Oharra (15)

Overclock Axular taldea 2009. urtean sortu zen First Lego Leagueren eskutik. FIRST (For Inspiration and Recognition of Science and Technology) LEGO LEAGUE nazioarteko txapelketa bat da eta, bokazio zientifiko eta teknologikoak ez ezik, sormena, berriztapena eta taldelana bultzatzea ere da honen helburua. 1998tik egiten da 55 herrialdetan, eta Euskadin 2009tik aurrera, Innobasquek bultzatuta. Nazioarteko lehiaketa honetan 16.000 talde inguruk hartzen dute parte.

FLL-k 3 lan esparru planteatzen ditu: proiektu teknikoa eta robotaren jokoa, proiektu zientifikoa eta taldelana, hauek guztiak erronka berberarekin lotuta.

Overclock Axularrek, bere historian zehar, 7 talde izan ditu. Partaide zaharrek eman diote erreleboa berriei, baina taldearen filosofia mantenduz:

"Urratsez urrats, guztion artean aurrera"