Axular Lizeoa (1969-2019)

50. URTEURRENA   axular50.png

.: Castellano - Euskara :.

Liburua

liburua.jpg

Abestia

Bideoklipa

Profil-irudia igo da

Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea
Arostegi 10 - 20009 Donostia
+34 943 316 066 - info@axular.net
www.axular.eus

CC-BY-SA_icon.jpg

Albiste-bloga RSS

Giza Eskubideen Egunean

giza-eskubide.jpg

Duela 71 urte Nazio Batuen Biltzar Orokorrak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala egin zuen. Gainera, pasa den hilabetean Haurren Eskubideen Konbentzioaren 30 urteurrena ospatu zen. Horregatik guztiagatik, gogoratu nahi dugu hezkuntza-eskubidea gizakiari bizitza sozial erabatekoa ahalbidetzen dion oinarrizko eskubideetariko bat dela, eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala gure hezkuntza-proiektuaren zutabeetako bat dela.

Gure ikastolaren sorreraren 50 urteurrenaren azken hilabete honetan, efemeride horiek aprobetxatu nahi ditugu 1969. urtean, egoera zailean, ahalegin eta gogoberotasun handiz, Axular Lizeoa eraiki zuten lehen andereño eta familiak gogoan izateko, haien lanagatik seme-alabak beren hizkuntza eta kultura propioan hezi ahal izan baitziren. Geu bagara, beraiek izan zirelako.

Zorionak eta eskerrik asko!

“Ikastolarekin amets egin” jardunaldi pedagogikoa

amets-jardunaldia.jpg

Axular Lizeoaren 50. urteurrena dela-eta, azaroaren 12an 18:30ean Orona Ideon (Galarretan, Jauregi Bailara, z/g, 20120 Hernani – Kokapena) hezkuntza-munduko interesatuei irekitako hitzaldi hauek emango dira:

  • “Axular Lizeoaren etorkizuneko erronkak” Aitor Uriondo, zuzendaria
  • Xavier Aragay, “Reimagine Education Lab” erakundeko zuzendaria eta aldaketaren kudeaketan eta hezkuntza-berrikuntzan nazioarteko aholkularia, mundu mailako hezkuntza-aldaketaren joerez eta, horrekin loturik, hainbat herritan garatzen ari den lanaz mintzatuko da.

Izena doan emateko bete inprimaki hau, mesedez.

Nolako ikastolarekin amesten duzu?

amets.jpg

Gai hauen inguruan hitz egiteko interesa baduzu, zatoz gure ikastolaz elkarrekin eztabaidatu eta amets egitera. Horretarako hainbat aukera eskaintzen dizkizuegu azaroan zehar:

  • Horma-irudia (azaroaren 4tik 15era) Zure proposamen eta ideiak jolastokian (aterpean) prestatu dugun horma-irudi batean eskegi ditzakezu.
  • Lego serious play (azaroak 8, ostirala) LEGOren bitartez gure ametsak elkarrekin eraikiko ditugu bigarren solairuko gela berrietan 17:15ean.
  • World Cafe (azaroak 15, ostirala) Kafe baten inguruan amesten dugun ikastolaz eztabaidatzeko aukera izango dugu jangelan 17:15ean.

Apuntatzeko erabili inprimaki hau

Kros & Marmitako Festa

marmitako.jpg.1

Ekainean adierazi genuen bezala, 50. urteurreneko ospakizunen artean larunbat honetan, irailak 14,  guraso talde batek ikastolaren laguntzarekin festa-eguna antolatu du.

Hona hemen ekintzen egitarau eta ordutegia.

GURASOEN MARMITAKO LEHIAKETA (izena emandakoak): 11:00etatik-12:30era

IKASLEEN PINTXO OSASUNGARRIEN LEHIAKETA: 11:30ean

MARMITAKOAREN DASTAKETA (PINTXO POTE): 12:30etik-13:30era

SARI BANAKETA: 13:00etan

KROSA

Krosaren kategoria eta ordutegiak

  • Haur Hezkuntza: 10:15ean (Nahi izanez gero gurasoekin korrika egin dezakete.)
  • LH 1-2: 10:25ean
  • LH 3-4: 10:40ean
  • LH 5-6: 11:10ean
  • Bigarren Hezkuntza + gurasoak: 11:45ean

Irteera-ordua baino 10 minutu lehenago ikastolako kirol eremuan egon behar da.

Mesedez, eman izena ostirala baino lehen jriturain@axular.net eposta-helbidean datu hauekin: izen-deiturak eta gela, ikasleen kasuan, eta izen-deiturak bakarrik, helduen kasuan.

Axular Lizeoa Aieteko jaietan

aieteko-jaiak.jpg

Irailaren 6, 7 eta 8an Aieteko jaiak ospatuko dira. Axular Lizeoaren 50. urteurrena ospatzen ari garenez, jaietako edizio honi gure ikastolak brindis batekin emango dio hasiera ostiralean, hilak 6, 20:00etan jolastokian.

Hemendik antolatzaileei eskerrak eman eta guztiok parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Hona hemen egitarau osoa

Gora Aieteko jaiak!

(Zehaztapenak)

Iruzkinak


    Gehitu iruzkina

    '*' batez markaturiko eremuak derrigorrezkoak dira.
    Iruzkinak moderatu egiten dira, beraz iruzkin hau publiko egitea aukeratzen baduzu ezin izango du inork ikusi, jabeak onartu arte.