| |
| |
|
| 1 |
09/11/29· NOTICIAS DE GIPUZKOAn ere...

Geure proiektua erralitate bilakatzeko ahalik eta "propaganda" gehien egin behar dugu. Gaur, Noticias de Gipuzkoa aldizkariak gurekin izandako elkarrizketa kaleratu du. FLLari buruz hitz egin ondoren, aurkeztu behar ditugun proiektuez aritu gara. Nereak dioenez, geure proiektu zientifikoa gauzatzea onena litzateke. | 
|
|
| 2 |
LARUNBATETAKO HAMAIKETAKOAK
Neuronak estutzeaz gain... larunbatetan goiz erdiko bokata ez dugu barkatzen. Ongi daude. Batzuetan, mahai inguruko iruzkinak interesgarriak izaten dira...
| 
|
|
| 3 |
09/11/24 · IRUTXULOKO HITZAk gure lana zabaltzen

Albistea irakurri nahi izanez gero, egin klik ondoko estekan:
| 
|
|
| 4 |
09/11/24 Txileko talde batekin harremanetan

Txileko talde batekin harremanetan izan gara. Puerto Aysen hirikoak dira eta eskualdeko etapa jadanik pasa dute. Beraien proiektua ere argitu digute: Lurrean sensorea eta altuera handiko kamara duten adimendun bide-seinale sustapena. !!! Norbaitek semaforo adimenduei buruzko informazioa izanez gero, bidal diezaiola...
| 
|
|
| 5 | 09/11/21 · Beste guraso batzuen ekitaldia
 
Larunbat honetan ere beste guraso batzuk gure artean egon dira horien artean Xabier Arretxea, gure babesleetako bat. Egiten ari garen lana ikusteko aukera izan dute. Behar genituen zorionak eta animoak eman dizkigute...
| 
|
|
| 6 |
09/11/21 · Patxi Gastaminza gure artean
Patxi Gastaminza arkitektoak bisitaldi bat egin digu. Garatzen ari garen proiektu zientifikoarekin interesa azaldu du. Gaur egungo argazkien gainean proiektuan egin behar diren aldaketak islatzeko erabili dugun teknika aproposa dela adierazi du. Marrazki txukun eta zehatzak egin ditugu, ordenagailua erabili gabe, beste trebetasun batzuk garatu nahian.
Legozale amorratua, bere etxean Lego piezez beteriko zaku handi bat zeukala eta horrelako jokuak ikuskera espaziala lantzeko oso interesgarriak direla esan digu.
| 
|
|
| 7 |
09/11/18 · Nafarroako Unibertsitatea
TECNUNeko ORDEZKARIEN BISITALDIA

Gaur arratsaldean Batxilergo 2ko ikasleentzat antotatzen diren orientazio saioak aprobetxatuz Nafarroako Unibertsitateko TECNUN-eko ordezkariak, Mikel Arzelus Injeniaria eta Eneko Ramirez TECNUN-eko ikaslea, gure artean izan dira. Bertan Batxilergo 2ko ikasle batzuk ere egon dira. Proiektuak azaldu dizkiegu. Galdera pila egin digute. Ondo egon da baina gure laguna (robota)... ez da batere ongi portatu. | 
|
|
| 8 | 09/11/17 · Axular Lizeoko Ingurumen Batzordearekin bilera

Axular Lizeoko Ingurumen Batzordea guraso, ikasle zein irakaslek osazen dute. Ikastolak ingurumenarekin zeukan konpromisoa dela eta, eratu zen. Bere bitartez ikastolako eguzki-plakak ezarri ziren energia ekoizteko, konpostagailuaren erabilpena, plastikoen birziklapena, oinezko busa... beste ekintza batzuen artean bultzatu dituzte. Gaur, garatzen ari garen proiektu zientifikoaren azalpena egitera gonbidatu gaituzte ikastolak dauzkan trafiko arazoekin guztiz lotuta baitago. Bertan Nerea, Eneko, Javi Gazte eta Andrea egon gara. Josetxok ondo aritu garela esan digu, hemendik gutxira dauzkagun erronkei aurre egiteko saio bat besterik ez dela izan. | 
|
|
| 9 | 09/11/14 · Guraso batzuei proiektua erakusten
Larunbateko partidak bukatu ondoren guraso batzuk guregana etorri dira FLL eta robotak zer ote den erakarrita... Proiektu desberdinak azaldu dizkiegu eta galderak egin dizkigute. Robotarekin erakustalditxo bat egin diegu eta ematen du gustatu zaiela. Pozik joan dira ikusitako guk egindako lana. | 
|
|
| 10 | 09/11/12 · Tim Smithers gure aurrerapenak ikusten

