Albisteak 2017-18

LH-ko ikasleen ekarpena

Aurreko astean, gure proiektuarentzat behar genituen zenbait irudi eduki ahal izateko, marrazketa-lehiaketa bat aurrera eraman genuen LH-ko ikasleen artean. Gaia hagitz sinplea izan zen: ur-kontsumo arduratsuarekin erlazionaturiko marrazki bat sortzea. Partaideen lanak jaso ondoren, egokienak ziren lau aukeratu genituen. Hona hemen gure proiektuan erabiliko ditugun marrazki irabazleak:

  

 Argazkia1.png

 Argazkia2.png

 

Argazkia3.png 

Argazkia4.png

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Eneko Perezen bisita

Urtearen hasieran, urtarrilaren 2an, IK4-IKERLAN -en lan egiten duen eta Overclock taldeko ikasle ohia den Eneko Perez etorri zitzaigun bisitan. Urtero bezala gure proiektuaren nondik norakoak azalgu genizkion eta Enekok bere iritzia eman zigun. Horrelako proiektuak gauzatu dituenez, oso baliagarria izan zitzaigun bere laguntza eta iradokizunak. Horrelako beste bisita baten zain gelditzen gara.

 DSCN0523_opt.jpg

Eskerrik asko!

Inkesta

Aurten FLL-k uraren kudeaketari buruzko erronka bat proposatu digum, horretarako, gure ingurukoen uraren erabilpen arduratsua aztertzen ari gara. Inkesta hau ahalik eta zehatzen betetzea eskertuko genizueke. Ikerketa bukatutakoan emaitzak jakinaraziko dizkizuegu. Aldez aurretik, eskerrak emanez, agurtzen zaituztegu.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSemVLzOxo3Q2m-_aOzY9UBFzB40TdzeaSj37E9bQ-0fhAuN4g/viewform 

EXPORETRETE kampaña Boulevarden

  EXPORETRETE

Aurreko ostegunean, azaroak 29-an, Boulevardeko kampaña bat ikustera joan ginen. Bertan, komunen funtzionamendu egokia izateko zer egin azaldu ziguten. Leire izeneko arduradun batek, komunetik bota daitezkeen gauzak hoditeria ez trabatzeko, eta komuneko urak non bukatu daitezkeen azaldu zigun.

Mila esker guztiagatik.

 

 

 

Añarbekoekin Solasean

Añarbe.png

Atzo, azaroak 28, Añarbeko gerentearekin hizketan egon ginen, Joxianekin. Berak uraren garbiketa eta kuadeketari buruz pare bat gauza esan zizkigun. Produktu kimikoekin zikina dagoen ura nola garbitu esan zigun, beraiek erabiltzen duten metodoarekin. Nola funtzionatzen duten esan zigun eta uraren potabilizazioaren prozesua pausoz pauso azaldu zigun. Gure proiektuarekin asko lagundu digute. Mila esker! 

Añarbe_opt.jpg.1

Peio eta Andrea Errastiren bisitaldia

descarga.png.2

Aurreko larunbatean, azaroaren 4an. Unai Errasti taldekiadearen aita eta arreba etorri ziren garatzen ari garen proiektuaren berri jasotzera. Peiok Erreka enpresan egiten du lan. Ateetarako motorrak eta automatizazio sistemak diseinatzen dituzte. Berak ekarritako txorizo pintxoak jaten ari ginen bitartean Almeriako El Ejido herrian eraikitako negutegien automatizazioei buruz hitzegin zigun gaia oso interesgarria eta modu batean gure proiektuarekin lotuta. 

Eskerrik asko.

 

DSCN0413.JPG

Larraioz elektronika

 

Azaroaren 3an Xabier Iturralde, Maialen Reparaz eta Aitor Garmendia Zarautzeko LARRAIOZ Elektronika enpresako arduradunek Overclock Axular Taldeko entrenatzaileekin bilera bat izan zuten. Pilik eta Josetxok FLL-n izandako 8 urteko esperientzia azaldu zieten. Datorren urtean FLLrako talderen bat antolatu nahi omen dute. Arlo guztietan bezala, ekintza berri bati ekin baino lehen bildutako informazio oso lagungarria izan daiteke. Hemen gaude. Zorte on.

 Larraioz Elektronika_opt.png

                                                                                                                    

Elkarriketa Victor Najarros-ekin

encore lab logo.png

Urriaren 31n Victor Najarros-en bisitaldia izan genuen Axular Lizeoan. Ingeniari elektronikoa da eta Logroñoko ENCORE LAB enpresan egiten du lan. Bertan CESENS programa garatzen ari dira. Bere bitartez, nekazaritza arloan erabakiak hartzen lagun dezaketen sistemak garatzen dituzte.

2 orduko saioan, beraiek eraikitako gailu baten diseinua azaldu zigun; sentsore motak, konexioak, kontutan hartzeko aldagai eta parametroak... Hitzaldi oso interesgarria izan zen. Ziur gaude beren ideiei bira bat baino gehiago emanez gero, gure proiektu zientifikorako oinarri sendoak ezarriko ditugula.

Eskerrik asko Victor.

 

DSCN0404.JPG.2 

 

 

JON INCHAUSTIREKIN HIZKETAN

Lehenengo egunean, 2017ko azaroaren 2-an, Jon Inchausti arkitektoarekin hizketan egon ginen. Esan zigun, ura nola kudeatzen dute egiten dituzten lanetan. Komunean uraren kudeaketaren hobekuntza baten ideia eman zigun. Elkarrizketaren ondorioz genituen zalantzak argitu zizkigun gure proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Eskerrik asko zure laguntzaren gaitik eta hurrengora arte, ondo izan.

 

DSCN0408_opt.jpg

 

Gipuzkoako Urak

logo_header_gipuzkoakour.gif

Aurreko ostegunean, urriak 26, Gipuzkoako Urak elkartearen zuzendari den Iñigo Elosirekin elkarrizketa bat egiteko aukera izan genuen. Elkarte honetan urtegien bidez ura bildu, edangarria bihurtzeko tratatu, Gipuzkoako herrietan zehar banatu, ur zikina jaso, araztegietan garbitu eta, bukatzeko, ibai edo itsasoetara bota egiten da. Euskal Herri eta Espainia mailan ematen diren ura kudeaketa erak eta horien ondorioak aztertu genituen. Gainera, etorkizunean sortuko diren arazoak aurreikusi genituen.

Mila esker zure laguntzagatik, Iñigo!

DSCN0394_opt.jpg