Ikastaroaren edukia

  • Ekintzak / Actividades

    Atal honetan,  Overclock Axular  taldea Seniors Solutions arloan burutzen ari den ekitaldiak azaltzen dira.

    Aquí encontrarás las actividades desarrolladas por  el equipo Overclock Axular en Seniors Solutions.

    • Elhuyar Zientzia Azoka

      Ekainak 24 (larunbata) Elhuyar Fundazioak antolatutako Zientzia Azokan Andoni Ezeizak, Naroa Aztiriak, Danel Olaberrik eta Santi Carneirok aurkeztuko dute elkartu programa eta honekin sortu diren prototipo batzuk. Ekitaldia Bilboko Plaza Barrian ospatuko da, beste hainbat ikastetxetako proiektuekin batera, 10.30tatik 13:30ra. Informazio gehiagorako egin klik hemen. Zatoz gu ezagutzera!

      Bilboko Plaza Barria

      El 24 de mayo (sábado) Andoni Ezeiza, Naroa Aztiria, Danel Olaberri y Santi Carneiro presentarán el programa elkartu y los prototipos que se han construido con éste, junto con más proyectos de otros centros, en la Feria de la Ciencia organizada por Elhuyar Fundazioa. Este evento se celebrará en la Plaza Nueva de Bilbao desde las 10:30 hasta las 13:30. Para más información haz click aquí. ¡Ven a conocernos!

    • Moodlemoot Euskadi 2013

      Overclock Axular Taldeak sortutako e-lkartu plataforma 2013ko Euskadiko Moodlemoot Biltzarrean aurkezteko asmoa daukagu. Ideia  Juan Ezeizak Axular Lizeoko IKT arduradunak eta webmasterrak bultzatu du. Moodle-n oinarritutako hau bezalako plataforma ireki eta kolaboratiboa software askearen aplikazio-eredua hainbat arlotan. 

      El equipo Overclock Axular tiene intención de presentar la plataforma e-lkartu en el próximo Congreso 2013 Moodlemoot Euskadi. Esta idea propuesta por Juan Ezeiza, IKT y webmaster de la ikastola Axular pretende ser un ejemplo de la aplicación de las plataformas abiertas y colaborativas basadas en software libre en distintos campos.

    • Europako Kirolari Beteranoen 9. Txapelketa

      2013ko martxoaren 19tik 24ra  Donostian Europako Kirolari Beteranoen 9. Txapelketa ospatuko da. Hainbat herrialdetako 3000 pertsonak hartuko dute parte. Horiei laguntzeko Iñigo Etxeberriak, Fortuna KIrol Elkarteko arduradunak, asteko plana azaltzeaz gain, Overclockeko taldekideoi boluntario gisa azaltzeko aukera eskaini zigun. Batxilergoko zenbait ikasleri luzatu zitzaien gonbidapena Boluntariotza Programaren arduradunaren bitartez eta hainbat ekintzatan laguntzeko 30 pertsona aurkeztuko gara martxoaren 20an eta 21ean.

      Desde el 19 al 24 de marzo de 2013 se celebrará en Donostia el 9º Campeonato Europeo de Atletas Veteranos. Cerca de 3000 personas tomarán parte. Como ayuda en distintas actividades el responsable del Club Deportivo Fortuna, Iñigo Etxeberria nos ofreció a los integrantes de Overclock la posibilidad de participar como voluntarios. Hemos comunicado la idea a los-as alumnos-as de Bachiller a través del profesor encargado del Programa de Voluntariado y para los días 20 y 21 de marzo ya nos hemos reunido 30 personas.

    • Gasteizko Aurora Goitxea egoitza

      Otsailaren 22an, ostirala, Aurora egoitzera joan ginen hainbat taldekide, bertako teknikari, arduradun eta adinduekin bilera egitera.

      Bertan, beraiek aldez aurretik prestatu eta landuriko eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten arazo edo zailtasunei buruz solasean aritu ginen. Zailtasun hauek norbanakoak eta zehatzak izanik, arreta handiz entzun genien, eta hala beraiekin batera ebazpen posible bat ematen saiatu eta ideiak trukatu genituen, beraiek ere ebazpenaren zati garrantzitsua direla aditzera emanez.

      Esperientzia baliagarria izan zen eta oso gustura sentitu ginen denok. Gainera, oso erraza egin zitzaigun bertako egoiliarrekin komunikatzea, izan ere, gure laguntzaz, gogo handiz adierazten zituzten beraien ideiak.

      Berriro hara bueltatzeko asmoa dugu, haien zailtasunak ebatziko dituzten soluzio berriztatzaileekin.

