Nor gara?
FLL lehiaketan parte hartzen duen 15 kideko taldea gara.
2009tik lortutako sariak hauexek izan dira:
- Proiektu zientifiko onena (FLL Euskadi, 2009-10)
- Talde lan onena (FLL Espainia, 2009-10)
- Denontzako diseinua (FLL Euskadi, 2010-11)
- Proiektu zientifiko onena (FLL Espainia, 2010-11)
- Euskadiko 2. talderik onena (FLL Euskadi, 2011-12)
- Talde lan onena (FLL Espainia, 2011-12)
- 1. sari absolutua (FLL Italia 2011-12)
- Euskadiko 3. talderik onena (FLL Euskadi, 2012-13)
- Espainiako proiektu zientifikoaren aurkezpen onena (FLL Espainia, 2012-13)
- Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2013-14)
- Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2014-15)
- Robotaren portaeraren saria (FLL Euskadi, 2015-16)
- 1. sari absolutua (FLL Euskadi, 2015-16)
- 2. sari absolutua (Gran Final FLL España 2015-16)
- Estrategia eta berrikuntzaren 2. saria (FLL OEC 2015-16)
- 3. sari absolutua (FLL Euskadi, 2016-17)
- 2. saria diseinu mekanikoari (Gran Final FLL España, 2016-17)
- 2. sari absolutua (FLL Euskadi, 2017-18)
- 1. saria robotaren portaerarentzat (FLL Euskadi, 2017-18)
- 2. sari absolutua (FLL Euskadi, 2018-19)
Hiru aldiz ere sailkatu gara Open European Championship delako final-txapelketarako:
- 2010 - Istambul (Turkia) Open European Championship
- 2011 - Delft (Holanda) Open European Championship
- 2012- Riva de Garda (Italia) 1. sari absolutua (FLL)
- 2016- Tenerife (Espainia) Open European Championship
Zientzia azoka edo Teknoskopioan:
- 2011 - Zientzia ikerketa saria
- 2012 - Zientzia eta teknologia saria
FECYTek antolatutako Madrilgo Finde Científico-an:
- 2015 - SASKINEKT proiektua. Lehen saria
- 2017 - XAULEVEL dB METER proiektua
- 2018 - SMART BARATZA proiektua
Overclock Axularren babesle ofizialak
Aurreko urteotako blogak
Argazki-albuma
Created with Admarket's flickrSLiDR.
ALBISTEAK 2019-20 RSS
Hodei Mayoz, Axular LIzeoko irakaslea, Eskola Agenda 21eko proeiktuaren arduraduna da. Berak ere ikastolako baratzea aurrera eramaten du. Aurtengo Berrikuntza Proiektuaren nondik norakoak azaldu genizkionean goitik beherako interesa azaldu zuen. Une hartatik elkarrekin lan egitea erabaki genuen.
Astean zehar, hainbat egunetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin birziklapen ekintzak antolatzen ditu. Asteazkenetan, esate baterako, fruta eguna antolatuta dauka. Ikastolako jangelan fruta azalak biltzen ditu eta bere languntzaileekin batera baratzeko konpostagailuan botatzen dituzte.
Orain egun batzuk, gure txikiei languntzeko aukera izan genuen. Gure konpostagailuan beraiek ekarritako materiala birziklatu genuen. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, gure gelan egon ziren robotaren joan eta etorriak ikusten. Primeran pasa izan genuen. Ea guztion artean lortzen dugun gure planeta txikia den Axularren jasangarritasuna hobetzea. Mila esker zuen laguntzagatik!
Aurreko egunean, azaroak 27, Cristina Enea fundazioko langile batek, DBH2ko ikasleei hitzaldia eman zien. Zorionez, bertara joateko aukera izan genuen. Alde batetik, modu egokian birziklatzeko gomendioak eman zizkigun. Bestetik, konposta egitearen garrantzia, onurak eta aholkuak azaldu zizkigun. Horrez gain, hitzaldiaren amaieran gure proiektua erakutsi genion, bai baratza, bai konpostagailua, eta proiektu interesgarria iruditu zitzaion. MILA ESKER!!
