Azkenik, bidai hau aurrera eramateko ezinbestekoa izan da Donostia Sustapena, Plastigaur eta Zuhaizti Inmobiliariaren laguntza.
Eskerrik asko!
]]>
Mila esker laguntza horrengatik!
]]>Hamaiketako goxo batekin ekitaldia bukatu genuen.
]]>
DBH 3. mailako ikasleek soldatzeko praktikak egin dituzte IKOR enpresako Iñaki Gilek eta Fernando Garcíak zuzenduta. Azalpen teoriko bate ondoren, ikasleak osagai elektronikoak soldatzen eta desoldatzen aritu dira hainbat plaka motatan, bi orduko praktika batean. IKORen zirkuitu integratuak diseinatu eta ekoiztu egiten dituzte. Orain 30 urte sortutako Gipuzkoako enpresa honek Mexikon eta Txinan ere egoitzak ditu. Gaur egun Overclock Axular taldeari laguntzen dio hezetasun-sentsore baten diseinuan.
Eskerrik asko, lagunok!
]]>
Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko zuen laguntzagatik!
]]>
Eskerrik asko!
]]>https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSemVLzOxo3Q2m-_aOzY9UBFzB40TdzeaSj37E9bQ-0fhAuN4g/viewform
]]>Aurreko ostegunean, azaroak 29-an, Boulevardeko kampaña bat ikustera joan ginen. Bertan, komunen funtzionamendu egokia izateko zer egin azaldu ziguten. Leire izeneko arduradun batek, komunetik bota daitezkeen gauzak hoditeria ez trabatzeko, eta komuneko urak non bukatu daitezkeen azaldu zigun.
Mila esker guztiagatik.
]]>
Atzo, azaroak 28, Añarbeko gerentearekin hizketan egon ginen, Joxianekin. Berak uraren garbiketa eta kuadeketari buruz pare bat gauza esan zizkigun. Produktu kimikoekin zikina dagoen ura nola garbitu esan zigun, beraiek erabiltzen duten metodoarekin. Nola funtzionatzen duten esan zigun eta uraren potabilizazioaren prozesua pausoz pauso azaldu zigun. Gure proiektuarekin asko lagundu digute. Mila esker!
]]>Aurreko larunbatean, azaroaren 4an. Unai Errasti taldekiadearen aita eta arreba etorri ziren garatzen ari garen proiektuaren berri jasotzera. Peiok Erreka enpresan egiten du lan. Ateetarako motorrak eta automatizazio sistemak diseinatzen dituzte. Berak ekarritako txorizo pintxoak jaten ari ginen bitartean Almeriako El Ejido herrian eraikitako negutegien automatizazioei buruz hitzegin zigun gaia oso interesgarria eta modu batean gure proiektuarekin lotuta.
Eskerrik asko.
]]>
]]>
Urriaren 31n Victor Najarros-en bisitaldia izan genuen Axular Lizeoan. Ingeniari elektronikoa da eta Logroñoko ENCORE LAB enpresan egiten du lan. Bertan CESENS programa garatzen ari dira. Bere bitartez, nekazaritza arloan erabakiak hartzen lagun dezaketen sistemak garatzen dituzte.
2 orduko saioan, beraiek eraikitako gailu baten diseinua azaldu zigun; sentsore motak, konexioak, kontutan hartzeko aldagai eta parametroak... Hitzaldi oso interesgarria izan zen. Ziur gaude beren ideiei bira bat baino gehiago emanez gero, gure proiektu zientifikorako oinarri sendoak ezarriko ditugula.
Eskerrik asko Victor.
]]>
]]>
Aurreko ostegunean, urriak 26, Gipuzkoako Urak elkartearen zuzendari den Iñigo Elosirekin elkarrizketa bat egiteko aukera izan genuen. Elkarte honetan urtegien bidez ura bildu, edangarria bihurtzeko tratatu, Gipuzkoako herrietan zehar banatu, ur zikina jaso, araztegietan garbitu eta, bukatzeko, ibai edo itsasoetara bota egiten da. Euskal Herri eta Espainia mailan ematen diren ura kudeaketa erak eta horien ondorioak aztertu genituen. Gainera, etorkizunean sortuko diren arazoak aurreikusi genituen.
Mila esker zure laguntzagatik, Iñigo!
]]>Eskerrik asko Tim.
]]>
Aurreko asteazkenean, urriak 11, Oriamendiko lorategian egon ginen. Bertan Itziar, Oriamendiko langile eta biologoarekin solastu genuen. Neguan landatu daitezkeen fruitu-landare eta uraren kudeaketari buruz hitz egin genuen. Garai honetan landatu daitezkeen landareak, orburuak, zerbak, urazak, tipulak... Itziarrek, argiaren garrantzia aipatu zigun.
]]>Urriak 10ean Jon Goikoetxea, Bidatek-ek egiten dituen instalazioen saltzailearekin egon ginen. Bidatek, kutsatutako ura tratatzeko azpiegiturak egiteaz arduratzen den enpresa bat da. Beraien proiektu gehienak, atzerrian burutzen dira, Brasilen eta Mexikon adibidez. Izan ere, garapen bidean dauden herrialdeak, ura kudeatzen ez dutela dio Goikoetxeak esate baterako Espainian 5000 herrialde. Beraien aurtengo proiektua Bermifiltroa da. Kutxa batean geruza desberdinak jartzen dira, bertan, ura filtratu egiten da. Urak daraman solidoak dekantatu egiten dira, materia organika kentzeko berriz zizareak eta landareak sartzen dituzte horiek jateko. Humusa goiko aldean gelditzen denean erraz erretiratzen da. Proiektuak alde positibo asko ditu: ekonomikoki oso merkea da, ez da produkto kimikorik erabiltzen, mantenimendu erraza du eta energia gutxi kontsumitzen du.
]]>Urriak 9an Alex Inza, Etiopia Utopia GKErako injeniaritza-lanak egiten dituen boluntario batekin hitz egin genuen. Gaur egun Kainaberak 2 proiektuan lanean ari da, 11km erreka egonkortzea du helburu. Etiopian, urtean 4 hilabetez egiten du euria, eta beste 9 hilabeteak lehorrak dira. Lau hilabete horietan euria oso konzentratuta egiten du, hau da, ur kantitate handia egiten du denbora gutxian. Ondorioz errekak gainezka egiten dute, dena suntsituz. Arazo hori konpontzeko soluzio bat aurkitu dute, ibaien forma trapezionala jartzen dute, eta alboetan bambu kainaberak landatzen dituzte, lurrari eusteko eta itzala emateko, lurrunketa gerta ez dadin. Horrez gain idea oso langungarriak eman zizkigun gure proiektuan aplikatzeko.
Mila esker ziur gaude beste batean berarekin geratu beharko dugula.
]]>