Arauak eta baldintzak

Arauak eta baldintzak

Axular Lizeoaren Portfolio elektronikoa zerbitzua erabiliz arau eta baldintza hauek onartzen dituzu.

Gure obligazioak


Axular Lizeoaren portfolio elektronikoaren kudeatzaileak arrazoizko urrats guztiak emango ditu erabiltzaile ororen esku paper-zorro elektronikoko zerbitzu seguru eta baliagarria jartzeko. Edonoiz zure eskubideak behar bezala errespetatu ez direla edo arau eta baldintza hauekiko edozein zalantza agertzeko gurekin harremanetan lehenbailehen jarri, mesedez.

Baliteke Axular Lizeoaren portfolio elektronikoa denbora epe motzetan eraginkor ez izatea, azken bertsioko aldaketa edo matxuraren bat dela-eta. Kudeatzaileak ahal den neurrian aldez aurreko abisua ematen saiatuko dira.

Eduki desegokia guneko kudeatzaileari ahal bezain laster jakinaraztera gonbidatzen zaitugu. Azkar aztertuko dugula ziurtatzen dizugu.

Guneko kudeatzaileek zure paper-zorroa eta bere eduki guztiak edonoiz azter ditzakete. Hala ere, soilik egingo dute gunearen mantenuak edo eduki desegokien jakinarazpenek hala eskatuko balute.

Zure obligazioak

Pribatutasun-adierazpena eta arauak eta baldintza hauek erabiltzaile guztiek kontuan hartu eta irakurri behar dituzte.

Zure portfolio elektronikoaren edukia kanpoko gailu batean esportatu eta gordetzea aholkatzen dizugu. Ez dugu inolaz ere matxurengatik litezkeen datuen galeraren erantzunkizuna hartzen.

Axular Lizeoaren portoflio elektronikora igotzen dituzun fitxategi eta eduki osoa Espainiako Copyright legearen menpean dago. Zureak ez diren eduki guztiak gorde eta argitaratzeko legokiekeen baimena duzula ziurtatu behar duzu. Plagio kasuak ikastolako araudia eta lege orokorraren arabera tratatuko dira.

Ezin duzu zure paper-zorroa erabili material iraingarria gorde edo erakusteko. Guneko kudeatzaileak horregatik salaketa jasoko balu, zure kontua ezeztatu eta sarbidea eragotziko lizuke, ikastolako autoritateek kasua aztertu arte. Edozein jarrera desegokik trataera bera izango luke.

Jarrera desegokitzat zera hartzen dugu, material desegokiaren erabilpena salatzeko sistemaren erabilpen desegokia, birusak dituzten fitxategiak nahita igotzen saiatzea, beste erabiltzaileen paper-zorroetan iruzkin gehiegi edo iraingarriak idaztea, baita guneko kudeatzaileek iraingarri edo gaitzesgarritzat duten beste edozein jarrera ere.

Zure informazio pertsonala argitaratzeagatik jaso zenitzakeen mezu desegokiak zure erantzunkizuna dira. Hala ere, beste erabiltzaileek izan litzaketen jarrera desegokiak guneko kudeatzaileari lehenbailehen jakinarazi beharko zenizkioke. Arau eta baldintza hauetan inoiz aldaketaren bat egin dezakegunez,  sarritan kontsultatu beharko zenituzke. Aldaketa handiak, ordea, Axular Lizeoaren portfolioaren home orrian iragarriko dira.