| |
Castellano

Ongi etorri FLL OVERCLOCK AXULAR taldearen web ofizialera
Bienvenidos a la página web oficial de FLL OVERCLOCK AXULAR
Welcome to the oficial web of FLL OVERCLOCK AXULAR
Bienvenues sur la page web de FLL OVERCLOCK AXULAR
Erabili / Utiliza / Use / Emploie Mozilla Firefox
| |
| Gai hau1 |
FLL OVERCLOCK AXULAR 2009-10

Aurten, lehendabiziko aldiz, Axular Lizeoak First Lego League lehiaketan hartu du parte. Ikastolako 10 ikaslek osatzen dute OVERCLOCK AXULAR taldea.
| 
|
| 2 | 10/09/11·Gela aldaketa

Lehengo urteko FLL Smart Move txapelketako materiala jaso dugu, aurtengo FLL-k proposatutako erronka berrian (Body Forward) parte hartzeko asmoz. Gainera, gela berria eskaini digute. Hara txapelketarako mahaia eta guzti eraman behar izan dugu. Argazkian irrifartsua agertu arren, tristura pittin bat disimulatzen ari gara, hor bertan lehiaketako mementu asko bizitzeko aukera izan baitugu.
| 
|
| 3 | Zorionak FLL 2009/2010eko lehiaketetan izandako ekipo guztiei!

Zorionak denok egindako lanagatik, sariren bat irabazi dugunok edo irabazi ez dugunok lan handia egin baitugu. Hurrengo FLLko denboraldian (2010/2011 · Body forward) elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaituztegu. | 
|
| 4 | 10/06/07·Istanbuletik itzuli gara!
Istanbuleko lehenengo egunean hotelaren ingurunea eta giroa ikusi genuen. Kalean zehar postu ugari zeuden artoa, gaztainak eta roskila formako ogi berezi batzuk saltzen. Hurrengo egunetan gauza ugari ikusi genituen: Galata dorrea, Santa Sofia eta baita mezkita ugari ere. Bitxikeri bezala, erritoaren ordua zela adierazteko kantu berezi bat entzuten zen mezkita inguruan. 50 talde inguruk parte hartu genuenez, lehiaketa bi egunetan zehar ospatu zen, ekainaren 2 eta 3an, alegia. Lehenengo egunean, robot txandetako bat eta lan zientifikoa aurkeztu genuen. Ez zitzaigun gu espero bezain ondo atera, robotaren kalibrazioa ez baitzen oso zehatza eta ingelesez komunikatzeko momentuan arazoren bat egon baitzen; hala ere, ez zitzaigun gaizki atera. Hau bukatzerakoan, talde guztiekin itsasontzian buelta bat emateko eta elkarrekin afaltzeko aukera izan genuen. Bigarren egunean, berriz, robotarekin gelditzen zitzaizkigun bi txandak, proiektu teknikoa eta talde lana nahiko ondo atera zitzaizkigun, gure ustetan. Konpetizioari amaiera emateko, arratsalde osoa eman genuen Miniaturk deituriko parke batean, partehartzaile guztiekin. Istanbuleko PITa Bartzelonakoa baina askoz handiagoa zen eta bertan 50 talde inguru zeuden. Talde bakoitzak “stand” antzeko bat zuen, non bere lanak eta herriko ohitura nagusiak aurkezten zituen. Ekipoek besteen “stand”-ak bisitatzeko aukera izan zuten, besteen proiektuak eta tradizioak ezagutzeko. Guztion artean festa giroa sortu genuen, txaranga antzekoak antolatuz eta opariak taldeen artean banatuz. Konpetizioa alde batera utziz, mundu osoko jendearen arteko festa izan zen.
| 
|
| 5 |
10/05/29 · FLLko FINALEKO LEHIAKIDE GUZTIEI ZORTE ON!

Overclock Axular taldeko kide guztiok FLL 2009-10 posible egin duten denen laguntza, ahalegina eta dedikazio eskertu nahi ditugu. Estambulen ospatuko den Europako finalean izango diren lehiakide guztiei ere zorte ona opa nahi diegu.
Eskerrik asko. | 
|
| 6 | 10/05/28 · Gipuzkoako Foru Aldundian proiektuak aurkezten.
Gipuzkoako Aldun Nagusiaren aurrean FLLrako diseinatutako gure prioektu zientifikoa azaltzeko aukera izan dugu. Gurekin batera, Andoaingo Bideluze taldekoak ere egon dira, beraien proiektua aurkezten. Markel Olanok ezezik, Aldundiko beste ordezkari batzuek ere bi taldeek egindako lana azpimarratu egin dute. Hemendik, Overclock Axular Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiari jasotako diru laguntza eskertu nahi dio.
| 
|
| 7 | 10/05/22 · Gipuzkoako Teknologia irakasle batzuen bisitaldia
Gipuzkoako ikastetxe desberdinetako zenbait Teknologia irakaslek gure lanaren berri izan dute. Mikel Urbizuren eskutik antolaturiko bisitaldian bertaratutako irakasleei FLLren antolaketaz, proiektu desberdinez eta guk sortutako dokumentazioaz argibideak eman dizkiegu. Geure Erbishoren ibiladiak ikusteko aukera ere izan dute. Behar bezela bukatzeko txistorra bokata ez zaigu falta izan. | 
|
| 8 | 10/05/14 · Interneteko eguna Eibarren.
Eibarren egon gara Bic Berrilanek eta Euskaltelek aurkeztutako Internet egunean, jendeari gu zein garen azaltzen. Jende asko egon da gure artean, horien artean Estibalitz Leon eta Begoña Seijas Innobasquetik, eta baita Amaia Mendia, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ordea, ere. Asko interesatu zaie gure proiektua. Azkenik, laguntxo berri bat egin dugu Gorka izenekoa. Erbishorekin oso ondo pasatu du eta orain badaki zer eskatu gabonetarako.
| 
|
| 9 | 10/05/13 · Interneteko egunaren ospakizuna prestatzen.
Eibarreko interneteko egunaren ferian egon gara ostiral eta larunbaterako estand-a prestatzen.
| 
|
| 10 | 10/05/06·Bretoiei Erbisho erakutsi diegu
Ikastolara ordezkaketan etorri diren bretoiei gure robota aurkeztu diegu. Oso interesgarria eta erabilgarria iruditu zaie gaia ("smart move"). | 
|