Gure proiektua finkatu ondoren konpost azkarra martxan dago! Jangelako fruitu azalak, kafea eta etxetik lortutako soberakin begetalak jasotzen hasi gara jada. Gainera, konsposta egiteko hosto lehorrak bildu behar izan ditugu. Lehenik eta behin, soberakin begetal guztiak birrindu ditugu. Ondoren, hosto lehor eta kartoiarekin tartekatuz gure konposta bete dugu. Azkenik, egunero konpostari buelta pare bat ematea erabaki dugu. Gure proiektua aurrera eramateko irrikitan gaude!
Gaur goizean Axular Lizeoko hainbat irakaslek, ikaslek eta Overclockeko taldekide ohiek Danel Olaberri Mendizabalekin gozaltzeko aukera izan dugu. A zer sorpresa! Danel, bere lehengusua Haitz, eta bion gurasoak gurekin aritu ziren lanean Overclock taldearen hasierako urte haietan. Beraien laguntzari esker, beste batzuen artean, gaur egun Overclock Axular taldeak FLLn leku bat dauka.
Danelek Euskadi, Espainia eta Nazioarteko txapelketetan hartu zuen parte. Sariak ere, nola ez. Orain bostpasei urte Batxilergoko ikasketak bukatu eta Nafarroako Unibertsitateko Injeniaritza Biomedikoa ikasten hasi zen. Gaur egun, goi mailako ikerketa zientifikoetan parte hartzen du, bere betiko zaletasunak ahaztu gabe. Gehiago jakin nahi izanez gero, irakur ezazue artikulua, oso interesgarria baita.
Eskerrik asko Danel, gutaz gogoratzeagatik. Besarkada bero bat.
Atzo, azaroaren 18an, Innobasque agentziak antolatutako FLL-rako formakuntza saio batera joan ginen. Smart kalea izeneko saioa Donostiako Sustapeneko Ainhoa Aldasoro aurkeztu zuen. Saio horren arduradunak Ainara Amondarain eta Lourdes Blanco izan ziren. Gainera, Bergarako Mariaren Lagundia ikastolako taldekideekin egon ginen, eta Ekaitz Azula entrenatzailearekin aurtengo proiektuari buruz hitz egiteko aukera izan genuen. Smart kalea estatu mailan garatzen ari den iniziatiba aitzindaria da. Hiriko kale jakin batean eraginkortasun energetikoaren soluzioak integratzen ditu. Ebazpen hauek eskala txiki batean koordinazio maila bat behar dute, eta pilotu-esperientzia bezala, beraien emaitzak hiriaren beste auzo batzuetara estrapolatzeko erabil daitezke.
Bertan, ezagutu genituen proiektuaren kontzeptu eta helburuak, eraginkortasun energetikoa zein arlotan aplikatu, zer agentek hartzen duten parte, datu eta kontsumoaren trataera eta horien analisia nola gauzatzen den.
Aurkezpena bukatuta, Donostiako Kale Nagusian "90 grados" izenako denda ikusteko aukera izan genuen eta bertako langileak, Marcial Muñozek, azaldu zizkigun dendan bertan egindako egokitzapenak, eraginkortasun energetikoa hobetzeko bai argiztapenean, bai ur kontsumoan. Bigarren honetan, batez ere, ile apaindegia delako, ur kontsumoa horrelako lekuetan oso handia baita.
- «Aurreko orria
- 1
- 2
- »Hurrengo orria
Lizentzia
Overclock Axular Taldeko bloga Creative Commons Eratorritako Lanik Gabeko Lizentzia 3.0 Unported lizentziapean dago.
Overclock Axular blogean lizentzia honetatik haraindiko baimenak aurki daitezke.