    • Danborrada Matia Fundazioan

      Joan den urtarrilaren 18an Matia Fundazioa bisitatu zuten gure ikastolako Haur Danborradako umeek eta Batxiler 1eko belaunaldien arteko boluntariotza programan parte hartzen duten ikasleek, Overclock Axular taldeko Andoni eta Naroarekin batera. Matia Fundazioko, Bermingham, Iza eta Rezola zentroetako egoiliarrekin aritu ziren danborra jotzen egun berezi hau ospatuz. Ederto pasa zuten arratsaldea gure aiton-amonek baita geuk ere!

      Tamborrada en la Fundación Matia

      El pasado 28 de enero los niños de la tamborrada infantil y los alumnos de 1º de bachillerato que toman parte en el proyecto de voluntariado intergeneracional visitaron la Fundación Matia, entre ellos Andoni y Naroa, dos de los miembros el equipo Overclock Axular. Tocaron el tambor con los residentes de los centros de Bermingham, Iza y Rezola celebrando así este día tan especial. Lo pasaron genial tanto asistentes como participantes!

      Tamborrada.jpg

      Tamborrada Matia.jpg

    • Kirol egokitua praktikatzen

      Practicando deporte adaptado

      kirol egokitua

      Gaur elbarritasun-eguna zenez, Matia Fundazioko egoiliar eta Bera Berako aulki gaineko saskibaloiko lagun batzuk ikastolara etorri dira.

      Horiekin saskibaloi egokituan jolasten ikasi dugu, aulki gaineko eslaloma eta boccia praktikatu ditugu.

      Oso ondo pasa eta pertsona hauen egoera hobeto ezagutu dugu.

      Eskerrik asko, lagunok!

      Como hoy ha sido el día internacional de la discapacidad, nos han visitado algunos residentes de Matia Fundazioa y amigos del equipo de baloncesto sobre silla de ruedas del club Bera Bera.

      Con ellos hemos aprendido a jugar al baloncesto adaptado y hemos practicado el eslálom sobre silla de ruedas y el boccia.

      Además de pasarlo muy bien, hemos conocido un poco mejor la situación de estas personas.

      ¡Muchas gracias, amigos!

    • Nikolas Arrutirekin elkarrizketa

      DSCN1567.1.JPG

      Urriaren 29an Nicolas Arrutirekin bildu ginen. Nicolasek 63 urte ditu eta argiketaria da, horrez gain, Axular Lizeoan muntatzaile eta instalatzaile gisa lan egiten du. Elkarrizketa honetan bere bizimoduaz, interesez eta harremanez hitz egin genuen. Era berean, bere egunerokoa azaldu zigun xehetasun osoz. Nicolasek, besteak beste, bere erretiroaren plangintzaren berri eman zigun.

      Nicolas Arrutiren bisita oso interesgarria iruditu zaigu baita baliagarria ere.  Batik bat, senior aktibo baten esperientzia ezagutzeko aukera izan dugulako. Horrez gain, garrantzitsua deritzogu belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko harremana bermatzea eta hauen ideiak eta iritziak partekatzea.

      DSCN1603.JPG

      Overclock Axular taldeko taldekideak Nicolas Arrutirekin

      Bukatzeko, aipatzekoa da Nicolas Arruti izango dela Overclock Axular taldearen seniorra eta zenbait esparrutan laguntza eskainiko diguna.

      Entrevista con Nicolas Arruti

      El 29 de octubre nos reunimos con Nicolas Arruti. Nicolas tiene 63 años y trabaja como electricista, además de eso, es técnico de instalaciones eléctricas en el Liceo Axular. En esta entrevistahablamos sobre su modo de vida, sus intereses y sus relaciones. A su vez, nos explicó su vida diaria detalladamente. Nicolas, entre otras muchas cosas, nos dio a conocer el plan de su  jubilación.

      La visita de Nicolas Arruti nos ha parecido muy interesante y útil. Ante todo, porque hemos tenido la oportunidad de conocer y compartir las experiencias de un senior activo. Además creemos que es sumamente importante hacer posible la comunicación entre personas de diferentes generaciones y que éstas compartan ideas y opiniones.

      Para finalizar, cabe destacar que Nicolas Arruti será el senior del equipo Overclock Axular y el que nos ofrecerá ayuda en muchos ámbitos del proyecto.

    • Matiako egoiliarrekin bilera

      Urriaren 15ean Matiako egoiliarrekin bilera bat izan genuen. Bertara gure taldeko Isabel Ezeiza, Ainhoa Smithers, Naroa Aztiria eta Andoni Ezeiza joan ziren.

