Albiste-bloga

Kros & Marmitako Festa

marmitako.jpg.1

Ekainean adierazi genuen bezala, 50. urteurreneko ospakizunen artean larunbat honetan, irailak 14,  guraso talde batek ikastolaren laguntzarekin festa-eguna antolatu du.

Hona hemen ekintzen egitarau eta ordutegia.

GURASOEN MARMITAKO LEHIAKETA (izena emandakoak): 11:00etatik-12:30era

IKASLEEN PINTXO OSASUNGARRIEN LEHIAKETA: 11:30ean

MARMITAKOAREN DASTAKETA (PINTXO POTE): 12:30etik-13:30era

SARI BANAKETA: 13:00etan

KROSA

Krosaren kategoria eta ordutegiak

  • Haur Hezkuntza: 10:15ean (Nahi izanez gero gurasoekin korrika egin dezakete.)
  • LH 1-2: 10:25ean
  • LH 3-4: 10:40ean
  • LH 5-6: 11:10ean
  • Bigarren Hezkuntza + gurasoak: 11:45ean

Irteera-ordua baino 10 minutu lehenago ikastolako kirol eremuan egon behar da.

Mesedez, eman izena ostirala baino lehen jriturain@axular.net eposta-helbidean datu hauekin: izen-deiturak eta gela, ikasleen kasuan, eta izen-deiturak bakarrik, helduen kasuan.

Axular Lizeoa Aieteko jaietan

aieteko-jaiak.jpg

Irailaren 6, 7 eta 8an Aieteko jaiak ospatuko dira. Axular Lizeoaren 50. urteurrena ospatzen ari garenez, jaietako edizio honi gure ikastolak brindis batekin emango dio hasiera ostiralean, hilak 6, 20:00etan jolastokian.

Hemendik antolatzaileei eskerrak eman eta guztiok parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Hona hemen egitarau osoa

Gora Aieteko jaiak!

50. urteurrena Urdazubin

urdazubin.jpg

Ikastolako 50. urteurrena dela-eta, familiak eta irakasleak Urdazubira, Pedro de Axular idazlearen sorterrira, joan ziren. Giro ezin hoben omenaldiak, herriko bazkaria eta musika izan ziren.

Album honetan argazki batzuk ikus daitezke.

Kros & Marmitako Eguna

marmitako.jpg

Aurten, Axular Ikastolaren 50. urteurrena ospatzen ari garenez, hainbat ekintza antolatzen ari gara guztiok parte har dezagun. Horren harira guraso batzuok, Ikastolako laguntzarekin, egun berezi bat antolatu dugu: KROS & MARMITAKO EGUNA.

Bi ekintza desberdin izango dira irailaren 14an, larunbata, jai-giroan ospatuko ditugunak, goizeko 9.30etik 13.30era.

Krosa auzoan zehar gauzatuko da eta ibilbide erraza eta herritarra izango da, adin guztientzat irekia.

Bestetik, Marmitako lehiaketarako Ikastolak beharrezkoa den guztia jarriko du: sua, ontziak, hegaluzea, patatak… Parte-hartzaileen lan bakarra prestatzea izango da saria lortzearren. Taldeka izango da eta taldeak 2ren eta 4 pertsonaren artean eratuko dira. Adi egon, 15 talde izango baitira, gehienez!

Marmitako egina dagoenean dastatzeko aukera izango dugu trago freskagarri batzuekin batera, musika entzuten dugun bitartean. Laburbilduz, irailaren 14a, jai-giroko eguna: Krosa, Marmitako lehiaketa, dastatzeko aukera, sari-banaketa, parte-hartzaileen artean sari-zozketa eta musika!

Anima zaitezte!

Marmitako lehiaketarako izen-ematea: idazkaritzan (taldearen izena, parte-hartzaileen izenak, telefono zenbakiak eta emailak)

Kroserako izen-ematea: aurrerago zehaztuko da.

Ostiralean ekainak 14, 16.45etik 18.00etara informazioa emateko mahai bat jarriko da Aterpean. Izena emateko aukera izango duzue.

Irune Erauskinek 50. urteurreneko argazki-lehiaketak irabazi du

instagram.jpg

DBH 1. mailako ikaslea den Irune Erauskinek ikastolaren 50. urteurreneko lehiaketa irabazi du “Bata bestearen atzean” izenburuko argazki honekin.

Zorionak, Irune!

Ikastolaren Eguna - Urdazubira txangoa

urdazubi.jpg

Aurtengo ikastolaren eguneko bazkaria ekainaren 8an Urdazubin (Nafarroa) ospatuko dugu.

Zergatik Urdazubin?

