Eguraldia alde izan genuen.
Arratsalde ederra!!
]]>LH 4ko ikasleak baratzegunera jaitsi ziren. Bertan, piperrak, piperminak, kuiatxoak eta alberjiniak landatu zituzten.
Lan bikaina egin zuten.
]]>Argazkietan egindako lanaren emaitza ikusteko aukera izango duzue.
Ea aurten ere uzta oparoa jasotzeko aukera dugun!
]]>Ostiralean LH 3Ako ikasleak baratzera jaitsi eta bi motatako tomateak landatu zituzten.
Tomate Cherryak eta Idi bihotza.
Tomate ederrak aterako zaizkigu!
]]>LH 2Ako ikasleak baratzegunera jaitsi ziren. Bertan, urazak eta kukuluak landatu zituzten.
Lan bikaina egin zuten.
Sari moduan babak bildu eta etxera eraman zituzten.
]]>LH 2 B mailako ikasleek baratzeko ekintzan parte hartu zuten.
Lurra aireztatu, piperrak eta alberjiniak landatu eta uzta jaso zuten.
Uraza eta baba pila!!
]]>Apirilaren 26ean, Xomorro taldeko lagunak etorri ziren baratzearen formakuntza praktikoa eskaintzera.
Honetan, DBH 3. mailako ikasleek hartu zuten parte.
Lurra aireztatu eta piperminak landatu zituzten. Ea ondo hazten diren!
]]>LH 3Bko ikasleak baratzegunera jaitsi ziren. Bertan, urazak eta kukuluak landatu zituzten.
Lan bikaina egin zuten.
]]>Ikasturte berezi honetako lehenengo landaketak egiteko aukera izan dute LH 3. mailako ikasleek.
Hauxe landatu dute: Babak, azak, eskarolak, brokoliak, lonbardak eta atxikoriak.
Lan bikaina egin dute!
]]>Udaran jasotako zenbait uzten argazkiak.
Barazki pila jaso ditugu!
]]>Mikel, Xomorro Taldeko arduraduna, baratzearekin laguntzera gerturatu zen. Baratzeari etekin handiagoa ateratzeko aholku eta gomendioak partekatu zituen.
Gauza pila ikasteko aukera izan genuen.
Eskerrik asko Mikel!!
]]>Asteazkenean gelaz gela bisitan joan zen gure EKOLO. Fruta eguna zela baliatuz, hamaiketakorako fruitu ezberdinak banatu zituen.
Ikasturteko bigarren bisita hau ere esperientzia polita izan zen.
]]>Atzo LH 3Ako ikasleak baratzegunera jaitsi ziren. Bertan, uraza moreak landatu zituzten.
Horrez gain, aurretik landatutako barazkiak txukundu genituen.
Lan bikaina egin zuten.
]]>Asteazkenean LH 3Bko ikasleek zerbak landatu zituzten.
Aurretik ereindako babak oso hazita ikusitu genituen ere.
Zerba ederrak aterako zaizkigu.
]]>
LH 3. Bko ikasleek eskulanetan egindako txorimaloa baratzera jaitsi zuten.
Ea txoriak urrun mantentzen dituzten.
]]>Ondoren, uzta jaso zuten.
Amaitzeko, lurrari ongarria botatzeaz gain, buelta ere eman zitzaion.
]]>]]>
Atzo LH 3Ako ikasleek ilar haziak erein zituzten.
Pasa den hilabetean landatutako ilarrekin zorterik ez genuen izan.
Hazi horiek txoriengandik babesteko, gune osoa sare batekin estali genuen.
]]>
Gaur LH 3Ako ikasleak baratzegunera jaitsi dira. Bertan, tipulinak landatu dituzte.
Lan bikaina!
]]>
Atzo LH 3Bko ikasleak baratzegunera jaitsi ziren. Bertan, eskarolak landatu zituzten.
Horrez gain, aurretik landatutako barazkiak txukundu genituen.
Lan bikaina egin zuten.
]]>