Albisteak 2016-17 /
Alcobendaseko "Finde Científico" ferian

Aurreko maiatzaren 27 eta 28an, FECYT (Fundación Española de Ciencia y Tecnologia) erakundeak Alcobendasen antolaturiko "Finde Científico" ferian parte hartu genuen. Bertan, 40 taldek baino gehiagok urtean zehar garaturiko proiektu zientifikoen berri eman zuten, diziplina eta zientzia anitz jorratuz, hala nola, alegiazko errealitatea, biologia edo fisika. Asteburu aparta izan zen Madrileko hiritarrentzat zientzian murgiltzeko giro lasai eta atseginean.

Guk ere aukera izan genuen Xaulevel dB Meter proiektua azaltzeko bertaratuei. Oso jardunaldi gogorra, baina atsegingarria izan zen, eta gure proiektuak eskatzen duen kontzientziazio atala betetzeko aukera izan genuen bertan. Gainera, gainontzeko taldeen proiektuak eta MUNCYT museoa bisitatu ahal izan genituen, gure jakintza zientifikoa handituz. Hitz gutxitan, esperientzia paregabea izan zen bertakoa. Madrilera egindako bisita ere hagitz dibertigarria eta lasaia izan zen.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Finde Científico ekitaldia antolatu duten erakunde guztiei, bai eta stand-a bisitatu duten guztiei ere. Espero dugu beste urte batean bueltatzeko aukera izatea! 

Elburgo Junior

Elburgo Junior

Elburgo Junior