Babesleak jauzi

Babesleak

Blogaren beste sarrerak jauziEgutegia jauzi

Egutegia

Al Ar Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 Gaur osteguna, irailak 9 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30    

Ekitaldi-motak

Iradokizunak / Comentarios / Comments / Commentaires / Comentari jauzi

Iradokizunak / Comentarios / Comments / Commentaires / Comentari

Estekak / Links jauziE-posta helbideak / E-mails jauziGurekin harremanetan jarritako taldeak jauzi

Gurekin harremanetan jarritako taldeak

Ikastaroaren edukia

 

Logo Overclock

 
1
09/10/23 eta 26 · Proiektu zientifikoa. Inkestak zuzentzen

inkestak zuzentzen

535 inkesta banatu genituen familien artean eta 271 jaso ditugu astebeteko eguneko epea emanez. Haur Hezkuntza eta Batxilergoa izan dira erantzun gutxieneko zikloak.

% 52,02k erantzun du. Taula batean azaldu ditugu emaitzak horiek landu ondoren. Gurasoen erantzuna ontzat eman dugu. Zenbait kasutan proposamenak nahiko landuta izan dira eta plano zehatzak bidali dizkigute.


gurasoek egindako planoak

Hemen ikus ditzakezue gurasoei bidalitako inkesten emaitzak:

Erakutsi soilik 1 gaia
2
09/10/23 · Proiektu zientifikoa. Inkestak pasatzen

iñakiri inkesta

Ikastolako autobusak gidatzen dituzten 4 txoferrei galdetegi berbera pasa diegu. Hona hemen beraiek ikusten dituzten arazoak:

• Hasteko, errepidea estua da eta horrek zailtzen ditu maniobrak egiteko orduan. Gainera, autoak errepidean aparkatzen dituzte, bidea gehiago oztopatzen.
• Horrez gain, umeak (eta askotan haien gurasoak) errepidean egoten dira espaloian egon partez eta askotan begiratu gabe ere zeharkatzen dute errepidea.
• Ordutegi bakoitzak badu berea, hala ere, azken ordua (17:00) izaten da okerrena, eta are gehiago eguraldi txarra edo euria egiten duen egunetan.

Arazo hauek ez dira bakarrik jendearentzat deserosoak, arriskuak ere sortzen dituzte.

• Autobusek edo kotxeek harrapatzeko arriskua. Hau errazagoa da autobusen kasuan, eserlekua goian dutenez jendea ez baitute ikusten.
• Espaloi estua dagoenez, jendea errepidetik doa eta lehenagoko arazora bueltatzen gara.

Ikastolak ez die irtenbiderik eskaini baina beraiek badituzte hainbat ideia. Hauek dira garrantzitsuenak:

• Autobusa hartu behar dutenek idazkaritzako atetik irten daitezela eta besteak aterpetik. Denak elkarrekin irteten direnez umeak galdu eta nahastu egiten dira, eta ez litzateke horrenbesteko jendetza egongo autobusen inguruan.
• Futbol zelai zaharra aparkaleku gisa erabiltzea, autoak bertan aparkatu dezaten eta horrela errepidean jende gutxiago egon dadin.
• Berriro ere non aparkatu daitekeen eta non ez argitzea, eta ume eta gurasoak kontzientziatzea.
• Errotonda txikitzea autobusen maniobra errazteko eta aparkatzeko leku gehiago egon dadin.
• Ate berdeko ate txikia kendu beste espaloira pasa daitezen eta bide osoa espaloietatik aterpera egin dezaten.

Erakutsi soilik 2 gaia
3
09/10/09 eta 12 · Proiektu zientifikoa. Datuak jaso nahian
Proiektu zientifikoarekin jarraitzeko, ikastolan bertan eta inguruetan pertsona eta merkantzien mugikortasunaren arazoei buruzko inkesta bat sortzea erabaki dugu. Guraso, irakasle eta bus gidarientzako INKESTA SORTU dugu.
Hiru puntu nagusitan oinarritu dugu inkesta.Ikastolan sartu eta irteteko:
ARAZOAK
• OINEZKOENTZAKO ARRISKUAK
• ARAZOAK KONPONTZEKO PROPOSAMENAK

Hemen daukazue inkestaren eredua
:
Erakutsi soilik 3 gaia
4
09/10/02 · Proiektu zientifikoaren lehendabiziko urratsak

arazoapz

Ikusten duzuen bezala aukeratu dugun arazoaren azterketa ez da makala. Lizeoa jaio zenetik arazoa konpontzeko ideiak egon dira baina bat bera ere ez da gauzatu. Agian geuk izango dugu aukera?

Saio honetan talde bakoitzak azaldu du bere aurreproiektua. Aurreko egunetik landuta ekarri behar genuen eta ideia eta galdera ugari plazaratu ditugu.

