ALBISTEAK 2019-20

Eskola Agenda 21 eta Overclock Axular elkar lanean

Hodei Mayoz, Axular LIzeoko irakaslea, Eskola Agenda 21eko proeiktuaren arduraduna da. Berak ere ikastolako baratzea aurrera eramaten du. Aurtengo Berrikuntza Proiektuaren nondik norakoak azaldu genizkionean goitik beherako interesa azaldu zuen. Une hartatik elkarrekin lan egitea erabaki genuen.

Astean zehar, hainbat egunetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin birziklapen ekintzak antolatzen ditu. Asteazkenetan, esate baterako, fruta eguna antolatuta dauka. Ikastolako jangelan fruta azalak biltzen ditu eta bere languntzaileekin batera baratzeko konpostagailuan botatzen dituzte.

Orain egun batzuk, gure txikiei languntzeko aukera izan genuen. Gure konpostagailuan beraiek ekarritako materiala birziklatu genuen. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, gure gelan egon ziren robotaren joan eta etorriak ikusten. Primeran pasa izan genuen. Ea guztion artean lortzen dugun gure planeta txikia den Axularren jasangarritasuna hobetzea. Mila esker zuen laguntzagatik! 

HH robot gelan 2_opt.jpg.2HH robot gelan 1_opt_ona.jpg.2

Cristina Enearen hitzaldia

Aurreko egunean, azaroak 27, Cristina Enea fundazioko langile batek, DBH2ko ikasleei hitzaldia eman zien. Zorionez, bertara joateko aukera izan genuen. Alde batetik, modu egokian birziklatzeko gomendioak eman zizkigun. Bestetik, konposta egitearen garrantzia, onurak eta aholkuak azaldu zizkigun. Horrez gain, hitzaldiaren amaieran gure proiektua erakutsi genion, bai baratza, bai konpostagailua, eta proiektu interesgarria iruditu zitzaion. MILA ESKER!!

HRXV_CRISTINSSA_opt.jpgcristina enea_opt.jpg.1

Gure proiektua martxan dago!

Gure proiektua finkatu ondoren konpost azkarra martxan dago! Jangelako fruitu azalak, kafea eta etxetik lortutako soberakin begetalak jasotzen hasi gara jada. Gainera, konsposta egiteko hosto lehorrak bildu behar izan ditugu. Lehenik eta behin, soberakin begetal guztiak birrindu ditugu. Ondoren, hosto lehor eta kartoiarekin tartekatuz gure konposta bete dugu. Azkenik, egunero konpostari buelta pare bat ematea erabaki dugu. Gure proiektua aurrera eramateko irrikitan gaude!

konpostaren itxura 1_opt.jpggu konpostatzen 1_opt.jpg

Hara, zer sorpresa!

Gaur goizean Axular Lizeoko hainbat irakaslek, ikaslek eta Overclockeko taldekide ohiek Danel Olaberri Mendizabalekin gozaltzeko aukera izan dugu. A zer sorpresa! Danel, bere lehengusua Haitz, eta bion gurasoak gurekin  aritu ziren lanean Overclock taldearen hasierako urte haietan. Beraien laguntzari esker, beste batzuen artean, gaur egun Overclock Axular taldeak FLLn leku bat dauka.

Danelek Euskadi, Espainia eta Nazioarteko txapelketetan hartu zuen parte. Sariak ere, nola ez. Orain bostpasei urte Batxilergoko ikasketak bukatu eta Nafarroako Unibertsitateko Injeniaritza Biomedikoa ikasten hasi zen. Gaur egun, goi mailako ikerketa zientifikoetan parte hartzen du, bere betiko zaletasunak ahaztu gabe. Gehiago jakin nahi izanez gero, irakur ezazue artikulua, oso interesgarria baita.

Eskerrik asko Danel, gutaz gogoratzeagatik. Besarkada bero bat.

Danel_opt.jpg

FLL formakuntza saioa

Atzo, azaroaren 18an, Innobasque agentziak antolatutako FLL-rako formakuntza saio batera joan ginen. Smart kalea izeneko saioa Donostiako Sustapeneko Ainhoa Aldasoro  aurkeztu zuen.   Saio horren arduradunak Ainara Amondarain eta Lourdes Blanco izan ziren. Gainera, Bergarako Mariaren Lagundia ikastolako taldekideekin egon ginen, eta Ekaitz Azula entrenatzailearekin aurtengo proiektuari buruz hitz egiteko aukera izan genuen. Smart kalea estatu mailan garatzen ari den iniziatiba aitzindaria da. Hiriko kale jakin batean eraginkortasun energetikoaren soluzioak integratzen ditu. Ebazpen hauek eskala txiki batean koordinazio maila bat behar dute, eta pilotu-esperientzia bezala, beraien emaitzak hiriaren beste auzo batzuetara estrapolatzeko erabil daitezke.

Bertan, ezagutu genituen proiektuaren kontzeptu eta helburuak, eraginkortasun energetikoa zein arlotan aplikatu, zer agentek hartzen duten parte, datu eta kontsumoaren trataera eta horien analisia nola gauzatzen den. 

