Albisteak 2017-18 /
Elkarriketa Victor Najarros-ekin

encore lab logo.png

Urriaren 31n Victor Najarros-en bisitaldia izan genuen Axular Lizeoan. Ingeniari elektronikoa da eta Logroñoko ENCORE LAB enpresan egiten du lan. Bertan CESENS programa garatzen ari dira. Bere bitartez, nekazaritza arloan erabakiak hartzen lagun dezaketen sistemak garatzen dituzte.

2 orduko saioan, beraiek eraikitako gailu baten diseinua azaldu zigun; sentsore motak, konexioak, kontutan hartzeko aldagai eta parametroak... Hitzaldi oso interesgarria izan zen. Ziur gaude beren ideiei bira bat baino gehiago emanez gero, gure proiektu zientifikorako oinarri sendoak ezarriko ditugula.

Eskerrik asko Victor.

 

DSCN0404.JPG.2 

 

 

Iruzkinak

    Gehitu iruzkina

    '*' batez markaturiko eremuak derrigorrezkoak dira.
    Iruzkinak moderatu egiten dira, beraz iruzkin hau publiko egitea aukeratzen baduzu ezin izango du inork ikusi, jabeak onartu arte.