      Adinekoek, beraien arazo eta hainbat ideietaz hitz egin ziguten. Beren proposamenak kontuan hartuz, gure proiektua garatzen ari gara.

      Reunión con los residentes de la Fundación Matia

      El 15 de octubre tuvimos una reunión con un grupo de residentes del centro Bermingham de la Fundación Matia. A esa reunión acudieron Isabel Ezeiza, Ainhoa Smithers, Naroa Aztiria y Andoni Ezeiza.

      Los residentes nos explicaron cuáles son sus dificultades y compartieron sus puntos de vista con nosotros. Teniendo en cuenta sus sugerencias, nuestro proyecto va avanzando.

    • Iñigo Etxeberriarekin bilera

      Asteazkenean, otsailaren 13an,  Fortuna kirol erakundeko Iñigo Etxeberriarekin elkartu ginen. Gure proiektua azaldu genion eta oso interesgarria zela esan zigun. Gainera, Iñigok, atletismoko beteranoen europako txapelketan laguntzeko aukera luzatu zuen, txapelketa hau, martxoaren 19tik 24ra ospatuko da eta 35 urtetik gorako 3.000 pertsona inguru hartuko dute parte. Overclock Axular taldearentzat txapelketan laguntzeko ideia oso interesgarria da eta parte hartzeko prest dago.

      Reunión con Iñigo Etxeberria

      El miércoles, 13 de febrero, nos reunimos con Iñigo Etxeberria del club deportivo Fortuna. Le presentamos nuestro proyecto y nos dijo que era muy interesante. Encima, Iñigo, nos ofreció la oportunidad de ayudar en el campeonato europeo de atletismo de veteranos.  Este campeonato se celebrará del 19 al 24 de marzo y participaran alrededor de 3.000  personas mayores de 35 años. Al equipo Overclock Axular,  le parece muy interesante la idea de ayudar en el campeonato y está dispuesto a hacerlo.

      iñigo.jpg

    • Gasteizko Adinekoen Zerbitzuko arduradunekin bilera

      Urtarrilaren 30ean Gasteizko Adinekoen Zerbitzuko arduradun diren Ana Ruiz Alday eta José Antonio Jimenorekin bildu ginen Gizarte gaien eta Adinekoen Saileko eraikinean. Gure elkartu programa azaldu genien, taldearen ibilbidea eta FLL zer den aurkeztu ostean. Proposamen interesgarria iruditu zitzaien eta Vitoria-Gasteizko Aurora-Goietxe egoitza bisitatzeko beste hitzordu bat zehaztu genuen haiekin.

      gasteiz.jpg

      Bide batez, Vitoria-Gasteiz ezagutzeko aukera paregabe izan zuten taldekide batzuek.

      Reunión con los representantes del Servicio de Personas Mayores de Vitoria-Gasteiz

      El 30 de Enero, dos de los integrantes del equipo tuvieron una reunión en el Departamento de Asuntos Sociales y de las Personas Mayores con Ana Ruiz Alday y José Antonio Jimeno, representantes del Servicio de Personas Mayores de Vitoria-Gasteiz. Les presentaron nuestro programa elkartu, después de explicar lo que es la FLL y la trayectoria de nuestro equipo. Les pareció una propuesta interesante y nos cedieron una charla que daremos próximamente en la residencia Aurora-Goietxe de Vitoria-Gasteiz.

    • DYAkoekin bilera

      DYA bide laguntza elkarteko Iñaki Rodrigálvarez gerentearekin eta Oihana Iraola marketing eta komunikazio arduradunarekin bildu gara gure e-lkartu programa aurkezteko.

      Oso proiektu interesgarria iruditu zaie, eta gu laguntzeko prest daudela azaldu digute. Oso eskertuta gaude taldekideok.

      Reunión con DYA

      Nos hemos reunido con el gerente Iñaki Rodrigálvarez y la responsable de marqueting y comunicación Oihana Iraola, de la Asociación de Ayuda en Carretera  DYA, para presentarles nuestro programa e-lkartu.

      Les ha parecido un proyecto muy interesante, y nos han ofrecido su apoyo, y les estamos muy agradecidos.

    • E-lkartu Xareko erakusketan

      Xaren, euskal kultura digitalaren azokan izan gara gure e-lkartu programa jendaurrean aurkezten. Hogeita bost minutuko saioa izan da gurea, eguerdian, alegia.

      Han interesatuei geure proiektua zertan datzan azladu diegu, baita guri laguntzen aritu diren erakunde eta laguntzaileak eta geure taldea aurkeztu ere.

      Oso baliagarria izan zaigu aurkezpena, abenduaren 1eko lehiaketarako entrenamendu gisa har baikenezake.

