50. URTEURRENA   axular50.png

.: Castellano - Euskara :.

Liburua

liburua.jpg

Abestia

Bideoklipa

Profil-irudia igo da

Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea
Arostegi 10 - 20009 Donostia
+34 943 316 066 - info@axular.net
www.axular.eus

CC-BY-SA_icon.jpg

Albiste-bloga RSS

Amets egin kanpainaren txostena

amets.jpg

Ikastolako 50 urteurrena dela-eta, "Amets egin ikastolarekin" kanpainaren ekitaldien lidertza eraman duten familiek jardueren laburpen eta konklusioen txostena prestatu dute: jardunaldi pedagogikoa eta espazio, antolaketa, pedagogia zein partaidetzari dagozkien proposamenak.

Dokumentua irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, merezi du-eta.

Hemendik partaide guztiei ahalegin, jarrera eta lanaren kalitatea eskertu nahi dizkiegu.

Giza Eskubideen Egunean

giza-eskubide.jpg

Duela 71 urte Nazio Batuen Biltzar Orokorrak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala egin zuen. Gainera, pasa den hilabetean Haurren Eskubideen Konbentzioaren 30 urteurrena ospatu zen. Horregatik guztiagatik, gogoratu nahi dugu hezkuntza-eskubidea gizakiari bizitza sozial erabatekoa ahalbidetzen dion oinarrizko eskubideetariko bat dela, eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala gure hezkuntza-proiektuaren zutabeetako bat dela.

Gure ikastolaren sorreraren 50 urteurrenaren azken hilabete honetan, efemeride horiek aprobetxatu nahi ditugu 1969. urtean, egoera zailean, ahalegin eta gogoberotasun handiz, Axular Lizeoa eraiki zuten lehen andereño eta familiak gogoan izateko, haien lanagatik seme-alabak beren hizkuntza eta kultura propioan hezi ahal izan baitziren. Geu bagara, beraiek izan zirelako.

Zorionak eta eskerrik asko!

“Ikastolarekin amets egin” jardunaldi pedagogikoa

amets-jardunaldia.jpg

Axular Lizeoaren 50. urteurrena dela-eta, azaroaren 12an 18:30ean Orona Ideon (Galarretan, Jauregi Bailara, z/g, 20120 Hernani – Kokapena) hezkuntza-munduko interesatuei irekitako hitzaldi hauek emango dira:

  • “Axular Lizeoaren etorkizuneko erronkak” Aitor Uriondo, zuzendaria
  • Xavier Aragay, “Reimagine Education Lab” erakundeko zuzendaria eta aldaketaren kudeaketan eta hezkuntza-berrikuntzan nazioarteko aholkularia, mundu mailako hezkuntza-aldaketaren joerez eta, horrekin loturik, hainbat herritan garatzen ari den lanaz mintzatuko da.

Izena doan emateko bete inprimaki hau, mesedez.

Nolako ikastolarekin amesten duzu?

amets.jpg

Gai hauen inguruan hitz egiteko interesa baduzu, zatoz gure ikastolaz elkarrekin eztabaidatu eta amets egitera. Horretarako hainbat aukera eskaintzen dizkizuegu azaroan zehar:

  • Horma-irudia (azaroaren 4tik 15era) Zure proposamen eta ideiak jolastokian (aterpean) prestatu dugun horma-irudi batean eskegi ditzakezu.
  • Lego serious play (azaroak 8, ostirala) LEGOren bitartez gure ametsak elkarrekin eraikiko ditugu bigarren solairuko gela berrietan 17:15ean.
  • World Cafe (azaroak 15, ostirala) Kafe baten inguruan amesten dugun ikastolaz eztabaidatzeko aukera izango dugu jangelan 17:15ean.

Apuntatzeko erabili inprimaki hau

Kros & Marmitako Festa

marmitako.jpg.1

Ekainean adierazi genuen bezala, 50. urteurreneko ospakizunen artean larunbat honetan, irailak 14,  guraso talde batek ikastolaren laguntzarekin festa-eguna antolatu du.

Hona hemen ekintzen egitarau eta ordutegia.

GURASOEN MARMITAKO LEHIAKETA (izena emandakoak): 11:00etatik-12:30era

IKASLEEN PINTXO OSASUNGARRIEN LEHIAKETA: 11:30ean

MARMITAKOAREN DASTAKETA (PINTXO POTE): 12:30etik-13:30era

SARI BANAKETA: 13:00etan

KROSA

Krosaren kategoria eta ordutegiak

  • Haur Hezkuntza: 10:15ean (Nahi izanez gero gurasoekin korrika egin dezakete.)
  • LH 1-2: 10:25ean
  • LH 3-4: 10:40ean
  • LH 5-6: 11:10ean
  • Bigarren Hezkuntza + gurasoak: 11:45ean

Irteera-ordua baino 10 minutu lehenago ikastolako kirol eremuan egon behar da.

Mesedez, eman izena ostirala baino lehen jriturain@axular.net eposta-helbidean datu hauekin: izen-deiturak eta gela, ikasleen kasuan, eta izen-deiturak bakarrik, helduen kasuan.

26 sarrera

Iruzkinak

Gehitu iruzkina

'*' batez markaturiko eremuak derrigorrezkoak dira.
Iruzkinak moderatu egiten dira, beraz iruzkin hau publiko egitea aukeratzen baduzu ezin izango du inork ikusi, jabeak onartu arte.

Erantzun honi:

Publikoa
Pribatua: Erantzun hau zeuk eta iruzkinaren egileak bakarrik ikusiko duzue.