Albisteak 2016-17 /
Elburgon bisita

Aurreko larunbatean, apirilaren 8an, Arabako Elburgo herrian izan ginen bertako FLLko taldearekin, TechnoClub Elburgorekin, informazioa trukatzen. Denboraldian zehar landutako proiektuen berri eman ondoren, beren aurkezpenak entzun genituen, bai eta FLL Junior taldeak egindako proiektuena ere. Tarteka, galderak eta xehetasunak azaldu genituen. Horrez gain, datorren denboraldian landu beharko dugun erronka kontuan izanik, inguruko uraren erabilera, tratamendua eta sistema ezberdinak ikusteko aukera izan genuen. Azkenik, herrian bertan bazkaldu genuen.

Oso egun luzea eta gogorra eduki izanagatik ere, oso ondo pasatu dugu! Mila esker, TechnoClub Elburgo, zuen harrera adeitsuarengatik. Esperientzia paregabea izan da.

Elburgo Junior