Tim gure artean egon da berriro, gure "aurrerapenak" ikusteko. Berarekin izandako elkarrizketa oso interesgarria izan da. Ideia mordo bat eman digu eta aholkuren bat ere, hala nola:
- Egitura sinpleak erabiltzea.
- Aldaketak egin poliki-poliki dabilen programa baten gainetik beti.
| 
|
|
| 12 |
Kartulina
Gure robotaren gelan, zientifikoak bezala, kartulina batzuk ditugu paretean itsatsita.  Kartulina horretan ohar garrantzitsuak jartzen ditugu.
| 
|
|
| 13 | 09/11/08 · Robot ereduak

Koldo Olaskoagak aurreko urteko FLL-ko roboten argazki pila bidali digu.
Beheko albumean ikus ditzakezu.
| 
|
|
| 14 | 09/11/06 · Proiektua zehazten
Proiektu zientifikoari buruzko bilera izan dugu. Han, bileran, gurasoen inkesten emaitzak eta ideiak behatuz, proiektua aurreratu dugu. Aurreproiektuetatik ideiak hartu ditugu eta proiektu orokorra osatzen hasi gara. Bileran zehar arazo batzuekin topatu gara, eta arazo horiei konponbideak bilatu dizkiegu denen artean. Horietako bat obren epea izan da eta konponbidea hau izan da: Bi proiektu egitea, bata denbora labur baterako (obrak), eta bestea, epe luze baterako. Horretarako burututako ideia guztiak esan arren, gero bitan banatuko genituela erabaki genuen.
| 
|
|
| 15 | 09/11/06 · Taldeko kamiseta Hauexek dira gure babesleei eta Kirol Aukerari esker lortutako kamisetak:
| 
|
|
| 16 |
09/11/05 · Taldearen autoebaluazioa

Entrenatzaileak lehenbiziko autoebaluazio inkesta banatu zigun. Bertan norberaren lana, talde lana, entrenatzailea eta languntzaile teknikoa ebaluatu behar genituen.
Noiz behinka horrelakorik egitea ez dago gaizki. Gure lanaren alde onak eta hobetzekoak atera dira. Hausnarketa egin ondoren talde lana hobetu behar dugula agerian gertatu da baina beno, agian ez da Josetxok esaten duen horrenbesterako... | 
|
|
| 17 |
09/11/04 · Tim Smithers gure artean
Gaur arratsean Tim Smithers-en bisitaldia izan dugu. FATRONIC-TECNALIAko Osasun eta Bizi Kalitate Unitatean Gerontoteknologia saileko Ikerlari Nagusia da.
LEGOzale amorratua, berak egindako orain hogei urteko diseinuak ikusteko aukera izan dugu. Harrigarriak dira. Ez dute zerikusirik guk egindakoarekin. Bere azalpenak oso interesgarriak izan dira. Horietatik bat azpimarratuko genuke: dabilen horri aldaketa sinpleak itsatsi poliki-poliki helburua lortu arte.
Gure robota eta bere ibilbideak ikusteko aukera izan du. Sendoa dela esan duenean lasai geratu gara, berak ez baitaki sendotasuna lortzeko ia hilabete egon garela lanean...
| 
|
|
| 18 | 09/11/03 · Afzaalekin harremanetan
Hauxe da Pakistaneko talde batetik jasotako mezua. Antza denez, proiektu zientifikoa bideratzeko ideak behar dituzte. Interesa izanez gero, gure blog-ean aurki dezakezue helbidea.
| 
|
|