1.aurreproiektua
1Nerea

Gure eredua ate berdea bigarren errotondan jarri ordez, lehenengora (ikastolatik urrunenara) mugitzean hasten da. Bertatik, soilik, txartel berezi bat dutenek sartu ahal izango dute, irakasle eta autobusak, hain zuzen ere. Honi esker, hemendik ikastolara arteko bidea kotxez libre geldituko da.
Horrez gain, guztiak ibiltzen joan ez daitezen, errepide erdian, bidegorri bat jarriko genuke, kotxe gutxi batzuk egongo direnez, erraza izango baita bi garraioak batera ibiltzea.
Hala ere, kotxez datozen eta ume txikiak dituzten gurasoek beren semeak bakarrik utzi nahi izango ez dituztenez, ate berdetik ikastolara “telesilla” antzekoak jartzea ideia ona izango litzatekeela uste dugu.
Honela, arazo guztiak konpondurik egongo dira: larrialdietakoek zein beste kanpo garraioek ez dute kotxeekin arazorik edukiko sartzeko eta, guztiok batera, natura gehiago zainduko dugu ibiliz eta bizikletaren erabilpena areagotuz, gurasoei beren semeak bakarrik uztearen kezka saihestuz.

2.aurreproiektua
2Jon
  1. Bidegorria.
  2. Ohinezkoentzako pasarela mekanikoa (eskailera mekanikoa bezalakoa, baina laua).
  3. Bizikleta aparkalekua.
  4. Kotxeak gelditu eta haurrak uzteko karrila (karga-deskarga antzekoa).
  5. Gora igotzeko eskailerak.
  6. Zebra-bidea.
  7. Semaforoa.
  8. Zelai hutsa: futbol zelai bat, saski- baloi zelai bat… jarri daiteke bertan.
  9. Igo jaitsi daitezkeen piboteak.
  10. Motor eta irkasleentzako aparkalekua.
3.aurreproiektua
3Andrea
  • Ikastola hasieran bi pibote mekaniko jarri, ikastaro orduetan, Axularrera irakasle eta autobusak bakarrik sartzeko
  • Ikastolara doan errepidean bidegorri estu bat jarri
  • Ikastolara begira ezkerreko espaloian tren bat jarri umeak seguruago zentrora iristeko modu dibertigarrian
  • Aurrekoaren gainean zuhaitzetatik doan garraiatzaile bat doa, natura ondoan delarik garraio horretan ikasleak txoriei eta hainbat gauzei buruz ikasi dezakete, instalatuta daukan programa bati esker.
  • Maila baxuago batean dagoen errotonda konektatu daiteke ikastolako sarrerara garraio sinple baten bidez
  • Axularren beste sarrera bat egin daiteke beste lur maila batekin konektatzen, goian dagoen bidegorriarekin alegia. Han txirrista antzekoa jartzen da eta handik esfera antzekoak jaisten dira ikasteak garraiatuz.
  • Gas natural ondoan dagoen aldapan bizikleten aparkalekua jarri daiteke
  • Zelai zaharrera, errepidearekin konektatuz, aldapa bat egin daiteke gurasoek entrenamendu eta partidu ordutan aparkatzeko lekua izateko.
  • Frontoiko irakasleen aparkalekua atzerago eraman daiteke eta irabazitako leku horretan karga-deskarga aparkalekua jarri. Horrela janaria ekartzen dutenean furgonetak ez dira zelai zaharretik pasatzen umeak oztopatuz.
  • Auzo Lagunek, adibidez, janaria jangelara eramaterakoan igogailu txiki bat jarri daiteke aldapa hori jaisteko.
4.aurreproiektua
4Eneko

Proiektu honen helburu nagusia da errepidetik bakarrik irakasleen autoak eta autobusak pasatzea. Horretarako Miralles errotondan bi pibote jarri eta txartel irakurle bat irakasleak eta autobusak pasa ahal izateko. Beraz auto baimenduak bakarrik sartu daitezke ikastolan txartel bereziekin. Oinezkoentzako igarobide bat ipiniko nuke Miralles errotondatik ikastolako aterperaino. Igarobidea jarriko bagenu gaur egun erabiltzen de bidea parking batean bihurtuko nuke irakasle guztiak ikastolatik gertu aparkatzeko eta baita ere plaza bat utzi elbarrituarentzat.

Azkenik segurtasunean pentsatuz ikastolaren parean bi eskailera mekaniko eta bat normala jarriko nituzke edozein suite edo beste larrialdi bat gertatzen bada irteera gehiago edukitzeko eta hustuketa planean denbora laburtzeko.

Erakutsi soilik 4 gaia
5
09/10/02 · Proiektu zientifikoaren inguruan
bilera

Aurreko egunean pertsona eta merkantziak ikastolara garraiatzeko eta zenbait egoeratan larrialdietarako zerbitzuak ikastolara sartzeko aurreukisitako arazoak taldeka lantzea erabaki genuen. Hemen gauzkazue lanean...
Erakutsi soilik 5 gaia

Theme by NewSchool Learning