Ikastolari izena ematen dion idazlea, Pedro Agerre Axular, Urdazubin jaio zelako 1556. urtean. Ikastolaren 25. urteurrenean ere, ikastolako talde bat bertara joan zen eta polita iruditu zaigu, 25 urte ondoren, berriro bertaratzea.

Zein da egun horretako egitaraua?

  • 10:00 Ikastolako autobusetan Axularretik atera Urdazubira
  • 11:30 Urdazubira iritsi
  • 12:00-13:00 Omenaldia: Pedro Agerre Axularren etxean
  • 13:00-14:00 Jokoak
  • 14:00 Bazkaria: 3CHEFko sukaldariek bazkari goxoa prestatuko digute. Hauxe da eskainiko diguten menua: Arrain pastel pintxoa, txorizo-egosi pintxoa, hesteki platera (azpizuna, txorizoa, saltxitxoia), haragi-paella, trufazko ijito-besoa natillekin, ardo ondua, sagardoa, ura eta kafea
  • 16:30 Musika zuzenean
  • 19:00 Itzulera

Zein da prezioa eta nola antolatuko da?

Autobusa: 10€/ pertsonako (egun horretan garaiz egotea nahitaezkoa da)

Bazkaria: 15€ helduak eta 10€ haurrak. Bazkaldu ondoren Lehen Hezkuntzako haurrek aukera izango dute monitoreek antolatutako jolasetan parte hartzeko. Haur Hezkuntzako haurrek, berriz, gurasoen ardurapean egon beharko dute.

Autobuserako eta bazkarirako izena ematean ordainketa egin behar da. Bazkarian gelako gurasoekin edo koadrillarekin bazkaldu nahi duzuen esan beharko duzue, mahaietan kokatu ahal izateko.

Egun horretan, denon artean, plaza txukun eta garbi utzi beharko dugu.

ANTOLAKETA ONA IZAN DADIN, IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA MAIATZAREN 27A (EPEA EZ DA LUZATUKO)

Eskolaz Kanpoko ekintzen erakustaldia egongo al da?

Bai, noski. Gure txiki, ertain eta handiek, urtean zehar eskolaz kanpoko ekintzetan ikasitakoa Ekainaren 1ean erakutsiko digute, goizez. Azken egitaraua astebete lehenago bidaliko dizuegu.

Ping pong txapelketa, Gero Axular Dantza Taldearen taberna, KMK arropa-salmenta... denak gurekin izango dira egun berezi horretan!

EGUN ZORAGARRIAK IZATEA ESPERO DUGU! ANIMA ZAITEZTE!

 50. urteurreneko batzordea

50. urteurreneko giza-mosaikoa

50mosaikoa.jpg

Axular Lizeoaren 50. urteurrena ospatzeko, etapa guztietako ikasleeek giza-mosaiko hau egin dute ikastolako jolastokian.

Eskola-jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna

bullying.jpg

Maiatzaren 2a eskola-jazarpenaren, edo bullying-aren, aurkako eguna da. Gaitz horrek mundu osoan milioika ume eta gazteri erasaten die bere forma guztietan (erasoak, manipulazioa, zirikatzea, jazarpen homofobikoa, cyberbullying...)

Hainbat programa daude arazoari eutsi, aurreikusi eta desagerrarazten saiatzeko. Axular Lizeoan 2017ko urtarriletik aurrera KiVa eskola-jazarpenaren aurkako programa lantzen dugu Lehen Hezkuntzan eta DBHn.

KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena.

Gurasoen gida KiVa webgunean eskuragarri dago.

50 urteurreneko argazki-lehiaketa

instagram-lehiaketa.jpg

Axular Lizeoko 50. urteurrena dela-eta, Instagram-en argazki-lehiaketa bat antolatu dugu.

ARAUAK

NORI ZUZENDUA: DBH eta Batxilergoko ikasle guztiei, ikasle ohiei eta Axularreko familiei.

GAIA: Donostia

ARGAZKI-KOPURUA: Nahi adina argazki aurkez daiteke.

ARGAZKIAK: Argazki guztiek IZENBURUA izan behar dute. Beharrezkoa da #50axularargazkilehiaketa eta @axularlizeoa azaltzea.

SARIA: Argazki kamara bat

EGUTEGIA

ARGAZKIAK INSTAGRAM-ERA IGOTZEKO AZKEN EGUNA: Maiatzak 5

IRABAZLEAREN IZENA JAKINARAZIKO DEN EGUNA: Maiatzak 25

SARIA BANATUKO DEN EGUNA: Ekainak 5

Ikastolako ordezkaritza Lehendakariarekin

lehendakaritzan.jpg

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarterekin batera, Axular Lizeoaren ordezkaritza batekin batzartu da gaur eguerdian Lehendakaritzan ikastolaren 50. urteurrena dela-eta.