Albisteak 2015-16

Strategy & Innovation 2. saria!

Estrategia eta berrikuntzaren 2. saria lortu dugu! Azkeneko egun hau aurkezpenak stand-ean egiten igaro dugu, eta epaileen oniritzia jaso dugu kasu guztietan. Trash Trek denboraldia amaitu dugu honekin, baina lana egiten jarraituko dugu. Oso pozik gaude egindako lanarekin, eta sariaz disfrutatzeko momentua iritsi zaigu. Pena bat bukatu dela, oso ondo egon baikara. 

Tenerife bloga: FLL OEC 1. eta 2. egunak

Zein ondo ari garen! Gure robotak 702 puntu lortu ditu 1. txandan, eta bihar oraindik beste bat daukagu. Aurkezpenak ere bikain atera zaizkigu, eta oso ondo ari gara stand-ean lanean. Beste taldeak ere ederki dabiltza, proiektu oso onak baitituzte, eta robotean oso emaitza onak lortzen ari baitira. Mundu guztiko jendea ezagutzen ari gara, eta benetan miresgarria dela ekitaldi hau.

  

Tenerife bloga: FLL OEC prestatzen

Azken entseguak bukatu, eta Tenerifeko Recinto Ferial-era abiatu gara gure stand-a muntatu eta antolatzera. Lehenengo taldeak dagoeneko iritsi dira, eta geroz eta giro hobea dago inguruan. Bihartik aurrera, 3 egun gogor izango ditugu, baina ziur gaude esperientzia paregabea izango dela. 

 

 

 

 

Tenerife bloga: 1. egunak

Iritsi gara Tenerifera! Zer giro ona dagoen! FLL OEC 2016 txapelketan parte hartu behar badugu ere, lehenengo bi egun hauek Tenerife ikusteko eta lasai egoteko erabili ditugu. Santa Cruz ezagutu, Teideko astronomia-behatokia bisitatu, Las Teresitas hondartzan ibili, ... Lanean hasi aurretik hiri hori ezagutzeko aukera paregabeaz disfrutatu dugu. Bihartik aurrera, LANERA!  

 

Tenerifera Goaz!

Dena prest dugu jada Tenerifen ospatzen den Open European   Championship-ean parte hartzeko. Igande honetan bertan lurreratuko dugu irlan eta ingurutik bisitatxo batzuk egin ondoren, asteartetik aurrera  torneorako prestatzen hasiko gara. Bertan parte hartzen duten talde guztioi zorte on eta ondo pasa zuen opa dizuegu. Bertan ikusiko dugu elkar!

tenerife.jpg

Noticias de Guipuzkoan atera gara!

Noticias de Guipuzkoa-page-001.jpg

Gure robota lanean!

2. POSTUA ESPAINIAKO FINAL NAGUSIAN

Aurreko larunbatean, martxoak 12, FLL Espainiako Final Nagusia ospatu zen Gironan. FLL Euskadin 1. postua lortu ondoren, Espainiako finalera joan ginen, non, egun bereziki gogorraren ondoren, gure aurkezpen tekniko, zientifiko eta taldekoa, eta robotaren jokoa burututa, 2. sari absolutua lortu genuen. Horrela, apirilaren 27tik 30era bitartean Estatu Batuetako St. Louisen ospatuko den World Festivalera joateko aukera dugu. Dena den, Tenerifen ospatuko den Open European Championship-ean parte hartuko dugu, maiatzak 4tik 7ra. Bertan, Elburgoko gure lagunekin, egongo gara. 

GRAN FINAL FLL ESPAÑA.jpg

Robotaren jokotik hasteko, azpimarra dezakegu txapelketan postu bikaina lortu genuela. Izan ere, azkeneko sailkapenean, 650eko puntuazio maximoa lortu genituen. Aurkezpenei dagokienez, esan behar dugu lan paregabea egin genuela gure proiektuak azaltzean, zein epaileen galderak erantzuten. Halaber, talde bezala proposaturiko jokoa egokiro ebatzi genuen. Urduritasuna alde batera utzita, oso ondo pasa genuen.

 

Orona Ideon aurkezpena

Atzo, martxoak 3, Hernaniko Orona Ideon izan ginen. Bertan, Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen PBL lehenengo edizioa ospatu zen. Ikasleek kurtsoan zehar egindako hainbat proiektu aurkeztu zituzten, eta guk ere gure proiektu zientifiko, tekniko eta talde-lana aurkeztu genuen hainbat ikasle eta irakasleri. Horien artean Josu Galarza, Iñigo Marquet eta Mondragon Unibertsitateko errektorea zeuden. Interes handia erakutsi zuten ikusleek, eta gure lana bukatu ostean, bertako ikasleek egindako lanak ikusi genituen.  Gironako txapelketari begira, entrenamendu modura hartu genuen atzoko eguna. Mila esker antolatzaileei, emandako aukeragatik. 

FLL 15-16.jpg

 

Antxon Santamariarekin elkarrizketa

Atzo, martxoak 2, Donostiako Kimikako fakultatea bisitatu genuen. Bertan Antxon Santamaria, EHU-ko fisika aplikatutako katedraduna eta polimeroen eta 3D inprimagailuen aditua, eta beste hiru aditurekin egon ginen, gure proiektu zientifikoari buruz hitz egiten. Gure proiektuari buruzko iritzia eman eta falta zaizkion hutsuneak betetzen lagundu ziguten, horrela, proiektua biribilduz . Oso gustura egon ginen beraiekin. Mila esker zuen laguntzagatik!

 

FLL 15-16.jpg