaturiko posta helbidera idatzi bat bidaliz edo idazkaritza@axular.eus-ra mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:
- Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak Ikastolaren eskutik tratatzen ari diren edo ez ezagutzeko.
- Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
- Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
- Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko. Kasu horietan, AXULAR LIZEOA IKASTOLA-k erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu.
- Datuak transferitzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.
- Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.
Edozein kasutan zure eskubideak egikaritzeko orduan zure nortasuna egiaztatu beharko duzu. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu.
Laburpena
Erabiltzaileak
pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, gure kezka nagusiena
segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara
datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.
Politika osoa
COOKIEEN POLITIKA
Cookieak erabiltzeari dagokionez, AXULAR LIZEOA-k honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookieak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, AXULAR LIZEOA-k eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak.
Cookieak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakurri. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cookie artxiboak irakurri. Cookieak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desgai daitezke.
Erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, gure kezka nagusiena segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.