Aurkezpena bukatuta, Donostiako Kale Nagusian "90 grados" izenako denda ikusteko aukera izan genuen eta bertako langileak, Marcial Muñozek, azaldu zizkigun dendan bertan egindako egokitzapenak, eraginkortasun energetikoa hobetzeko bai argiztapenean, bai ur kontsumoan. Bigarren honetan, batez ere, ile apaindegia delako,  ur kontsumoa horrelako lekuetan oso handia baita.

 

              20191118_115203_opt.jpg20191118_125338_001_opt.jpg.1

Jon Insaustirekin solasean

                                         Jon Insausti_opt.jpg       

Atzo, urriaren 29an, Jon Insausti arkitektoarekin solasean aritu ginen. Gure artean Jon oso ezaguna da bai proiektu zientifiko bai proiektu teknikoak garatzeko bere laguntza ezinbestekoa izan baita beti. Erronkaren inguruan aritu ondoren, bere arloan, etxegintzan zentratu ginen. Gai konplexua, indarrean dauden arauak gero eta gehiago baitira. Hainbat kontzeptu teoriko azaldu ondoren, eraikinen isolamendu motak eta aireztapena izan ziren sakondutako edukiak, domotikaren garrantzia ahaztu gabe.

Agian, hortik joan daiteke gure proiektua. Batek daki! Eskerrik asko Jon zure laguntzagatik.

Ikastolako Fll junior taldeak Lehendakaritzan

   

           Lehendakaritza Fll.jpeg

 

                                           lehendakaritza_opt.jpg

First Lego League Euskadi txapelketaren X. Urteurrena dela-eta, gure ikastolako FLL junior taldeak lehendakaritzan izan ziren. Axular Lizeoak FLL Euskadiko txapelketetan hasieratik parte hartu du Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleen eskutik hainbat alditan Estatuko zein Europako txapelketarako sailkatuz eta sariak lortuz.

Ekitaldian ere Barakaldoko El Regato ikastetxeko FLL taldea izan zen, iaz Euskadi eta Estatuko txapelketak irabateaz gain, Libanon taldeko lanari 3. saria lortu baitzuten.

Taldeek proiektuen aurkezpenak egin zituzten Lehendakariaren eta Cristina Uriarte Sailburuaren aurrean. Ekitaldian Innobasque, Scientia Fundazioa eta FLLko babesleak diren Mondragon Korporazio, Euskaltel eta Aztiko ordezkariak izan ziren.

Gorka Eskisabeli elkarrizketa

gorka eskisabel_opt.jpg

 

Gaur, urriak 19, Gorka Esquisabel, Plaxtinox enpresako langileari elkarrizketa egiteko aukera eduki dugu. Berak fatxada bentilatuak egiten ditu eta gaur egun eraikuntzen %80 fatxada bentilatuak direla dio. Hauen helburua, eraikin zahar baten aurrean fatxada berri bat egitea da, bien artean 10 cm-ko tartea uzten delarik. Tarte horri kamara deitzen zaio eta bertan, isolamendua jartzen da. Egiten diren zulo batzuei esker, airea leheneratu egiten da eta eraikineko tenperatura mantentzen da. Fatxada bentilatuen erabilpenak %40-50 bitarteko aurrezte energetikoa dakar. Gainera, kanpoko eta barruko tenperaturaren aldea 2-3ºC-koa izaten da. Azkenik, bere enpresa bisitatzeko gonbidapena luzatu digu eta aukera hori aprobetxatuko dugu.

Mila esker Gorka eskainitako laguntarengatik!

Sumobot 2. txapelketa Burgelun

 

                                                                  sumobotelburgo_opt.jpg

                                                            IMG_2565.JPG

Pasa den irailaren  21ean, Burgelun (Araba) 2. SUMOBOT txapelketa jokatu zen TECNOCLUB Elburgo taldeak antolatuta. Overclock Taldeak harreman estua mantentzen du Burgeluko taldekideekin. Gure FLLko ibilbidean,  hainbat ekintza partekatu dugu eta kasu honetan Fidel Gómez entrenatzaileak plazaratutako erronka onartu genuen. Luze joan zen norgehiagoka. Talde dexentek hartu genuen parte  eta erakutsitako maila altua izan zen. Arlo honetan gure lehenbiziko esperientzia izan da eta marjen zabala daukagu hobetzeko.

Hemendik antolatzaileei eskertu nahi dizkiegu egindako lana eta afari-merienda, nola ez. Pizzak oso goxuak zeuden.

Josune Yeregirekin elkarrizketa

                                                      josune yeregi_opt.jpg.1

Gaur, urriak 12, Donostiako ISOBER enpresako Josune Yeregui langilea elkarrizketatzeko aukera izan dugu. ISOBER,  SARGOBER multinazionalaren parte da eta isolamenduak fabrikatu eta banatzeaz arduratzen da, beirazko zuntz eta arroka artilea, besteak beste. Gaur egun, isolamendu mota hauek dira erabilienak, izan ere, suaren aurkako propietatea dute. Horrez gain, horrelako isolamenduak erabiltzen dituzten eraikinek kalifikazio energetiko altua dute. Isolamendu hauek hezetasun arazoak saihesten dituzte eta akustikoak eta termikoak direnez, CO2 emisioak murrizten dituzte. Josuneren aburuz, produktu hauek etorkizunean ere erabilienak izango dira.

Mila esker Josune zure laguntzagatik.