      Presentando nuestro programa e-lkartu en Xare

      Hemos presentado nuestro proyecto e-lkartu en Xare, la feria de la cultura digital vasca. Ha sido una sesión de 25 minutos.

      Hemos exhibido nuestro proyecto, los colaboradores que nos han ayudado a llevarlo a cabo, y hemos mostrado también nuestro equipo y su historia.

      Esta exposición nos ha sido de gran ayuda, puesto que el 1 de Diciembre tendremos la competición de Euskadi. ¡El día se acerca!

    • Nagusilanen aurkezpena

      José Luis Elosua eta Mª Jesús Garitanorekin (Erakundeko aldizkariaren arduraduna) elkartu gara Nagusilan-eko egoitzan gure proiektua aurkezteko eta iritziak eta ideiak trukatzeko.

      José Luisek oraingo gizarteak bizi zuenarekin alde handia duela eta ezaugarriak guztiz desberdinak direla azpimarratu du. Gainera, bizitzaren itxaropena handitu egin da. Bestalde, beraiek ikusten dituzten zenbait arazo aipatu dizkigute: esate baterako, autobusetik jaistean espaloira iristea.

      Arazoak ez jasateak ez du suposatzen ez existitzea. Problemak bakoitzaren egoeraren araberakoak dira, baita soluzioak ere. Bizitzaren etapa guztietan arazoak dauden bezala, adinekoek ere bereak dituzte eta gizartearen talde handia denez, berezkoak eta ugariak dira. 

      Presentación en Nagusilan

      Nos hemos reunido con José Luis Elosua y Mª Jesús Garitano (responsable de la redacción de la revista de la asociación) en la sede de Nagusilan, para presentar nuestro proyecto y conocer su opinión.

      José Luis, nos ha contado el cambio que ha sufrido la sociedad en la que vive y ha vivido. Ha subrayado que son totalmente diferentes, y que la esperanza de vida ha crecido. Además, nos han mencionado varios problemas que tienen como, por ejemplo, llegar a la acera al bajar del autobús...

      El no sufrir problemas no significa que no las haya. Los problemas dependen de cada uno, igual que las soluciones. En todas las etapas de la vida frecuentan todo tipo de problemas, así que, los mayores también los tienen, y como representan una gran parte de nuestra sociedad, los tienen de todo tipo. Son estados de vida.

    • Talent House

      Atzo, azaroaren 20an, Talent House-n bildu ginen hainbat erakundetako adituekin: Ingema, Nagusilan, Vicomtech, Limbika, Afagi, Obea...

      Gure proiektua azaltzea zen bileraren helburua. Horrela, haien iritzi konstruktiboak jaso genituen, hala nola, plataforma eta programaren hobetze puntuak. Aurkezpena egin ondoren, eztabaida aberats eta baligarria izan genuen adituekin. Gainera, gu laguntzeko prest agertu ziren denak eta proiektua oso interesgarria eta landua zegoela aipatu zuten.

      Talent House

      Ayer, 20 de noviembre, nos reunimos en la Talent House con expertos fundaciones: Ingema, Nagusilan, Vicomtech, Limbika, Afagi, Obea...

      La reunión se realizó con el objetivo de explicarles en qué consiste nuestro proyecto. Recibimos opiniones constructivas y los puntos de mejora de la plataforma y el programa. Después de la presentación, debatimos el tema hablando de puntos muy interesantes y valiosos. Además, todos mostraron su apoyo y se ofrecieron a ayudarnos en todo lo que puedan. Les pareció un proyecto interesante y bien elaborado.

      DSCN1676.gif

      Taldekideak Talent House-n erakunde ezberdinetako kideekin
      Integrantes del equipo Overclock Axular junto a miembros de las distintas fundaciones.

    • Arantxa Cocarekin bilera

      Atzo, 2012ko azaroaren 8an, Arantxa Cocarekin bilera bat izan genuen. Berak, Errenterian dagoen Zahar Egoitzan (Jesusen Bihotza) lan egiten du. Adineko pertsonek dituzten arazoetaz hitz egiteaz gain, gure proiektua azaldu genion. Oso interesgarria iruditu zitzaion.

      Berak denborarekin duten desoderientazioa aipatu zigun: "oso garrantzitsua da zein egunetan bizi diren eta eguneko plangintza zein den jakitea". Datu horiek toki finko eta modu sinple batean agertu behar dira. Desorientazio horrek beraien umore egoeran eragin handia du.

