Gaur goizean Axular Lizeoko hainbat irakaslek, ikaslek eta Overclockeko taldekide ohiek Danel Olaberri Mendizabalekin gozaltzeko aukera izan dugu. A zer sorpresa! Danel, bere lehengusua Haitz, eta bion gurasoak gurekin aritu ziren lanean Overclock taldearen hasierako urte haietan. Beraien laguntzari esker, beste batzuen artean, gaur egun Overclock Axular taldeak FLLn leku bat dauka.
Danelek Euskadi, Espainia eta Nazioarteko txapelketetan hartu zuen parte. Sariak ere, nola ez. Orain bostpasei urte Batxilergoko ikasketak bukatu eta Nafarroako Unibertsitateko Injeniaritza Biomedikoa ikasten hasi zen. Gaur egun, goi mailako ikerketa zientifikoetan parte hartzen du, bere betiko zaletasunak ahaztu gabe. Gehiago jakin nahi izanez gero, irakur ezazue artikulua, oso interesgarria baita.
Eskerrik asko Danel, gutaz gogoratzeagatik. Besarkada bero bat.
Iruzkinak
Gehitu iruzkina