| | Castellano

Ongi etorri FLL OVERCLOCK AXULAR taldearen web ofizialera
Bienvenidos a la página web oficial de FLL OVERCLOCK AXULAR
Welcome to the oficial web of FLL OVERCLOCK AXULAR
Bienvenues sur la page web de FLL OVERCLOCK AXULAR
Erabili / Utiliza / Use / Emploie Mozilla Firefox
| |
|
| 1 | FLL OVERCLOCK AXULAR 2009-10

Aurten, lehendabiziko aldiz, Axular Lizeoak First Lego League lehiaketan hartu du parte. Ikastolako 10 ikaslek osatzen dute OVERCLOCK AXULAR taldea. | 
|
|
| 2 | 10/02/21 TALDEKO LANAREN SARIA OVERCLOCK AXULARRENTZAT!!!

First Lego Leagueko Bartzelonako finalean Taldeko Lanaren saria lortu dugu!
FLLn gure lehenengo esperientzia izanda, Zamudion Bartzelonako finalerako sailkatzea ametsa izan bazen, Bartzelonako sari honek talde osoa pozez bete gaitu.
Eskerrik asko guregan konfidantza izan duzuen guztioi: babesleak, familiak, irakasleak, lagunak...
Aupa Overclock Axular!
| 
|
|
| 3 | 10/02/20 FLLko FINALEKO LEHIAKIDE GUZTIEI ZORTE ON!

Overclock Axular taldeko kide guztiok FLL 2009-10 posible egin duten denen laguntza, ahalegina eta dedikazio eskertu nahi ditugu. Bartzelonan otsailaren 21ean izango diren lehiakide guztiei ere zorte ona opa nahi diegu. Eskerrik asko. | 
|
|
| 4 | 10/02/20 Noticias de Gipuzkoak Bartzelonako finala iragartzen du
| 
|
|
| 5 | 10/02/19 BICBERRILAN eta ENPRESA DIGITALA babesleen zerrendarekin bat datoz

Bic Berrilan-ek entrepresa-proiektuak tutoritzatzen ditu, entrepresa berritzaileei edota oinarri zientifiko teknologikoa dutenei sorrera prozesuan lagunduz.. Enpresa Digitala, bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Plan markoaren barruan, informazio- eta komunikazio-teknologien erabileraz entrepresen lehiakortasuna bultzatzen duen iniziatiba.
Nahiz eta denbora gutxi izan, eskatu diguten materiala prestatu dugu. Izan ere, aukera honek lehiaketan bost hilabete pasa ondorengo zenbaki gorrietatik irteten lagunduko digu. Eskerrik asko. | 
|
|
| 6 | 10/02/18 LURRALDEBUS Overclock Axularreko babesle berria

Gipuzkoako Foru Aldundikoaren kontzesiopeko herrien arteko garraio publikoko zerbitzuak, Lurraldebus, taldeko babesleak ere dira hemendik aurrera. Igara auzoko egitzan Foru Aldundiko teknikariek aurkeztutako dokumentazioa aztertu, proiektua ikusi eta Erbisho ere ezagutu zuten. Dirulaguntzak, besteak beste, Bartzelonako FLL finalerako bidaiarako balioko digu, besteak beste.

| 
|
|
| 7 | 10/02/16 Lanen aurrekontua Udaletxean aurkeztu dugu

Gaur Donostiako Turismo zinegotzia den Enrique Ramosekin berriro bildu gara proiektatu ditugun lanen aurrekontua aurkeztearren. Diru-kopuru handia izango balitzateke ere, 2 miloi eurotik gora, errotonda bat edo beste egin litekeela esan digu. Mugikortasun Sailan aurrekontua aurkezteko bere konpromisoa ere berretsi du. | 
|
|
| 8 | 10/02/06 · Jon Erik, Overclock Axularren fan klubaren ordezkaria!

Gaur, Jon Erik etorri da gu bisitatzera. Asko gustatu zaio gure robota (Erbisho) eta ederki asko pasatu du gure artean. Poz-pozik egon da. Horrexegatik, Jon Erik, Overclock Axular taldeko fan klubeko ordezkari nagusia izendatu dugu!
| 
|
|
| 9 | 10/02/05 · Overclock Axularren fan kluba.
Lehen hezkuntzako ume guztiekin elkartu gara. Overclock gela (robota egoten den gela) erakutsi diegu txandaka. Geroago, LH1-etik LH6-ra arteko ume guztiekin batera, aretora jaitsi eta FLL (First Lego League) zer den, nolako txapelketak izaten diren eta gure robotak zer misio egiten dituen azaldu diegu bideo batzuen bidez. Espero dugu gure fan guztiek Bartzelonako egun garrantzitsuan gu animatzea! | 
|
|
| 10 | 10/02/05 · Axular Cleaner bukatuta!
Gure robota pasarela-garbitzaile batean bihurtu dugu, zer deritzozue? Lego Mindstorms NXT 2.0 moduan eraiki dugu, goian ikus daitekeen bezala | 
|
|
| 11 | 10/02/02 · Proiektu zientifikoko aurrekontuak amaituak
URGARI SL enpresak, (Matematikako irakasleekin batera, dena esan behar da), guk aurkezten dugun proiektu zientifikoa gauzatuz gero, egin beharko liratekeen lanen aurrekontuak osatzen lagundu digute. Materialetan 2 milioi 200 mila € inguru, besterik ez da ... | 
|
|
| 12 | | 
|
|