Babesleak jauzi

Babesleak

Blogaren beste sarrerak jauziEgutegia jauzi

Egutegia

Al Ar Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 Gaur osteguna, irailak 9 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30    

Ekitaldi-motak

Iradokizunak / Comentarios / Comments / Commentaires / Comentari jauzi

Iradokizunak / Comentarios / Comments / Commentaires / Comentari

Estekak / Links jauziE-posta helbideak / E-mails jauziGurekin harremanetan jarritako taldeak jauzi

Gurekin harremanetan jarritako taldeak

Ikastaroaren edukia

 

Logo Overclock

 
1
09/09/30 · Mahaia "bukatu" eta entrenatzaileak proiektua azaldu

OZTOPOAK TINKO EUTSITA


Piezak falta ote??? Oinarriak gaizki jarriak zeuden. Ibilbide guztia goitik behera miatu dugu gaizki jarritako piezaren bila eta aurkitu dugu azkenean. Aitorrek falta ziren piezak (hiru ardatzak) ekarri ditu eta zubia amaitu dugu. Hala ere... zubiaren zati gorriak zelaia inguratzen duten hesien gainean egon behar du. Alboko egurrak behar ditugu. Bitartean, badaezpadako irtenbide bat aurkitu du Aitorrek: ardatz txiki bat Anaren behatzaren partez.


Robotaren ibilbidea "bukatuta" dagoenez, neuk Andonik zenbait oztopo tinko heltzeari ekin diot. Belkroak jartzea... luze joan da baina tira, zelaiaren muntaia bukatzear dago. Gainera, robota eta ordenagailuaren arteko bluetooth konexioa ahalbideratu dut.


Arratsaldean entrenatzaileak FLL proiektuaren oinarri eta nondik norakoak azaldu dizkigu. Zer eta nola puntuatzen den argi geratu zaigu.


ROBOTaren kontroladora, piezak, sentsoreak, motorrak etab... erakutsi dizkigu. Robota zuzentzeko programa gainetik ikusi dugu. Berak zalantzak argitzeko tutoriala ongi dagoela esan digu.


PROIEKTU TEKNIKOA zer den aztertu eta nola bideratu erabaki dugu. Bilera bakoitzean akta zehatza nola jaso eta fundamentu pixka batekin lanean hasi behar dugula ondorioztatu dugu. Puntu honetan zalantza batzuk sortu dira: guztiok aldi berean proiektu desberdinetan? Taldeka banaturik? Pentsatu behar dugu ...


PROIEKTU ZIENTIFIKOAren oinarriak ere irakurri ditugu. Ondoren gure hiriko edozein garraio motarekin lotuta dauden hainbat arazo planteatu dugu, gehienbat pertsonen garraioarekin. Auzo desberdinetako arazoak eta horiei eman zaien konponbidea aztertu ditugu. Hona hemen adibide batzuk:

  • Grosen dagoen bidegorri bat errepidearen erditik doa. Autoen karrilak ondoan doazelarik.
  • Zenbait kale-aparkalekuetarako txartelak erabili
  • "Txitak", Donostian udaran erabiltzen den garraio mota
  • Hiri erdia ixtea eta garraio publikoa bultzatzea...
  • eta... gure ikastola?

Ez dugu urrutiegi joan behar izan gure proiektu zientifikoaren gaia aukeratzeko.
Ikastola eta garraio desberdinak... arazoak eta konponbideak.
Erakutsi soilik 1 gaia
2

09/09/29 · Ikastolako zuzendariarekin bilera

zuzendariarekin


Gaur ikastolako zuzendaria Jesus Etxaniz gurekin egon da. Ostiralean egindako aurkezpenaz hitz egin dugu. Zoriondu egin gaitu egiten ari garen lana dela eta. Eta guk lana nola antolatu eta aurrera eramango dugun azaldu diogu.

Gure ikastolan proiektu honen berri dugun lehen aldia da, hortaz, lan honek gainontzeko irakasle eta ikasleengan interesa piztu duela esan digu zuzendariak. Eta gure lana aurreratuxeago dagoenean beste irakasle, ikasle zein gurasoei aurkezpen moduko bat egiteko eskatu digu, Axular komunitatean proiektu guztiak zabaltzea interesgarria baita. Honela Zamudion abenduaren 12an egingo den aurkezpen orokorrerako apur bat prestatuago egongo gara.


Erakutsi soilik 2 gaia
3

09 09/26 · Ondorengo eguna...


.eta SAIOAREN ONDOREN..

Gaur gela txukundu dugu. Laborategiko bi mahairen gainean arbel luze bat lehiaketararen neurrietara egokitu dugu. Gogor eutsi diogu Josetxok mozten zuen bitartean. Alboko eskulan gelan Andonik eta Jonek oztopo eta robotari dagozkien pieza guztiak sailkatu eta izendatu dituzte. Javi Gam-ek eta Nereak laborategiko mahaiak forratu dituzte.

Alboko laborategitik 8 banku “lapurtu” ondoren (arduraduna konturatzen ez bada hobe), oztopoen eraikuntzari ekin diogu. Javi Gaz-ek inprimatutako oztopoen gidak dezente lagundu digu. Binaka aritu gara, nahiko txukun, piezak galdu gabe (hala uste dugu …)

Lan hori egiten ari ginenean Haitzek gure gelako atean Josetxoren laguntzarekin diseinatutako logoa jarri du eta Pilik ostiralean jasotako diploma ate gainean zintzilikatu du. Ederra geratu da ..., Astelehenean batek baino gehiagok galdetuko du zertan datzan FLL.


Erakutsi soilik 3 gaia
4

09/09/25 · Sarrera arrakastatsua zalantzarik gabe!

Zamudioko aurkezpena

Zamudiora joan gara gure taldea aurkeztera, OVERCLOCK AXULAR.

Aurkezpena prestatzeko astean zehar bildu gara, jolas orduetan lan eginez. Zamudiora abiatu aurretik azken entseiua egin dugu dena ondo aterako dela ziurtatzeko, honetarako azken klase ordua galdu egin behar izan dugu.

Aurkezpenean lehenengoak izan gara. Apur bat urduri egon gara, baina merezi izan du, izan ere, gero beste 19 taldeen lanak lasaiago entzun ditugu. Beste taldeen aurkezpenetatik hainbat ideia baliagarri jaso ditugu, blog-aren erabilera adibidez. Talde guztiok lortu dugu epaimahaien oniritzia eta Euskaltelen laguntza ekonomikoa.

Azkenik, lunch-a eduki dugu beste taldeekin batera. Handik autobusa hartu eta 21:00etarako Donostian geunden.

Erakutsi soilik 4 gaia

Theme by NewSchool Learning