      DSCN1638.1.JPG

      Reunión con Arantxa Coca

      Ayer, 8 de noviembre de 2012, tuvimos una reunión con Arantxa Coca. Ella trabaja en un Centro de Ancianos (Jesusen Bihotza) en Rentería. Nos habló de los problemas que padecen los de la tercera edad y  le presentamos nuestro proyecto. Le pareció muy interesante.

      Nos habló de la desorientación de la gente de la tercera edad: "es muy importante saber en que día viven y cual es plan que tienen". Esos datos tendrían que aparecer en un sitio expecífico y en un modo muy simple. La desorientación puede afectar mucho en el estado de ánimo.

    • Javier Yanguasekin elkarrizketa

      Ingema.jpg

      Jon eta Laura, Overclock Axular taldeko partaideak Javier Yanguasekin.

      Azaroaren 5ean, Matiara joan ginen INGEMAko zuzendariari, Javier Yanguas, elkarrizketa bat egitera. Javier Yanguas neuro psikologoa da gaur egun. Bertan, INGEMA noiz eta zer helbururekin sortu zen eta zertan lan egiten duten azaldu zigun. Gainera arazoaren soluzioa aurrera eramateko, zer nolako ikerketak egiten dituzten erakutsi zigun. Ondoren, gaixotasun kronikoei buruz hitz egin genuen, eta haiei tratamendu egokia bilatzea oso zaila dela konturatu ginen.

      Javier Yanguasekin elkarrizketa hau oso baliagarria izan zaigu, ideia berriak bururatzeko.

      Entrevista con Javier Yanguas

      El 5 de noviembre, fuimos a Matia para hacerle una entrevista al director  de INGEMA, Javier Yanguas. Hoy en día, Javier Yanguas trabaja como neuro psicólogo. En esta charla, no explicó cuando y con que finalidad se creo INGEMA, y de que trata su trabajo. Además, nos mostró que tipo de investigaciones hacen antes de llevar a cabo la solución del problema. A continuación, hablamos sobre las enfermedades crónicas y sobre lo difícil que es encontrarles un tratamiento adecuado.

      Esta entrevista con Javier Yanguas nos ha parecido muy útil para que se nos ocurran nuevas ideas.

    • Tecnun-en formakuntza ikastaroa

      DSCN1532.jpg

      Urriaren 23an, Tecnun Nafarroako Unibertsitatera joan ginen. Bertan, formakuntza ikastaro bat jaso genuen  Vicomtech eta Ceit-en eskutik. IK 4-en partaide diren erakunde teknologiko hauek  Senior Solution gaiaren inguruan, hau da, adineko pertsonen zailtasunei irtenbideak topatuz, egin dituzten ikerketa eremuak azaldu zizkiguten. Era berean,  proiektu batzuk aurkeztu zizkiguten hainbat gailuren laguntzaz. Hala nola, markagailuak, kokleako  transplantea, errehabilitaziorako jokoak eta botikak noiz hartu gogorarazten duen pertsona birtuala. Jasotako ideiak lagungarriak izan ziren gure proiektua aurrera eramateko.

      Curso de formación en Tecnun

      El 23 de octubre, asistimos a Tecnun Universidad de Navarra. Una vez allí, recibimos un curso de formación por parte de Vicomtech y Ceit. Estas instituciones tecnológicas que forman parte de IK 4 nos dieron a conocer las líneas de investigación en las que trabajan dentro del tema  Senior Solution, es decir, soluciones para personas mayores. A su vez, nos presentaron algunos proyectos con ayuda de dispositivos. Así como, marcapasos, trasplantes de cóclea, juegos para la rehabilitación y un avatar que te indica cuando debes tomar tus medicamentos. Las ideas que recibimos fueron de gran ayuda para llevar a cabo nuestro proyecto.

    • Matia Fundazioko langileekin bilera

      Urriaren 17an gure taldeko kideak Matia Fundaziora itzuli ziren. Egoiliarren arazo nagusiak eta beraien ongizateaz hitz egin zuten hango langileekin. Matia Fundazioko Bermingham zentroan dauden menpekotasun maila handieneko egoiliarrekin izan ziren.

      Langile batek instalazioak erakutsi eta hobe litezkeen eremu batzuk azaldu zizkigun.

      Reunión con los trabajadores de la Fundación Matia

      El 17 de octubre otros miembros del equipo volvieron al centro Bermingham de la Fundación Matia para poder hablar sobre el bienestar de los residentes, cuáles son sus principales inquietudes y qué tipo de reacción tendrían ante diferentes problemas. Fuimos a ver a los residentes con mayor nivel de dependencia.

      Uno de los trabajadores, nos enseñó las instalaciones y nos explicó cuáles son las principales áreas de mejora.